Herriz Herri - Baiona (L) | 2023ko Irailaren 14a
Hondakinen tratamendua - Udazken’Art - Ondarearen Eguna
Hondakinen tratamendua
Bil Ta Bila sindikatuak Canopian bisita gidatuak irailaren 16an proposatzen ditu (10:00-13:00).
Etxeko papera eta ontzien sailkatze zentro berria eta bio-hondakinen balorizazio organikoa ezagutzeko parada emana da. Bisitatzeko, beharrezkoa da izena emaitea, 20 laguneko taldea osatu eta, gidari batek azalpenak emanen ditu. Bisita erreserbatzeko: www.biltagarbi.com edo 05-59-44-26-44.
Udazken’Art
Irailaren 15etik 17a arte Baionako 36 peñek beren ateak idekitzen dituzte Udazken’Art edizioaren karietara. Gertakari hau Ondarearen Eguna kari antolatua izan da. Publiko zabalari lokal pribatu hauen ezagutzeko aukera emana zaie, batzuetan arkitektura berezia duten lekuetan kokatuak. 60 bat artista: margolari, diseinatzaile, zeramista eta beste eskultoreen ezagutzeko parada emana da.
Ondarearen Egunak
Europako 40. Ondarearen Egunak irailaren 16 eta 17an iraganen dira. Aurtengo edizioan bi gai nagusi, “ondarea bizia” eta “kirolaren ondarea” dira aipagai izanen.
Egitarau aberatsa aurreikusia bada, horietarik zenbait aipatuko ditugu. Jakinola hizkuntza etxeak euskararen ikasteko familian edo lagunartean momentu atseginak proposatuko ditu, larunbatean (18:00-19:30). Hermione itsasontziaren obrak kitorik bisitatzeko proposamena egina da, larunbat eta igandean (10:00-1230 eta 14:00-18:00), lekua atxiki behar da 05-59-46-09-00 edo visitbayonne.com bidez. Egitaraua zehatza bayonne.fr gunean.