Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a

Saltsa bat ederra!

J-B D

Joan den ortzegunean, erretreta solas agertu legegaia onartua izaiten ahalko zen itxura guzien arabera. Nekez bazen nekez eta gerokoak geroko. Deputatu eta zenaturrek muntatua zuten alabainan batzorde berezia hautsi-mautsi baten pikoan ezartzeko. Solasketa luze batzuen ondotik batzorde horrek hautsi-mautsi hori finkatua zuen bai eta onartua, gobernua doi bat beltzurika arizana bazen ere. Denen buru haatik, afera hori arrunt bestelakatu da kasik bat-batean. Ikusiz legebiltzarrean gehiengorik ez zuela hain aise segurtatuko Emmanuel Macron lehendakariak erabaki du, dena larderia, lege-nagusiak daukan 49-3 artikulua baliatzea legegaia bortxaka bezala onartua izaiteko. Legezkoa da artikulu famatu hori, lege-nagusia ez deno segurik kanbiatua, artikulu hori ezabatuz preseski. Bainan anitzek diote holako kasu minbera batean ez zela untsalaz holakorik egin beharko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/03/23

Bitxikeria bat

J-B D

Hortaratu aitzin, gobernua tirahala arizana zen eskuindar "errepublikano" delako guziak bildu beharrez legegaiaren alde, parrasta bat arras uzkur egoki-eta. Dena lausengu bainan halako molde bitxi batean, zernahi gauza hitzemanez naski, sobera orobat, eskalapoinkeriak merke, malestrukeriak ere ba! Gobernuak bildu nahiko zituen asko nardatuz azkenean, nork erranen zuen hori ere behar ginuela ikusi!

Bestalde, eskuindar andanatto baten joka-bidea ez dea ere oro har ezin konprenitua? Legegaia ez onartu nahi bainan ez onartu nahi ere gobernuaren kontra agertu deietarik bihi bat! Hots gobernuaren kontra eta denbora berean gobernuaren alde nolazpait! Ez dea hori bitxikeria bat eta gainerat bitxikeria larria? Iduri du berek ere ez dakitela zer nahi duten!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/23

Nun gira?

J-B D

Eta orain zertan gira? Gobernuaren erabakia jakin orduko, jende frango bildu dira, denak utzirik, hiri handietan gehienik, beren haserrea agertuz. Geroztik ere bada tirabira frango. Izanen ere hain segur ondoko egunetan. Nun zonbat ote eta nolakoak? Ikusi behar. Errekontru handiz kanpo, lerro hauek agertuko direnean, legegaia onartua izanen da. Eta gero? Nork daki gauzak nola itzulikatuko diren hor gaindi?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/23

Berriz haste?

J-B D

Duela zonbait urte, solasketa luze batzuen ondotik, eskualde edo lurralde delako horien mugak aldatu ziren Frantzian gaindi. Eskualde gutiago izaiteko gisan, hamahiru hogoi baten partez! Hola zen Akitania bilakatu Akitania-Berria. Eta horra nun bat-batean gaitzeko saltsa berriz ari duten muntatzen. Emmanuel Macron lehendakaria sustatzaile, garbiki hala diote segurik anitz tokitan! Eskualde gehiago behar zela aski errepikatu ondoan, orain arrunt beste kantu bat! Lurralde zonbait sobera handiak direla, Akitania-Berria bereziki hain xuxen! Guk uste-eta behin gauzatu kanbiamenduak arras egokiak zitazkeela, ez omen da hori batere hola! Nahiz lurraldeak kudeatzen dituzten arduradun gehienak ez batere bero naski, hala iduri du anitzen solasetarik. Behialakoak ziona, gatu horrek ez ote du ba beste buztanik? Nor da hola berotua muga kanbiatze horien alde? Eta zeri buruz azkenean?

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/03/23

Izurde horiek

J-B D

Izurde%20horiek

Gauza harrigarria, kasik ezin sinetsia funtsean, bulta huntan zernahi izurde hilak agertzen dira Akitaniako itsas bazter hortan, gehienak azkarki kolpatuak izanak nolazpait, hain segur itsas-untzi batek azkarki jorik. Lehen ere artetan gertatzen ziren holakoak bainan sekulan ez hoinbeste eta hoin usu! Joan den astean berean, berrehun bat baino gehiago hiruzpalau egun barne! Orotara lau ehunez goiti frango epe laburrean! Bainan zer egiten ahalko da holakorik ez dadien gehiago gerta? Gainerat zergatik da hoinbeste izurde kostatik hoin hurbil jiten gehiagoko funtsik gabe? Ikerketa asko badira martxan ezarriak.

Irakurri segida

3687. zbk

Azalekoa | 2023/03/23

Elkarlana Lagunak: inklusioaren alde jokatu

M.O.

Elkarlana%20Lagunak:%20inklusioaren%20alde%20jokatu

Baionan iragan den “Aniztasunaren Astearen” kari, martxoaren 1ean, Euskaldunen karrikan “Cafecito” deitu gunea ideki da. Elkarlana Lagunak da proiektuaren eramaile, mintzatu gira Emmanuel Lucante elkarteko presidentearekin.

Cafecito taberna-elkartea

Hauskortasun psikologiko egoeran diren pertsonen inklusioa sustatzeko, Cafecito Baionako lehen taberna-elkartea sortu da. Justu idekitzen zen goiz horretan bisita egin diogu. Elkarlana Lagunak elkarteko kideak eskuin-ezker azken prestakuntzan ari zirela, urduri bezain harro, 60 bat pertsonez osatu elkarteak eraman proiektua azkenean bururatua zelako. Lehen bezeroak ere hurbilduak ziren, karrikako komertantsak kuriositatez etorriak ostatuaren ikusteko, baina ere kafearen dastatzeko.

Lehen begiradan, beste edozein ostatu baten itxura badu, laster ohartzen gira psikiatriari eta osasun mentalari buruzko informazio liburuxkak pausatuak direla, adieraziz tokiaren berezitasuna.


Ostatuaren funtzioa

Emmanuel Lucantek, lanbidez Atherpean hezitzaile dena, ostatu horren funtzioa zein den azaldu dauku. Elkarteko kideak sentsibilitate berdinekoak izanez, horietan zenbaitzuk sozial saileko prof...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016