Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023ko Irailaren 14a

Aiherra-Antzuola “Mugakzubi” ibilbideaz - Arberoa ibarreko etxe ekoizleen merkatua - Denetarik

Aiherra-Antzuola%20a€œMugakzubia€%20ibilbideaz%20-%20Arberoa%20ibarreko%20etxe%20ekoizleen%20merkatua%20-%20Denetarik

Aiherra-Antzuola “Mugakzubi” ibilbideaz, mendizale baten oharrak

Duela zonbait hilabete, hemendik aipatu ginauzuegun, aihertar eta antzuolar multxo batek Baxenabarreko eta Gipuzkoako bi herri haurridetuak elkarri oinez lotzeko, tresna digitalean ibilbide bat jarri zutela. Aiherra eta Antzuolaren arteko egitasmo berri bat da, nornahik balia dezakeen Internet leiho bat (Mugakzubi.eus) eta aplikazioa, bi herriak oinez lotzen dituen ibilbidea xehe-xehea esplikatzen duena. Etapa guzien deskribapenak (12 etapa) hor daude, euskaraz idatziak, argazkiak, mapak, desnibelak eta herrieri buruzko informazioak lagun. Proiektu hunen helburua da ibilbideak zeharkatzen dituen herriak, mendiak eta guneak ezagutaraztea, herri bat girela erakustea, hautatu herrietan nornahirekin euskaraz ibiltzen ahal baita.

Egitasmoa plantan ezarririk, mendizale edo ibiltari asko dira uda huntan ibilbide honetan barna ibili direnak, batzuk zonbait etapa eginik eta beste batzuk 12 etapak, hots ibilbide guzia kurriturik. Huna Donostiarra den Koxe Mari Azkunak, berak ibilbide hau 10 egunez autonomia osoan eginik (oihalezko etxe azpian eta kanpoan lo eginik), ibilbide honetaz egin eta helarazi dauzkigun oharrak:

Lehenik eta behin zoriondu ibilbide hau antolatu eta zabaltzen aritu zareten pertsona guztiori.

Nire kasuan bi helburu neuzkan egitea erabaki nuenean. Alde batetik, mendi tontorretatik haratago, hain ezagunak ez diren, Euskal Herriko hainbat herri, baserri, pasabide, lepo eta abar ezagutzea. Bigarrena, Mugak Zubi izenarekin zer ikusia duena. Esan dezaket mugak hautsiz leloa izan dudala beti nire buruan. Hau da, Hego eta Ipar Euskal Herria elkar ezagutarazten dituen edozein jardueraren alde egitea, anaitasun tinko bat eraikiz. Tamalez historikoko muga hor izan eta dugu, beraz agian, muga zubi bezala erabiltzea, apurtzeko modu pragmatikoagoa izan daiteke.Bertan atxikitzen dizkizut ibilbideari buruzko komentario batzuk.

Plazer bat izan da niretzako ibilbidea osatzea eta mendizale diren eta ez direnei, osoa edo zatika egitera animatzen ditut. Ondo segi eta besarkada bero bat Donostiatik.”


Arberoa ibarreko etxe ekoizleen merkatu ondotik

Badu 3 urte Aiherrako Herriko Etxeak uda hondarrean edo larrazkenean sartzean, tokiko etxe ekoizleen merkatua proposatzen duela, herriko plazan. Lehen urtean arrakasta handia ukan baldin bazuen, joan den urtean jende gutti agertu zen. Aurten, Arberoa eskualdeko (Aiherra, Izturitze, Donamartiri, Donoztiri) gazte multxo batek, lehen aldikoz aste batez Arberoan Zehar animazio programa antolatzen baitzuen, ekitaldi bat herri bakoitzean eskainiz, hauek Arberoa ibarreko ekoizleen merkatua antolatu zuten, gure herrian, joan den ostiral arrastirian.

Hamabi ekoizle eta saltzaileek prestatu zituzten mahai pollitak, Gozategia okindegiaren eta ostatuaren aitzinean, ekoizpen anitz eta desberdinak proposatuz. Baina jendea ez da etorri, edo guti baizik ez. Domaia hor proposatuak ziren janari edo ekoizpenak kalitate onekoak eta tokikoak baitziren.


Ondoko hitzorduak

Buruilaren 17an, Denen Etxean igandean, bilkura (10:30): laburmetraiari buruzko xehetasunak Pette Etxebarria film egilearekin.

Urriaren 21ean, larunbatarekin, aihertar eta antzuolarren arteko film laburra: filmaketa, profesionalekin eta aihertarrekin.

Urriaren 28an, Antzuolan: Aiherra-Antzuolaren eguna, larunbatarekin autobusez.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016