Herriz Herri - Donaixti-Ibarre (NB) | 2023ko Maiatzaren 25a

Dolu

Bere azken urteetan ezindurik, mundu hau utzi du Annie Iriart Piarresenekoak, 79 urtetan. Goi mailako dantzaria izana zen Annie, Ramuntxo bere senarrarekin, errusiar dantzetan berezituak, senar-emazteek Anuchka eta Igor bikotea osatzen zutelarik. Dantzari eder eta bikaina izanik ere, guziz emazte goxoa, gutartekoa eta maitagarria zen Annie.

Ramuntxoren eta maitatu duten guzien doluminari juntatzen gira

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/05/25

Senperen biziaren burbuila

Peio Jorajuria

Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko uholdeen eraginez. Baina elkartasun uhaina martxan ezarri da eta ez dugu dudarik emankorra bilakatuko dela.

Herri Urrats ospatzen den aintziratik urrats batean eraikitzen ari du Seaskak kolegio berria, irailean idekiko dena. Ondotik pasatzean, ikusiz obrak zer heinetan diren, lanak ditugu sinestea iraileko prest izanen dela. Alta, bai, prest izanen dela zaigu segurtatua izan. Eta baliteke hala izanen dela. Oroit gira Baionako gainetan eraiki zelarik Etxepa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016