Han eta Hemen | 2023ko Maiatzaren 25a

Euskaltzaleen Topagunea eta Bidasoako Euskara eta Kulturaren azoka

Euskaltzaleen%20Topagunea%20eta%20Bidasoako%20Euskara%20eta%20Kulturaren%20azoka

Maiatzaren 6an Euskaltzaleen Topagunearen biltzar nagusia eta Bidasoako Euskara eta Kulturaren azoka, Bera herrian antolatua izan da. Holakoetan ohartzen da hizkuntzaren biziarazteko, eskuin eta ezker borondatezko lan emankorrak antolatzen direla. Hala nola, eragile desberdinekin euskararen aniztasuna lantzen duen Euskaltzaleen Topagunea, zazpi eskualdeko euskaldunen artean zubi bat eraikiz. 25 urte betetzen ditu aurten eta lehendakaria den Kike Amonariz-ek harrera ezin beroa egin du. Proiektu estrategiko hunen helburu nagusia da euskaraz ari diren elkarteak elkar ezagut dezaten, lokarria indartuz eta puntu amankomuna den euskara lehentasunetan ezarriz, egitura desberdinak saretuz.

Ipar Euskal Herriari begira, elkarte batzuk barne dira, besteak-beste Larresoroko Ote Lore, Baiona-Angelu-BiarritzekoMintzalasai, Plazara kooperatiba eta OrtzaizekoKirola Euskara Ahoan (KEA).

Beran egin den azokak euskararen sustapenean lanean ari direnentzat inspirazio iturri eta ekintzarako pizgarri izan nahi duela agertu da. Hainbat proiektu ezagutu ahal izan dira, guziek helburu berdinarekin, euskara lehentasunetan ezarri nahian. Euskaltzaleen Topagunek hautatu du Beran biltzea, herri huntan euskarak estatus ofiziala du, herritarren %70ak euskara dakiela.


Pantxika Maitia aurkezle, azokako ateak ideki ditu eta Julen Zelaieta herritar bertsulariak ongietorria bertsuz egin du:

Liburuentzat dugu Durango porruentzat Ordizia

Euskalgintzaren azoka dugu hemen Beran hasia

Hamasei talde ta ekimenek eman dute jauzia

Bakoitzak bere grazia

Badugu zer ezagutu eta nondik ikasia.


Gure hizkuntza bizi berritu nahi genukelako

Gaur bildu gara esperientzia elkarrekin banatzeko

Lehen azoka da aurtengoa, denentzat ezin bertzeko

Herri pila bat aukeran baina nun hemen baino hobeto

Bideak berant hasi behar dira gero gorantz joaiteko.


Proiektu desberdinak presentatuak izan dira, horietan Ipar Euskal Herriko bi egitasmo aurkeztuak izan dira.

Plazara kooperatiba - 2022ko abenduaren 3an sortu dinamika berria da. Talde lanetik eta berrikuntzatik, euskara erdiguneratzeko tresna integrala izan nahi du. Ipar Euskal Herria eremutzat harturik, plazetan, euskara ikusgarriagoa, erabiliagoa eta entzunagoa izaitea du helburu. Mintzatzen direnekin oinarritua, behar berrieri erantzun egokiak ekartzeko helburua du. Lankidetzatik abiatuz, hiztun komunitateen arteko elkarlana eta elkar inspirazioa sustatu nahi du. Bere lana lau lan ardatzen inguruan oinarritua da: komunikazioa, aholkularitza, formakuntza eta plazagintza.

Aipatua ere izan da Herrian aipatu ginuen KEA elkartea (Kirola Euskara Ahoan), Ortzaizen plantatua. Hiru helbururekin lan egiten du: 6-11 urteko haurrentzat, kirola euskaraz praktikatzea, mistoa izaitea, neska eta mutikoen arteko harremanak leunduz, plazerra lehenetsiz, konpetizioaren izpiritua kenduz.


