Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Bertsularitza
M.V.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du bertsularitza kultura ondare immaterial izendatuko dutela, heldu diren hilabeteetan.
Euskal kulturaren lehen adierazpen artistikoa izanen da gisa horretako izendapena erdiesten duena. Urrats honen bidez, bertsularitzaren babesa eta transmisioa bermatu nahi ditu Jaurlaritzak.
2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen bertsularitza, 2022ko azaroan Frantziako Kultura Ministerioak sartu zuen kultura ondare immaterialaren katalogoan.











