Herriz Herri - Ainhoa (L) | 2023ko Maiatzaren 25a

Arantzetako Andredena Mariaren beila

Arantzetako%20Andredena%20Mariaren%20beila

Maiatzaren 29an Mendekoste astelehenez Ainhoan iraganen da. Prozesioena abiatuko da Ainhoako elizatik (9:00), Arantzetako Andre Mariaren kaperaraino, (10:30) Lapurdiko San Mixel Garikoitz parropiako erretore berria, Jean-Paul Martinon jaun apeza, izanen da biltzarburu euskaraz ospatuko den mezan.

Fededunen dohaineri eta “Ainhoako Kaperaren Lagunak” elkartearen lanari esker, 2018 eta 2019an eraikina osoki berritua izan da eta Baionako apezpikuak 2020an benedikatu du.

Mezaren ondotik, gazteen edanlekuan, beilariek beren egarria asetzen ahalko dute, Atsulai mendiaren gainaldeko bazter zoragarriari begira, 389 metroko goratasunean.

Bi aldiz berreraikia izan zen kapera, 1793 eta 1813an, Jan Battitt Beherekoetxe (1745-1825) herriko ermitaren eskuetarik, inguruko artzain gazteei irakurtzen irakasten ziotena. Kaperako bidean dauden hamalau gurutzeak 1886an eraikiak izan ziren eta "Hiru Gurutzeen Kalbarioa" 1898an. Prozesio hondarrean, Kalbariotik beretik, Martinon erretoreak inguruko natura eta laborariak benedikatuko ditu, meza baino lehentxeago.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/05/25

Senperen biziaren burbuila

Peio Jorajuria

Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko uholdeen eraginez. Baina elkartasun uhaina martxan ezarri da eta ez dugu dudarik emankorra bilakatuko dela.

Herri Urrats ospatzen den aintziratik urrats batean eraikitzen ari du Seaskak kolegio berria, irailean idekiko dena. Ondotik pasatzean, ikusiz obrak zer heinetan diren, lanak ditugu sinestea iraileko prest izanen dela. Alta, bai, prest izanen dela zaigu segurtatua izan. Eta baliteke hala izanen dela. Oroit gira Baionako gainetan eraiki zelarik Etxepa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016