Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023ko Irailaren 14a

Ezkontza - Urte betetze - AEK sartze

Ezkontza%20-%20Urte%20betetze%20-%20AEK%20sartze

Ezkontza

Aitzineko ibiakoitzean, heien ezteiak ospatu dituzte Anthony Zendt eta Oihana Rozados gazteek. Izpegiko bidean dute etxea. Goresmenak ezkondu berrieri.


Urte betetze

Ezin sinetsia! Gracien Juantorenak 80 urte ospatu ditu joan den aste hondarrean, alta bederen 20 urte guttiago emaiten zazkolarik.

Gracien ez da gutti harritu azkenean konprenitu duelarik alimaleko sorpresa egina zakotela familiak eta lagunek. Ibiakoitz eguerditan, denak herriko plaza nagusian bilduak ziren bere beha, ongi etorri hunkigarri baten eskaintzeko, kantu, dantza eta nola ez, hain aspaldian Zaharrer Segi elkarteko arduradun izanki, atxiki ttipiko jokolari hoberenak han ziren, xuri-gorriz bezti. Omenaldiaren ondotik, denak bere etxera joan dira eta jakin dugunaz, han besta luzaz segitu eta gau minean bururatu da. Gure agurrik beroenak Gracien Juantorenari.


AEK sartzea

Euskara ikasi edo heien maila hobetu nahi dutenek, jakin dezatela urriaren 2an sartzea eginen dela. Gure herriari doakionez, kurtsoetan parte hartzeko izen emaiteak buruilaren 23an eginen dira, ibiakoitzez (9:00-12:00), Elizondo etxean. Interesatuak ditaizken zuen ingurukoak abisa.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016