Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023ko Irailaren 14a

Eskolako sartzea eta besta - Lehengo gazteak

Eskolako sartzea eta besta

Buruil hastapen huntan, 24 ikaslek Mendi Alde eskolako bidea hartu dute. Urtean zehar beste batzuk ere segituko dute. Sartzea usaiako erakasle eta laguntzaileekin egin da. Denek ikasturte on eta baliosa iragan dezatela!

Eskolako kermeza buruilaren 30ean, ebiakoitzez iraganen da. Eguna mezarekin hasiko da, gain huntako asteburuko meza izanen da. Ondotik: pilota, jateko, edateko eta bertze izanen dira. OGEC elkarteak du Mendi Alde eskola kudeatzen. Barneko gelak arras untsa baldin badira, eraikinaren kanpoaldea berriz tindatu behar litaike. Denak gomitatuak gira buruilaren 30ean eta oroz gainetik herritar guziak, gehienek hor eskolatuak izan baigira, denek freskaldi on bat zor dakogu.

Lehengo gazteak

Buruilaren 28an, hirugarren adinekoen elkarteak ateraldi bat antolatzen du, Pasaia herrira, Donostiako ondoan, Albaola museoaren bisitatzera. Museo hunek 16. mendeko marinel balea ihiztarien historia eta bizia erakusten dauku. Elkarteko partaideek egun hortako xehetasunak etxera ukanak dituzte. Izenak berantenaz buruilaren 19ko eman behar dira, Bernadette Periko edo Pantxo Gortairu deituz. Elkartean ez direnak bainan ateraldi hortaz interesatuak direnak, xehetasun guzien ukaiteko Bernadette ala Pantxorekin harremanetan sar diten.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016