Azalekoa | 2023ko Martxoaren 23a

Elkarlana Lagunak: inklusioaren alde jokatu

M.O.

Elkarlana%20Lagunak:%20inklusioaren%20alde%20jokatu

Baionan iragan den "Aniztasunaren Astearen" kari, martxoaren 1ean, Euskaldunen karrikan "Cafecito" deitu gunea ideki da. Elkarlana Lagunak da proiektuaren eramaile, mintzatu gira Emmanuel Lucante elkarteko presidentearekin.

Cafecito taberna-elkartea

Hauskortasun psikologiko egoeran diren pertsonen inklusioa sustatzeko, Cafecito Baionako lehen taberna-elkartea sortu da. Justu idekitzen zen goiz horretan bisita egin diogu. Elkarlana Lagunak elkarteko kideak eskuin-ezker azken prestakuntzan ari zirela, urduri bezain harro, 60 bat pertsonez osatu elkarteak eraman proiektua azkenean bururatua zelako. Lehen bezeroak ere hurbilduak ziren, karrikako komertantsak kuriositatez etorriak ostatuaren ikusteko, baina ere kafearen dastatzeko.

Lehen begiradan, beste edozein ostatu baten itxura badu, laster ohartzen gira psikiatriari eta osasun mentalari buruzko informazio liburuxkak pausatuak direla, adieraziz tokiaren berezitasuna.


Ostatuaren funtzioa

Emmanuel Lucantek, lanbidez Atherpean hezitzaile dena, ostatu horren funtzioa zein den azaldu dauku. Elkarteko kideak sentsibilitate berdinekoak izanez, horietan zenbaitzuk sozial saileko profesionalak, gogoetatu zuten hauskortasun psikologian diren pertsonak integratzeko gune bat Baionan sortu behar zela. Emmanuel Lucantek zioen, gehienetan arazoak dituzten pertsonak bazter utziak direla, "Cafecito desberdintasunak onartzen dituen tokia da, prebentziorako sozial berrikuntzeri itzulia, inklusioaren eta integrazioaren balioak dituenak". Edari goxo baten inguruan, jende desberdinak bilduz, integratzeko zubiak laguntzeko tokia da. Buruko eritasunen prebentzioan herritarren sentsibilizatzeko aktibo izan nahi du, edozeinen begirada aldatu nahian.


Bakartasuna hautsi

Osasun arazoak eta sozialak dituzten pertsonek harreman baten sortzeko eta hitzegiteko elkarte-ostatua toki segurua da. Leku goxoa, ez da medikuntza zerbitzua, bakarrik isolamendua hausteko eta harreman sozialak berritzeko xoko aproposa. Edozein pertsona ibiltzen ahal da, bezeroak ongietorria ukanen du, aniztasuna lortzea baitu helburu. Leku goxoa izanez, karrikan pasatzen dena eta pertsona hauskorra, edari baten inguruan solastatzea ahalbidetzen du. Elkarteburuak zioen jendarteak ahuldua den pertsoneri buruz gehienetan ikuspegi okerra duela, xerkatu gabe zergatik hola den, ezintasuna naturala bezain, biziaren hutsegiteak horretaratu duelako.

À¢'€'‹Integraziorako pasabidea

Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta beste aktibitate desberdinak egiteko lekua ere da Caféciton. Integrazio tailerrak Elkarlana Lagunak-eko kideek eta profesionalek antolatzen dituzte. Aktibitate desberdinak programatuak dira: eskulanak eta gertakari artistikoak, baita lana bilatzeko laguntza ere emana da. Beti helburu berdinarekin Cafecitoko ateetatik haratago inklusio lanaren jarraitzea, harremanak biderkatuz eta dinamika atxikiz, ahuldua dena jendartean ezagutua izan dadin.

Osasun eta sozial sailean diren partaideekin lan egiten du: Baionako ospitaleko psikiatria zerbitzua, Hendaiako eta Baionako heldu ezinduen laguntza sozialeko zerbitzua (SAMSAH), Elkarren Laguntza Taldea (GEM) eta Baionako zentro mediko soziala. Atherbea prekarietatean diren pertsonen egiturak ere proiektuarekin bat egin du eta mendekotasun pean direnen laguntzeko ANPPA egiturak ere. Euskal Elkargoak, Departamenduak eta Akitaniako Osasun Zentroak diru-laguntza ekarri dute.

Bururatzean Emmanuel Lucantek zioen "Egunero borrokatu behar dugu estigmatizazioaren kontra, pertsona horiek bizitza arruntean eta profesional munduan sartzeko zailtasunak dituzte, guri da horien laguntzea, Cafecitok hori ahalbidetu nahi du".


Hastapenean, boluntarioek astelehenetik larunbatera harrera eginen dute (9:00-19:00). Helburua da luzara langile baten hartzea.

Elkarteak diru-bilketa kanpaina abiatua du www.elkarlana-lagunak.com bidez nahi duenak ekarpena egin dezake.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016