Herriz Herri - Biarritz (L) | 2023ko Maiatzaren 25a

Gabriel Aresti eta euskal kultur esparrua - Surfrider Eguna - Ohakoa 25 urte

Gabriel%20Aresti%20eta%20euskal%20kultur%20esparrua%20-%20Surfrider%20Eguna%20-%20Ohakoa%2025%20urte

Gabriel Aresti eta euskal kultur esparrua

Maiatzaren 30ean (18:00) mediatekan "Gabriel Aresti eta euskal kultur esparrua (1953-1975)" Asier Amezaga Etxebarriak idatzi duen liburuaz hitz eginen du, Pauline Guelle aurkezle izanen delarik.

Surfrider Eguna

Ekainaren 3an Milady hondartzan, Surfrider Eguna iraganen da. Egun osoan (9:00-18:00) ureko lerratze materialaren merkatua iraganen da, ozeanoaren ekimenak (15:00-17:00) eta kontzertuak (18:00-00:00). Besteak beste, Xiberoots eta Solas Sound System entzuten ahalko dira.

Surfrider Foundation Europek kostaldearen eta ozeanoaren babesari eskainitako eguna partekatzera gomita luzatzen du.


Ohakoa 25 urte

Ohakoa haurtzaindegiak 25 urte betetzen ditu, karia horretara ekainaren 3an animazio desberdinak proposatzen ditu (10:00-22:00). Mizanbu gaztetxean iraganen den bestan jokoak eta animazio desberdinak proposatuak dira, bai eta zikiroa, eguna bururatuko da kontzertuekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/05/25

Senperen biziaren burbuila

Peio Jorajuria

Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko uholdeen eraginez. Baina elkartasun uhaina martxan ezarri da eta ez dugu dudarik emankorra bilakatuko dela.

Herri Urrats ospatzen den aintziratik urrats batean eraikitzen ari du Seaskak kolegio berria, irailean idekiko dena. Ondotik pasatzean, ikusiz obrak zer heinetan diren, lanak ditugu sinestea iraileko prest izanen dela. Alta, bai, prest izanen dela zaigu segurtatua izan. Eta baliteke hala izanen dela. Oroit gira Baionako gainetan eraiki zelarik Etxepa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016