Gure Hitza | 2023ko Apirilaren 27a

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize kontra ere aitzinatu behar. Eta beti bizirik dirau. Eta etorkizunean ere hala segitu nahi luke! Etorkizunari begira, hain zuzen, Eneko Bidegain irakasle eta idazlea gutartean ginuen gerorako bideari buruzko gogoetak egiten laguntzeko. Badakigu biharko kazetaritzak ez duela gaurkoaren eiterik ukanen. Gero-eta sofistikatuagoak diren teknologia berrien munduan, sare sozialek hedabideen tokia azkarki hartzen ari duten aroan, birtualak egiazkotasuna jaten ari duen garaian, adimen artifizialak bere aztaparrak lanjeroski hedatzen ari dituenean, zer toki luke gurea bezalako hedabide klasiko batek? Hara hor desafio gaitza, bizirautekotan buru egin behar zaiona!

Euskararen arazoa ere hor, iraunkortasuna bermatua ez zaioeno. "Euskararik gabe, Euskal Herririk ez!" da oihukatu joan den larunbatean Baionako manifestaldian. Bertze egitura frangoren ondoan, Herria kazeta hau ere, "Euskal Hedabideak" elkartearen kide gisa, Euskal Konfederazioak egin deialdiari juntatua zen. Manifestaldi bukaeran, euskara gu guzien etorkizuna dela du kantatu bertsulari gazte batek. Euskararen kezka daramaten guziek, hots euskalgintzan suharki ari direnek, aro berri bat behar zaiola euskarari ideki dute fermuki aldarrikatu. Gaur egungo egoerak manatzen duen funtsezko hizkuntza politika bideratua izan zedin nahi ginuke, araberako diru ahalbideekin. Euskararen Erakunde Publikoak, adibidez, ahalbide mugatuak ditu, nehondik ere ez bailioke euskarari baitezpada behar lukeen oldarra eman. Euskara ez desagertzekotan, itxurakeriaz besterik behar zaiola euskalgintzari eskaini da goraki erran Baionan. Mende batez, maldan behera erreka zolaraino da ziztu bizian lerratu gure ama hizkuntza. Maldan gora berriz igaiten lagunt dezagun euskarari atxikiak garen guziek. Maldago eta lotuago.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016