Mundu zabalean | 2023ko Martxoaren 16a

Gobernuz Kanpoko Erakundea animalia trafikatzaileen kontra

M.O.

Gobernuz%20Kanpoko%20Erakundea%20animalia%20trafikatzaileen%20kontra

Hamarkadetan zehar, animalien trafikoak Afrikan iragan dira, duen biodibertsitate aberatsak gutiziak sortzen ditu. 1970 eta 1980ko hamarkadetan herrialde anitzetan hedatu zen, batez ere elefanteen bolia eta errinozeroen adarrak arrakastatsuak ziren. Boliaren prezioa 2000. hamarkadan emendatzen hazi zen. Azken 5 urtetan apaldu da, Gabonen borondateari esker eta Txinan komertzio ilegala bihurtu delako.

Baina azken urte hauetan, gero eta galde gehiago bada, bereziki preziatuak diren elefante boliak, errinozero adarrak, lehoinabar larruak, luxuzko gauzak ekoizteko, Afrikan trafikoa berriz abiatu da. Babestuak diren ehunka mila animalia hilak izan direla kalkulatzen da. Legez kanpoko trafikoaren emendatze handiak ondorio kezkagarriak eragiten ditu. Animaliak modu krudeletan harrapatzen eta hiltzen dira, eragin ekologikoan eta ekosisteman duen zeregina kontutan hartu gabe.

Irabazien erakargarritasunak beste gogoeta guziak baztertzen ditu. Basa ihizia biziki untsa antolatua da, nazioarteko talde kriminalek bultzatzen dute, Afrikako animalia espezieen populazioen beherakadaren faktore nagusiak da.

Afrika Erdialdean kokatua, Gabonek biodibertsitate aberatsa du, animalia eta landare espezie anitz babesten dituena, horietako zenbaitzuk lurralde horretan bakarrik atzemaiten ahal dira. Basa fauna eta flora kontserbatzeko xedez, animalia eta landare espezie jakin batzuk harrapatzea eta haien hiltzea debekatzen duen legea 2002an onartu zen. Gabonen elefanteen kopurua 95.000koa dela kalkulatzen da, populazio osoaren erdia baino gehiago hor bizi da.

Baina jarriak diren neurri judizial eta errepresiboak ez ditu trafikatzaileak beldurtzen, batez ere legea ez baita aplikatua. Gero eta erronka handiagoak dira ingurumenaren babesari dagokionez, oihanak legez kanpo suntsituak baitira.

Mehatxu hauen kontra borrokatzeko, Gabonen egoitza duen Belgikako “Conservation Justice” erakundeak basa ihiziaren kontra militatzen du. 12 urtez, erakunde hunek 500 trafikatzaile baino gehiago arrastatzen eta kondenatzen lagundu ditu, gehienak boliaren trafikoan. Erakundeko kideek eta haien kolaboratzaileek, trafikatzaileen kontra borrokatzeko, beren bizitza arriskuan jartzen dute.

Aitzin aipatu produktu horiek ez balute eroslerik, animalia trafikatzaileek merkatua galduko lukete eta basa ihizia geldituko litzateke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/03/16

“Europako baratzeak” ibaia agortzen

M.O.

Espainian, Tajo ibaia agortzen ari da, Europan banatuak diren barazki gehienak hor landatuak dira. Biziki gune eguzkitsua da, idorrak diren lurralde horiek "Europako baratzea" bihurtu dira, urre urdinaren ponpaketa masiboari esker.

Garai batean toki horretan itsasontziak flotatzen ziren, gaur-egun belar zakarrek gaina hartua dute. Hobendun bakarra laborantza intentsiboa, Tajo xurgatzen duena, iberiar penintsulako ibairik luzeena da. Urtero bi hodi erraldoiek milioika litro ur ponpatzen dute, Alacant, Murtzia eta Almeriako lur lantze intentsiboak ureztatzeko.

1950eko hamarkadan, laborantzarako eta herritarren kontsumorako, baita elektrizitatea ekoizteko, Espainia frankistak urtegiak muntatu zituen. Honek aintzira artifizial erraldoien sare bat sortu zuen. 1979an, Tajo-Segura akueduktua inauguratu izan zen, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia eskualdeetara ura bidaltzeko. Europako laborantza intentsiborako lurralderik errentagarriena da.

Klima aldaketaren ondorioak ge...

Irakurri segida

3686. zbk

Azalekoa | 2023/03/16

Ezti Etxearen biltzar nagusia

M.O.

Ezti%20Etxearen%20biltzar%20nagusia

Ezti Etxea Makean kokatua den erlezainen kolektiboak, biltzar nagusia egin berri du. Erlezaintzan tokiko eta garapen iraunkorra laguntzeko proiektua da. Proiektu berritzailea da, erlezain afizionatu eta profesional guzieri idekia, hauen zerbitzurako tresnak bateratuak dira.

Aroaren ondorioak

Biltzar nagusi hastapenean Eric Kammenthaler eta Alain Goutenegre, elkarteko bi ko-presidenteek, erlezaintza sailean 2022ko urtea nola iragan den azaldu dute. Urte klimatikoa biziki lehorra izanez, tenperatura gorekin, eztiarentzat desegokia izan da. Jaz ere otsailean euri guti egin zuela oroitarazi dute, ezti produkzioaren %40 gutiagorekin, gainera primadera hastapeneko horma handiek akazia lilietan kalte handia eragin zuen. Erleak ez dira biziki atera, batez ere martxo-apirilean ipar haizearengatik. Udako idorteak eta tenperatura handiek ez dute egoera hobetu.

Oihanzainek konstatazio berdina egin dute, zuhaitzen eta zuhaixken hilkortasun handia, lurpeko ur maila metro batez beherago zela errana izan da.

Eztia beste urteetan baino usuago bildua izan da. Mendian idortea biziki fite etorri delakoz, zenbaitzuk erlategiak lehenago jautsi dituzte, beste batzuk usaian baino erlauntza gutiagoren mugitzearen hautua egin zuten.

Bos...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016