Herriz Herri - Bastida (NB) | 2023ko Irailaren 14a
Larrazkenean
Irailaren 14, 15, 16 eta 17an Clarenza elkarteak urtero antolatzen duen “Larrazkenean” gertakarian parte hartzera gomita zabaltzen du. Lau egunez kontzertuak, dantza ikusgarriak, konferentziak eta ondarearen ezagutzeko ibilaldiak antolatuak dira. Poitiers-ko Musikari Interpretatzaileen Formakuntza Zentroko (CFMI) ikasleak zenbait egunez hor egonen dira, eginen duten lana irailaren 15ean erakutsia izanen da.
Aurten, ondareari buruzko gogoeta lehen lerroan ezarri nahi da. Irailaren 16an (17:00) Arberoako paisaia, ondarea eta turismoari buruz mahai-ingurua proposatua da, Daniel Olçomendy Euskal Elkargoko turismo saileko lehendakariordeak bere ikusmoldea emanen du.
Larunbatean Inessa Gaxen gelan (21:00) Elgar Oinka dantza taldeak “EO!” Ikusgarria eskainiko du. Egun horietan jateko eta edateko posibilitatea izanen da (18:00). Egitarau zehatza jakiteko eta izenaren emaiteko contact@clarenza.org bidez.