Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2023ko Maiatzaren 25a
Udaberria dantzan
Heldu den ekainaren 3 eta 4an “Udaberria Dantzan” besta iraganen da. Usaian bezala, egun horretan Donibane Lohizune dantzaren topagunea bilakatuko da, Begiraleak elkarteak antolaturik.
Ekainaren 3an - Begiraleak taldeko dantzarien kabalkada, belaunaldiak nahasirik (15:30), beste 3 talderen parte hartzearekin: Ataitze (Itsasu), Xaretako dantzariak eta San Joan Konpartsa (Hernani). Ondotik (18:00), Luis XIV plazan dantzak eta mutxikoak
Ekainaren 4an - Haurren emanaldia eta animazioa karriketan (10:30) eta arratsaldean (15:45) dantzari helduen aldi izanen da.
Asteburu horretan 8 taldek parte hartuko dute: Jare, Adurtza (Gasteiz, Araba) – Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa) – Arkaitz (Añorga, Gipuzkoa) – Trabudu (Erandio, Bizkaia) – Korteseko Dantzariak (Kortes, Nafarroa), Zuberoako dantzariak (Larraine eta Sohüta) - Begiraleak (Donibane Lohizune).