Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Ekainaren 29a

Izarra

Gaitzeko izar ederra laster agertzekoa da Ziburun. Herriko Etxea eta besta komitea sustatzaile besteak beste. Bixintxo bestak gogoan. Bainan besta horiek urrun dira oraino, heldu den urtarrilean alabainan. Salbu hara, besta horien lehen egunari nahi diote hats berri bat eman. Aise jende gehiago biltzeko gisan eskoletako haur guziekin hautetsien inguruan, herriko elkarte guziak partzuer nihundik ahalaz.Denak bil litazke txotxongilo handi bat denen aitzinean. Nolako itxura lukeen txotxongilo arraro horrek, hortaz bilkura bat egin da joan den egunean, hilabete bat lehenago ja iraganaren ildo beretik. Talde bat egon da solas eta solas. Gomitaturik Baionako Kilika elkartea, biziki trebe dena txotxongilo handiak behar direlarik muntatu, ja asko tokitan ederki frogatua duen bezala. Hala nola joan den egunean Donibaneko bestetan. Iduriz delako txotxongiloa itsas izar baten eiteko zerbait izaiten ahal litake. Hortakotz gira hain xuxen izar batez mintzo. Gogoan zernahi gisaz herriaren nortasuna eta ondarea, arrantza eta arrantzaleak bereziki. Gero, izen bat ere beharko zaio eman, jendeak gogoan aise hartuko duen izen bat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3696. zbk

Gure Hitza | 2023/06/29

Uztapide zena

Jean-Louis Harignordoquy

1983ko ekainean zendu zen Manuel Olaizola Uztapide, eskola zaharreko bertsulari maitatua. Ahetzen Mattin zenari bezala, ehorzketan 35 bertsularik bertsu bedera kantatu genizkion. 1909an Gipuzkoako Zestoan sortua, artzaintzan, ikazkintzan eta fabrikako lanetan arizan ondoan, Oiartzunera ezkondu zen. Gaztaroan, bertsu zahar anitz gogoz ikasirik, jin omen zitzaion bera ere bat-bateko bertsulari izaiteko gutizia. 1935ean hasia bertsuka jendaurrean, 1972an isildu behar ukan zuen, Donostiako Atano pilotalekuan, Zeruko Argia astekariaren aldeko bertsu saio erditsutan ahotsik gabe mutu gelditu baitzen, perlesia kolpe batek jorik. Ordurako ospetsua bilakatua zen, 1962, 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izanik, bai eta 1936an eta 1960an bigarren. Francoren altxamendutik zonbait urtetara, euskara doi bat baimendu zelarik, bertsugintza bere lanbide nagusia bihurtu zen. Gizon seriosa,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016