Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a

Beste hats bat?

J-B D

Noiznahi eta nunahi, anitz jende mintzo da Emmanuel Macron lehendakari jaunak joan den astean egin duen hitzaldi hortaz. Frango laburra egin du, beste orduz egin dituen zonbaiten aldean. Oren laurden bat ez arras. Frango polliki itzulikatua axalari behatzen bazaio gehienik, edo izaitekoz bakarrik axalari behatuz! Mamiaren aldetik arras prediku eskasa, doi bat pisuxkoa ere, arroltze torta baten idurikoa, batzuk deblauki hala diote! Hamaika aldiz errepikatu du hats berri bat eman nahi diola bere sailari! Ez dea hori bera bitxikeria bat? Badu alabainan sei urte kargutan dela! Hats berri baten beharra bazela iduritzen bazitzaion, zendako ez da gisa hartarat mugitu orain arte? Ez zituena ba hogoita-hamaika eta esku?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/04/27

Macron bat eta Macron bi!

J-B D

Ene iduriko, eta frangori aditu diotet gauza bera, Macron mintzatu da duela zonbait egun hautetsia izana balitz bezala. Kasik bi Macron balira bezala beraz. Alde batetik Macron lehena, 2017an hautetsia eta joan den astean bat-batean desagertua, nehork ez jakin gehiago nun ote dabilan. Bestetik Macron bigarrena, aurtengo apiril erditsutan nunbaitik nolazpait ateratua! Zernahi aldaketaren gauzatzeko xede handi-handi batekin! Ondoko egunetan zernahi jenderekin solasean egonik, ehun egun barne segurtatu nahi aitzinamendu pizkorrak. Errepublikaren besta eguneko, uztailaren 14ko beraz! Eta beste urrats frango berantxago, bainan berantenaz Urtats aitzin!

Bi Macron beraz ala batto bakarrik eta hura arrunt faltsua? Bada bi gogoetaren egiteko bazka hor nunbait! Gainerat Macronek garbiki erranik nornahirekin mintzatzeko atea alde bat idekirik daukala. Gauza berria hau ere, arrunt berria, hainbestetaraino nun kasik ezin sinetsia ere irudi baitu!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/04/27

Gaitzeko itzulia

J-B D

Gaitzeko%20itzulia

Arras polliki erranik beraz bere atea denentzat idekia dagoela, Macronek abiatua du ere gaitzeko

itzulia, Frantzia guzian gaindi, batzu eta besteekin mintzatu beharrez. Hasteko, Alsazian zen, biharamunean Hérault departamenduan. Hixtukatua izan da frango nasaiki. Haren hitzaldia salatuzfrango badira kaxa zahar batzueri tirahala joka arizan direnak. Alta, berri onak ere bazituen emaiteko. Erakasleen alde konparazione. Zerbait gisaz faltatuko diren guzientzat ordaina segurtatua izanen dela. Eta denek irabazi hobeak ukanen dituztela. Salbu hara, anitzek solas horiek ez dauzkate hain fidagarriak! Horiek hola, Macron bera harro zagon, harro zagolako itxura emaiten zuen segurik! Erran du jendeak jo kaxa horien arrabotsak ez zuela den gutienik ere durduzatzen eta kaxa horien burrunbak ez zuela Frantzia aitzinarazten!

...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/04/27

"Mea culpa"

J-B D

Lehen, gure elizetan, meza guziak latinez emaiten ziren! Usaia hori galdua iragan mendean! Denboran beraz, jende gehienek zonbait hitz bederen baginazkien latinez, orain arroztua zaukun mintzaira hortan. Besteak beste "mea culpa" bi hitzak, kasik beti elgarri josiak! Mea culpa, mea culpa, ene falta beraz, ene falta. Artetan doi bat luzatuz berdin, gisa hortan "mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa" erraiteraino, aitortuz gure falta handia, eta ez ttipia edo entrabalekoa!

Bainan zergatik aipatzen dugu "mea culpa" hori? Macronen hitzaldiaren ondotik, berriketari askok erabili baitute, erakustera emanez, hein bat dudakor agertzen baziren ere, lehendakariak "mea culpa" baten gisako ateraldia egina zuela erretreta-solas! Berak ez ditu haatik bi hitz horiek batere baliatu,hitzaldiaren entzule batzuen lerrakoa izan da hori nolazpait.

Macronek erran duena da erretreta-solas entzun duela jende anitzek ez dutela onartzen lege berria eta berak ere entzuten duela heien kexadura....

Irakurri segida

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/04/27

Maldago eta lotuago

Peio Jorajuria

Bankan gaindi dabilena laster ohartuko da bazter guziak zein diren patartsu. Ordokorik ez da, edo hain guti! Eta aldi berean badakigu tokiko jendea zer nahikari ikaragarriarekin hortzez eta haginez lotzen den han bizitzeko. Duela bi aste Herria astekari honek Bankan burutu du urteko biltzar nagusia, Herriko Etxeko kontseilu gelan, Mixel Oçafrain auzapezak ongi-etorri beroa eginik, Menane Oxandabaratzek lehen orrian kontatzen daukun bezala. Biltzar hastapenean herriko bizia laburki aurkeztu dute biltzarkideeri auzapezak eta gure hango berriketariak, Frantxua Juanicotenak. Eta hunek zioen, besteak beste, herri patartsu hartan jendea "maldago eta lotuago" dela lanari, etorkizuna han berean segurtatzeko.

Bankaren gisan, astekari honek ere bidea ez du ordoki. Bere gaur arterainoko ibilbide luzean À¢'€'"kasik laurogei urteÀ¢'€'" beti behar izan ditu maldak igo, malda lerrakorrak eta laparrez beteak, frangotan haize...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016