Han eta Hemen | 2023ko Apirilaren 27a

Euskal Herriko Etxe Ekoizleak

Euskal%20Herriko%20Etxe%20Ekoizleak

Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkartearen ohizko biltzar nagusia Domintxineko herriko gelan iragan da. Aitzineko urteko aktibitatearen bilana egin ondoan, etxe ekoizleak multzo ttipian bildu dira, garai hauetan kezkatzen dituzten gaiez gogoetatzeko. Lau atal nagusi agertu dira:

- Idortea, ur eskasia, ingurumenari lotu problematikak.

- Salmenta: aspaldiko partez batzuk beren ekoizpenak saltzeko arazoak dituzte.

- Inflazioa: saltzeko arazoez gain, ekoizteko karguak azkar emendatu dira (energia, kabalen bazka...).

- Lan karguak: antolatzeko zailtasunak eta ekoizpenak transformatzeko eta banatzeko.

Arrangurak agertu direla eta, aterabide bati erantzuteko, ideia zonbait atera dira, urtean zehar elkarteak aztertuko dituenak.

Elkartearen xedetan da neurri sanitarioen eta ekoizpenen transformazioan laguntza teknikoa ekartzea. Bestalde, salmentarako laguntza indibidualak edo(ta) kolektiboak eskaintzen ditu. IDOKI labela, kalitatea bermatzen duena, baloratzeko xedea du, araudiak ezagutaraziz eta etxaldeak lagunduz.


Laborarien zerbitzurako

2022an, 161 etxaldek 35.000 euroren erosketa bateratuak egin dituzte, proposamenak arrakasta du, galdeak gero eta handiagoak dira. Bestalde ekoiztuak diren gasnak eta esnearen analisiak egiteko antolaketa jarraitua segurtatu du. 2022ko kanpainarentzat hainbat etxaldeetako ekoizpenak analizatu dira (gasna eta esneki). Beste egitura batzuekin (ENIL) formazioak antolatu dira, gasna eta esnekien transformatzeko, baita haragi ekoizpenaren dibertsifikaziorako, nola transformatu, moztu eta atxiki.


Zirkuitu laburrak eta tokikoak

Xuhito, transformazio gune kolektibo berriaren proiektua aipatua izan da. Euskal Herriko Etxe Ekoizleen elkarteak, 2012an, laborari multzo bat lagundu zuen Anhauzen haragia transformatzeko gune kolektibo baten sortzeko. Urtean 45 tona haragi transformatuak dira. Anhauzeko gunea ttipiegia bilakatua denez, eraikuntza berri baten inguruko gogoeta abiatu da. Transformatzeko ateleriaz gain, laborari taldeak xingarrak idortzeko gune baten sortzea ere begi onez ikus lezake.


Salmenta laguntza

2021eko uztaila eta 2022ko martxo artean, elkarteak laborariek muntatu 15 salmenta gune kolektiboak ikertu ditu. Helburua da saltoki horien historia jakitea, nola antolatuak diren, ezagutzen dituzten problematikak ulertzeko. 120 etxalde dira engaiatuak partzuer gisa, 4 eta 13 laborari saltoki bakoitz. Orotara 28 langile enplegatuak dira, 24 denbora osoz. Egin ikerketak behar indibidualak eta kolektiboak argitan eman ditu, hala nola saltegiaren ibilmoldean lan ardatz desberdinen definitzea eta ongi partekatzea. Saltokien antolaketa optimizatzeko, langileen kudeaketarako eta kanpoko komunikaziorako formakuntzaren beharra agertu da.


Merkatuen garapen eta antolakuntza

Elkarteak Herriko Etxeak laguntzen ditu herriko merkatuetan etxe ekoizleak aitzinean emaiten. 2022an, Herriko Etxe guzieri merkatuen antolatzeko laguntza eta proposamenak igorri ditu. Horri esker, lan desberdinak abiatu dira Donapaleun ostiraleko eta larunbateko merkatuaren diagnostikoa, Hazparnen seinaletika, Urruñan larunbateko merkatuaren diagnostikoa eta Ziburun Idoki labeleko etxe ekoizleen gaueko merkatuaren garapena.


IPARLAB banatzea

Iparlaben helburua da kalitatezko etxe ekoizpenak profesionalen esku errexago uztea, logistika

bateratu bati esker, denbora berean laborarieri saltzeko iturri berriak ekarriz. Lehen banaketak 2022ko urrian hasi ziren, astean bi egunez. Jantegi kolektiboetan egiten dira banaketak (haurtzaindegi, jantegi, kolegio...). Iparlab plataforma "Manger Bio et Local 64" eta Akitania Berriko "Interbio" programetako kide da. Jaz proiektuan 30 etxalde engaiatu dira eta jantegi kolektiboek 141 manatze pasatu dituzte, urri eta abendu artean. Iparlaben sartzeko gero eta laborari gehiago interesatua agertzen da. 2023an beste urrats bat abiatuko da, Iparlab plataforma jatetxeeri saltzen hasiko dena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/04/27

Baionan milaka euskaltzale, euskararen alde

Baionan%20milaka%20euskaltzale_%20euskararen%20alde

Joan den larunbatean 3.000ko bat euskaltzale Baionara hurbilduak ziren, euskara biziarazten duten elkarteentzat baliabide gehiago eskatzeko eta aldarrikatzeko.

Manifestazioa abiatzean txalotuak izan dira Bordele-Baiona bizikletaz egin duten ikasleak, azterketak euskaraz pasatzeko galdea dela eta, zenbait egunez ibilbidea egina zuten larunbatean heltzeko.

Manifestazioaren bururatzeko hitzaldian, ikasleek brebeta euskaraz pasatzen ahal badute, garaipena partziala dela errana izan da, baxoarena oraino lortzekoa baita. "Brebeta euskaraz lortzeko bidea luzea izan da, ez duda baxoarena ere lortuko dugu mobilizatzen segituz, gaur bezala".

Bestalde euskararen transmisioa eta erabilera egunerokoan segurtatzen dituzten elkarteak sustengatzeko deia egina izan da. "Izan erakaskuntzan, helduen alfabetatzean, hedabideetan, aisialdietan edo lehen haurtzaroan, urtez urte gero eta gehiago egitea eskatzen zaie, baliabideak hein berean gelditzen direlarik. Ezin da hola segitu. Nola...

Irakurri segida

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016