Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Maiatzaren 25a

“Lurbinttoko ohoinak” Adur Larrea - 1523-2023 Donapaleu Nafarroako herri nagusi izan zeneko - Besten afixa lehiaketa

a€œLurbinttoko%20ohoinaka€%20Adur%20Larrea%20-%201523-2023%20Donapaleu%20Nafarroako%20herri%20nagusi%20izan%20zeneko%20-%20Besten%20afixa%20lehiaketa

“Lurbinttoko ohoinak” Adur Larrearen komikiaren aurkezpena mediatekan

Gure herriaren historian tragedia anitz izan dira. 1795ean, Konbentzio gerlatik landa kokatzen da komiki hau. Sara, Senpere eta inguruetako herriak Landesetara deportatu ziren garaitik landa eramaiten gaitu Adur Larreak. Gerla ondoko banda bat, Itsasu Altzuieta ingurua famatu egin zuena, jarraikiko dugu, western aire bat emaiten duela komikiari, ondorioz zuri beltzezko obra zinez ederra eskutan dugularik.

Adur Larrea marrazkilari eta ilustratzailea, Ziburun plantatua da eta handik barreiatzen ditu bere obrak. Argia astekarian asteroko tiraz bestalde, jadanik zenbait komiki eginak ditu, adibidez “Antzara eguna” Mikel Antzarekin, kolaborazio anitz Bertsolari aldizkarian, Xabiroi komiki aldizkarian edo Kanalduden.

Bere azken komikiarekin jiten zaigu Donapaleuko mediatekara, maiatzaren 27an, ibiakoitzean (10:00).

Ondotik zintzur bustitzea eskainia izanen da.


1523-2023 Donapaleu Nafarroako herri nagusi izan zeneko 500. urteburua

Nafarroako historia hurbiletik segitzen dutenek, badakite 1523ko agorrilean, Henrike II. erregeak errespetu zina egin zuela Donapaleun.

Espainiak 11 urte haietan anexio gerla bortitza egiten zion Nafarroako erresumari, inbaditzaileak Baxenabarren ere sekulako desmasiak ekarri zituen. Halere herriak xutik jarraitzen zuen eta bere soberania bururaino atxiki nahi zuela erakusten du Donapaleun duela 500 urte gertatu zenak.

Horren oroitzeko eta Nafarroa bizirik dela erraiteko, Zabalik elkartea eta Donapaleuko Herriko Etxeak pesta egun baten preparatzen ari dira, buruilaren 9an egun guzian iraganen dena, Donapaleun. Xehetasunak ondoko asteetan emanen ditugu.

Afixa lehiaketa Donapaleuko besten aurkezteko

Donapaleuko gazte komitea herriko besten preparatzen ari da. Uztailaren 21etik 25era iraganen dira. Afixa lehiaketa abiarazten du herriko besteen aurkezteko. Interesatua denak proposamen bat helarazi behar du hilabete hondarra aitzin. Galdegina da herriko koloreak (zuri - urdin) kondutan hartzea eta afixa frantsesez eta euskaraz egitea. Hautaketa egiteko publikoak parte hartzen ahalko du, sare sozialen bidez. Azkenik, aurtengo besten afixa gazte komiteak Herriko Etxearekin trenkatuko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/05/25

Senperen biziaren burbuila

Peio Jorajuria

Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko uholdeen eraginez. Baina elkartasun uhaina martxan ezarri da eta ez dugu dudarik emankorra bilakatuko dela.

Herri Urrats ospatzen den aintziratik urrats batean eraikitzen ari du Seaskak kolegio berria, irailean idekiko dena. Ondotik pasatzean, ikusiz obrak zer heinetan diren, lanak ditugu sinestea iraileko prest izanen dela. Alta, bai, prest izanen dela zaigu segurtatua izan. Eta baliteke hala izanen dela. Oroit gira Baionako gainetan eraiki zelarik Etxepa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016