Jainkoa bizia jendea | 2023ko Martxoaren 23a

Presoekin Elkartasunez

Kristau talde batek, "Presoekin elkartasunez" izeneko lehen edizioa Ezpeletan antolatu zuen. Hogeita hamar urteak aurten ospatuko dira, heldu den astean xehetasunak emanen ditugu. Aste huntan beren haurrak preso ukan dituzten bi amek, beren lekukotasuna agertzen dute.

Duela 30 urte, giristino talde batek gomitaturik, presondegian zituzten edo izanak zituzten seme-alaben guraso batzuk elgarretatu ginen, bi apezen inguruan, Ezpeletan. Presoek eta heien familiek jasaiten zuten egoera minbera eta latza konfiantzan eta lasai partekatu ginuen.

Ordukotz, ahaideek eta lagunek muntatuak zituzten elkarteen bidez, sustengu azkarra bizi ginuen maila desberdinetan: informazioa abokaten bidez, kartzelako bisitak nola antolatu eta abar, hots laguntza konkretua eta morala zinez estimagarriak. Giristino mugimendu batzuk ezin onartuzko egoerak salatzen zituzten, artetan prentsan. Bainan, gure herriko presoen gaia ez zen publikoki ekarria Elizako urratsetan eta irakur gaietan. Alta, munduan zehar pertsona edo populu batzuk jasaiten zituzten gertakari eta injustizia gogorrak aipatzen ziren noiztenka otoitzetan edo predikuetan. Hemengoenaz isilik!

Gure presoak ez zirela kriminalak argi ginuen eta hortaz segur izanez, gure maitasuna eta atxikimendua erakutsi nahi ukan dugu gau beila muntatuz. Arantzazun jada antolatua zuten eta bizi zuten, gisa hortako ekimena, Pazko aitzin. Hango giristinoekin gogoak juntatuz hautatu ginuen garai berdinean, anaitasunez, gaualdia egitea. Prentsaren eta gutunen bidez, publikoari eta presoeri gure deia helarazi ginuen. Ene ustez, Euskal Herriko presoen gaiari gehitu ginuen idekidura xume bat. “Tabou” delakoa altxatuz. Ezpeletan talde multxo pollita bildu ginen zelebrazio hunkigarria gozatuz: kantuek, musikak, bertsuek alaitu zuten eta beztitu irakurtu izan ziren presoen familien eta lagunen lekukotasunak. Sustengu beroa, hurbiltasun azkarra bizi izan ginuen.

Ene partetik, ene baitan, senditu nuen barneko xoko bat libratu zela. Presoeri eta familieri elkartasuna eskaini ginioten urrats kolektibo eta afektibo hunen bidez.

Maixan L.


1998ko urtea, ez-ezagunari buruzko jauzi handi bat izan zen niretzat, bere sentimendu sortarekin, hala nola: bihotz-min, tristezia, atsekabe, hobentasun ala ezintasunekin.

Gero, lehen salba-buia: Basusarriko “Zurekin” elkartea, bere kide guzien sostenguarekin. Ondoren, Sud-Ouest-eko iragarpen hau: “Euskal presoen alderako sostengu gaualdia Baionan!”. Bigarren salba-buia: ulertzen zuten, pertsonen aurkitzeak askatu dit hitza: nire kolera bazihoan lasaitasun zerbaiti lekua uzteko. Indarberriturik nindoan onarpenaren bideari buruz. Zuekin guziekin ditudan lokarriek beti hor diraute, egun ere hogeita bost urte geroago!

Milesker galdatu didazuen hitzarentzat, bai eta hitzaz gabetuak ziren guziei eman diezuelako.

Presoekin Elkartasunez-ko kideei, Mikel eta besteei, milesker anitz!

Marie Claire Gramont


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3687. zbk

Gure Hitza | 2023/03/23

Lurra zainduz, gure bizitza babesten!

Menane Oxandabaratz

Astekari huntan berean eta oro har hedabideetan ingurumenari eta beroketa klimatikoari buruzko gaiak anitz aipatuak dira, aktualitatean leku handia hartua dutela. Orokorki jendarteak bereganatua du bide gurutze batean gaudela, gauzak ez badira hobetzen egoera kezkagarri bati buruz abian girela. Ez gira primaderan sartuak eta jadanik idortea aipu dela. Euriaren beharra denen solasetan da, uda hau nola iraganen den arrangurarekin.

Laborantza saila klima aldaketaren eragile nagusietako bat baldin bada, lehen biktima ere da. Idorteak bereziki uzta errekaratu dezake eta abereetan kalteak eragin. Aldaketak laborantza alorrean ondorioak ukanen baditu, munduko populazioaren janaria hornitzeko zailtasunak izanen dira.

Mugimendu, alderdi politiko batzu eta oro har herritar gehienak axolatuak baldin badira, industrialari handiak ez dira kezkatuak. Beren irabazi erraldoien atxikitzeko zernahi ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016