Herriz Herri - Makea (L) | 2023ko Maiatzaren 25a

Eskuz Esku elkartea laguntzaile bila

Eskuz%20Esku%20elkartea%20laguntzaile%20bila

Makea-Lekorneko Eskuz Esku elkartea, 2017an sortu zen etorkinen sustengatzeko eta hemen integratzeko. Elkarteak egoitza bat segurtatzen die, beharrez janaria hornitzen eta administrazio urratsetan laguntza ekartzen. Bestalde ibiltzeko beharrorduan, laguntzaileek eramaiten dituzte.

Hots beren herria utzi behar ukan duten pertsona horiek, egoera dorpean bizi izanez, Eskuz-Esku elkarteak eginahalaz horien ongi-izaitea hobetzeko xedea du.

Elkarteak biltzar nagusia egin berri du, gai desberdinen artean aipatua izan da laguntzaile behar handia bazela, aitzin aipatu puntuen segurtatzeko. Hori dela eta maiatzaren 31n (20:00), Mindegian, bilkura antolatua da, deneri idekia. Arrats horretan esplikatuko da bakoitzak zer egiten ahal duen, bere ahalen arabera. Ezin etorria bada, baina laguntza ekartzeko prest denak mezu bat igor dezake eskuzesku@yahoo.com helbidera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/05/25

Senperen biziaren burbuila

Peio Jorajuria

Badira herriak kasik sekula aipatuak ez direnak. Ez du horrek erran nahi hiltzen ari diren herriak direla. Menturaz alderantziz, herri horietan giro baketsua eta lasaitasuna nagusi direlako seinalea da. Beste herri batzuk, aldiz, askotan dira aipatuak, aktualitate gorrian izateko ohitura dutela ere erran nezake. Horietarik da Senpere. Iragan martxoko herriko bozaldi burrunbatsuen hauspeko brasa oraindik bizi delarik, hara Herri Urrats gorabeheratsua bizi izan duela, ustekabeko uholdeen eraginez. Baina elkartasun uhaina martxan ezarri da eta ez dugu dudarik emankorra bilakatuko dela.

Herri Urrats ospatzen den aintziratik urrats batean eraikitzen ari du Seaskak kolegio berria, irailean idekiko dena. Ondotik pasatzean, ikusiz obrak zer heinetan diren, lanak ditugu sinestea iraileko prest izanen dela. Alta, bai, prest izanen dela zaigu segurtatua izan. Eta baliteke hala izanen dela. Oroit gira Baionako gainetan eraiki zelarik Etxepa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016