Herriz Herri - Lekorne (L) | 2023ko Martxoaren 23a

Mus solas - Toberak eta kabalkada 2024an

Mus%20solas%20-%20Toberak%20eta%20kabalkada%202024an

Mus solas

Union Basqueren kontu, Etxebarne ostatuan 10 pare bildu dira. Lehen atera dira Orxixtegiko Bidegain Henri eta Iriarteberriko Etchepare Mattin, herriko txapeldun-ordeak Gerezieta Aroztegiko Xavier eta Fabien Pochelu aita-semeak dira atera. Txapeldunak lehiatu dira Donamartiriko kantonamenduko kanporaketetan eta berri ona, kalifikatu dira Bidarten Pazko astelehenez iraganen diren finaletan parte hartzeko.

Euskal Herriko Txapelketarentzat, Lekornetik bi pare ziren atera: berriz ere txapeldunak Bidegain Henri eta Etchepare Mattin dira lehen, parean zituztela Gerezietako Etxemendiko Pochelu Michel eta Udaberriko Begorre Xavier. Lapurdiko lehiaketatatik bi ekipa horiek Euskal Herriko txapelketara segituko dute, Zornotzan (Bizkaia) iraganen dena. Suerte on 4 herritarreri, bonetarekin itzuli herriko plazara!

Toberak eta kabalkada 2024an

2024an herrian kabalkada eta toberen mentura bada, ez Xipihinez, bainan untsalaz uztailaren 28an igandez eta agorrilaren 4an larunbatez eskainia izanen da. Besta komiteak antolaturik, biltzarrean 80 jende bildu ziren. Gazteek kudeatuko dituzte arlo guziak: toberak, antzerkia, komunikazioa eta antolakuntza orokorra. Parte hartzeko apirilaren 1a arte izenak emaiten ahal dira. Biba gazteria!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/03/23

Lurra zainduz, gure bizitza babesten!

Menane Oxandabaratz

Astekari huntan berean eta oro har hedabideetan ingurumenari eta beroketa klimatikoari buruzko gaiak anitz aipatuak dira, aktualitatean leku handia hartua dutela. Orokorki jendarteak bereganatua du bide gurutze batean gaudela, gauzak ez badira hobetzen egoera kezkagarri bati buruz abian girela. Ez gira primaderan sartuak eta jadanik idortea aipu dela. Euriaren beharra denen solasetan da, uda hau nola iraganen den arrangurarekin.

Laborantza saila klima aldaketaren eragile nagusietako bat baldin bada, lehen biktima ere da. Idorteak bereziki uzta errekaratu dezake eta abereetan kalteak eragin. Aldaketak laborantza alorrean ondorioak ukanen baditu, munduko populazioaren janaria hornitzeko zailtasunak izanen dira.

Mugimendu, alderdi politiko batzu eta oro har herritar gehienak axolatuak baldin badira, industrialari handiak ez dira kezkatuak. Beren irabazi erraldoien atxikitzeko zernahi ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016