Ba ote dakixu? | 2023ko Apirilaren 27a

68ko Maiatza (1/4)

Gilen Bacho

68ko%20Maiatza%20(1/4)

Badu hiru hilabete orain mugimendu sozial handi bat iragaiten ari dela Frantzian, pentsioen erreformaren kontra. 2023ko martxoaren 7ko manifestazioa, Frantziaren historian izan den handienetarikoa da, poliziaren zenbakiak hartuz, 1.280.000 pertsona orotara, ez baita sekula holakorik iragan frantses mugimendu sozialen historian, ez 2010ean, ez 1995ean, ez eta ere 1968an. Egia da mugimendu sozialen historia aipatzen delarik, 1968ko maiatza buru guzietara heldu dela. 1968ko maiatzean ez ziren hist

"Frantzia eneatzen da"

1968ko martxoaren 15ean, Le Mondeko editorial famatu batean, Pierre Viansson-Ponté kazetariak "Frantzia eneatzen (zela)" eta "gazteria eneatzen (zela)" idatzi zuen. 1839an, eta berriz 1847an, Lamartinek zuen espresio hori lehenik erabili baina "eneatzen den nazio batetik" zirela "ikarak" eta "tenpestak" sortzen abisatuz. Mende bat baino gehiagoren buruan, "tenpesta" Nanterreko unibertsitatean piztuko zen. 1968an, Nanterreko letra eta giza zientzien unibertsitateak ez zituen oraino bost urte, 1964an sortua izan baitzen, Sorbonako unibertsitatea libratzeko. Eraikia izan zelarik, etxola-auzoen ondoan (bidonvilles), Jacqueline Giraud kazetariaren arabera, "esperantza handiak" sorrarazi zituen eta "biharko unibertsitatearen" sinboloa zen. Baina "biharko unibertsitate" hori atzoko arauekin ibiltzen zen, frantses unibertsitate guzietan bezala. Adibidez, mutiko eta neska ikasleen bizitegiak bereiziak ziren eta ez zen posible neska batentzat mutikoen bizitegira abiatzea gauez eta alderantziz berdin. Bazuen jada urte zenbait estudianteek libertate gehiago eskatzen zutela eta horrentzat mobilizatzen zirela. 1968ko otsailean, Peyrefitte ministroak "araudi liberalago" bat proposatu zuen: "Neska estudiante adindunek (21 urtetan 1968an) mutiko estudiante adinduneri bisita egitera joaiteko dretxoa ukanen dute. Alderantziz, mutikoentzat neska gazteeri bisitaren egiteradebekatua egonen da". Baina estudianteek libertate osoa eskatzen zuten haien bizi sozialean eta ez libertate erdia. Orduan, martxoaren 18an, Frantziako hiri zenbaitetan, milaka estudiantek (5.000 Parisen) UNEF sindikatuaren deialdiari ihardetsi zuten eta mobilizatu ziren "Peyrefitte araudi berriari ez!" erraiteko eta "poliziaren errepresioaren" kontra.

Martxoaren 22ko mugimendua

Araudien kanbiamena estudianteen eskatze handi bat zen, eta orokorki estudiantek bizi eta lan baldintzen hobetzea aldarrikatzen zuten, baina 1968ko estudianteak, Vietnamgo gerlaren testuinguruan, kanpoko arazoeri ere interesatzen ziren. Estudiante mugimenduak amerikar interbentzio militarraren kontra engaiatuak ziren. 1968ko martxoaren 20an, "amerikar inperialismoaren kontra" manifestatzera deitua izan zen. Manifestazio horretan, 300 estudiante "American Express" bankuaren egoitza sozialaren kontra oldartu ziren. Sei estudiante arrastatuak izan ziren, haien artean Xavier Langlade, Nanterreko estudiante bat. Arrastatze horren aitzinean, martxoaren 22an, Nanterreko 600 estudiantek, biltzar nagusi batean elkarturik, haien libratzea eskatu zuten eta hori lortu arte unibertsitatea okupatzea erabaki zuten. 68ko maiatza martxoan hasi zen!

Gilen Bacho


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016