Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023ko Irailaren 14a

Maitaldia: Mosaique ikusgarria - Ondarearen eguna

Maitaldia:%20Mosaique%20ikusgarria%20-%20Ondarearen%20eguna

Maitaldia: Mosaique ikusgarria

Euskal Elkargoaren eta Herriko Etxearen laguntzarekin, Maitaldia festibalaren karietara Malandain Balletak buruilaren 16an (19:30), Jai-Alaian, 22 dantzariz osatu taldeak, Mosaique ikusgarria eskainiko du. Malandain Ballet Biarritzeko dantzariek, Euskal Herriko pilota plazak eta trinketak kurritzen dituzte, Thierry Malandainen errepertorioaren bihotzean murgiltzeko gomita.

Sartzea 12 euro/eusko, txartelak atxikitzeko letempsdaimer.com bidez, Donibane Garaziko turismo bulegoan eta lekuak gelditzen badira tokian berean.


Ondarearen eguna

Irailaren 17an iraganen da, Donibane Garazin animazio desberdinak antolatuak dira:

Merkatu estalian liburu azoka (9:00-19:00).

Herriko Etxean burdinola iniziazioa eta argazki erakusketa (11:00-16:00).

Haurrentzat pista jokoak, abiatzea Herriko Etxetik (10:30).

Galant eiheraren bisitak, 15 pertsonara mugatua. Izen emaitea turismo bulegoan (11:00-14:30).

Apezpikuen presondegian Edouard Maytek pilotari buruz eman hitzaldia (16:00).

Herriko pilota plazan xistera partida (21:00).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016