Beharreri xumetasunez erantzun berriak eta konkretuak ekartzeko sortu dira iniziatiba guzi horiek. Amets handiak dituzten lan talde ttipiak dira, bainan ilusiotik, sorkuntzatik eta auzolanetik erronka handieri heltzeko prest direla adierazia dute. Azokan bildu diren egitasmoak, errealitate, hutsune edo(ta) behar zehatzeri gogoetatzeko parada izan dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2023/06/29

Canopia zentro berriaren estreinaldia

Canopia%20zentro%20berriaren%20estreinaldia

Ekainaren 20an estreinatua izan da Canopia etxetako hondakinen sailkatzeko zentro berria. Martine Bisauta Bil Ta Garbiko presidentea, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Maud Caruhel Akitania Berriko presidenteordea eta Antoine André Citeo erakundekoa eta sindikatu batzordeko hautetsiak presente ziren.


15,5 milioi euroko inbertsioa Bil Ta Garbi sindikatuarentzat

Urte hastapenaz geroztik hondakinen botatzeko aldaketak izan dira. Lehen etxeko hondakinekin botatzen zirenak orain sailka daitezke: jogurt-ontziak, ontzixkak, plastikozko poltsak, metalezko estalkiak... eta kafe-pilak. Berinazko ontziak (botilak, bokalak eta poteak), beti bezala aparte botatuak dira.

Sailkatze horren sinplifikatzearekin batera, Baionan kokatua den Canopia sailkatze zentroaren modernizazio obrak egin dira. Bil Ta Garbi sindikatuak 15,5 milioi euro inbertitu ditu sailkatze kate moderno eta eraginkor berri batean. Inbertsio horri esker, instalazio...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/06/29

Alda mugimendua: etxe okupatzea

Alda%20mugimendua:%20etxe%20okupatzea

Aitzineko astean Alda mugimenduak Biarritzeko egoitza turistiko bat okupatu du. Aldako militanteek apartamenduan sartzeko 450€ ordaindu ditu (3 gauentzat), jabeak alokatzeko eskubiderik ez zuelarik. Epe laburreko alokairu batentzat jabeak konpentsazio neurria bete behar du.

Elkarteak okupazio hunen bidez, 2023ko martxoan Euskal Elkargoak tentsio-eremuan diren 24 herrietan bozkatu konpentsazio neurria urratua izana salatu nahi ukan du. Aldak egoitza horien erregularizazioa eta jukutriak egiten dituzten enpresen eta plataformen argitasunak eskatzen ditu. Ipar Euskal Herrian urte osoko alokairu kopurua osorik atxikitzea ahalbidetzen duten kalte-ordainak zorrotz beteko direla bermatu nahi du.

Okupatua izan den egoitza SARL Elimala da jabea, epe laburreko alokairuak proposatzen ditu, gau bakoitz 150 eta 250 euro artean, Gites.fr erregistro-zenbaki faltsu batean.

SARL horrek ez du epe laburreko alokairurik egiteko eskubiderik, ez badu parean urteko...

Irakurri segida

3696. zbk

Azalekoa | 2023/06/29

Uda Leku 40 urte

M.O.

Uda%20Leku%2040%20urte

Udako oporrak hurbiltzen ari direla eta, Uda Leku elkarteak 1983 urtetik geroz euskaraz haurrentzat aisialdiak proposatzen ditu. Aurten elkarteak 40 urteak ospatzen ditu, karia horretara mintzatu gira Maddi Bordagaray elkarteko koordinatzailearekin.

40 urteko ibilbidea

Gaur egun eskola guzietako haurrak Uda Lekun ibiltzen badira, hasieran Seaskak bultzatu zuen, ikasleek eskolako eremutik haratago gune euskaraduna ukan zezaten. Uda Leku aisialdi zentro bakarra da nun urte osoan murgiltze sisteman egonaldiak proposatzen dituen, 40 urtez haur kopurua emendatuz joan da. Elkarteak urte osoan 14 langile enplegatzen ditu, oporraldietan 115 animatzaile gehitzen direla. Haur kopuruaren emendatzeaz gain, elkarteak jakin du aisialdi,kiroletaheziketa aktibitateak garatzen. Maddi Bordagarayk erraiten zaukun langileen formakuntzaren bidez profesionalizatu direla.

Hasieran 3 gunetan plantatua bazen, orain 5...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016