Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023ko Irailaren 14a

Gau Eskolen sartzea - Haritz Barne zineman - Hazaprenko Talaoren Anaidia - Kontzertu

Gau%20Eskolen%20sartzea%20-%20Haritz%20Barne%20zineman%20-%20Hazaprenko%20Talaoren%20Anaidia%20-%20Kontzertu

Gau Eskolen sartzea

Eskolen sartzearen ondotik hara AEK-k, euskara erakasten duen elkarteak, berea eginen duela. Maila desberdinak eskainiz, talde egokiak, egunaz eta gauaz antolatuak diren kurtsoak emanen dira aurten ere. Kurtso horiek Eihartzea kultur etxean iragaiten dira.

Izenak han berean emaiten ahal dira, egiten diren galde guzieri arrapostua izanez, irailaren 11tik 23raino ondoko tenoreetan:

- Astelehenetik asteazkenera(09:00→12:00)

- Ostegun eta ostiraletan (09:00→12:00) eta (14:00→20:00)

Eihartzerat telefona daiteke ere 05-47-02-48-74 zenbakira edo helbide huntara idatz hazparne@aek.eus.

Maila guzientzat izan egunezko edo gauazko kurtsoentzat sartzea urriaren 2an izanen da.

Haritz Barne zineman

Pausaldi bat hartuko dute zinemaz arduratzen direnek, irailaren 13tik 19ra. Berriz hasiko direlarik irailaren 20an gaualdi berezia proposatzen dute: Zine-Eztabaida.

Agro Réseau 64 elkartearekin “Paysans du Ciel à la Terre” filma ikusi ondoan eztabaida bat izanen da, lurraren higadura eta uraren hartzea laguntzen duten ekintzak: lurren estaltzea, lurraren bizia, lur lantzearen ttipitzea eta beste aipatuko dira.

Film hori inkesta moduan egina da Frantzia iparraldean lurra errespetu handiz lantzen duten laborari batzuekin, hartu bezainbat eman nahi diotelako.

Ideiak 2023

Pirinioetako Kontseilu Orokorrak eta Gipuzkoako Aldundiak “Ideiak 2023” deialdia luzatu dute, mugaz bi aldeetako harremanak sustatuko dituzten proiektu batzu laguntzeko.

Azpeitia eta Hazparneren arteko harremanak emendatu eta egonkortu nahi ditu Hazparne Azpeitia Anaitasun komiteak eta hortarako ondoko elkarteak deitu ditu bilkura batetara: Soinubila, Pena Idiak, Ezkia Ikastola, CES Elhuyar, Elgar Oinka, AEK, Lizeo profesionalak, Noizbait, HFC, Pesta Komitea, Anaitasun Komitea eta Herriko Etxea.

Proiektu bat gazteeri zuzendua aurkeztu da, generoen arteko berdintasuna errespetatzen duena, eleaskotakoa eta urtean 6 eta 12 trukaketa egitera engaiatzen dena.

Orotara 32 proiektu atxikiak izan dira eta horietan Hazparnekoa. Orain jendarteak bozkatu behar du (11 urte baino gehiago behar dira eta Pirinio Atlantikoetakoa izan). Hautatuak izan diren proiektu horietarik hirurentzat bozkatu behar da. Bildu bozka kopuruaren araberako diru laguntza emanen da. Beraz bozka irailaren 24a arte euskaraz: www.gipuzkoa64.eu gunera joanez edo frantsesez www.gipuzkoa64.eu/fr eginez.

Hazparneko Taloaren Anaidia

Gisa hortako Anaidien zazpigarren elgarretaratzea omen da, irailaren 16an gertatuko dena. Egitaraua hasiko da Anaidien harrerarekin (8:30), gosari, beztitze ondotik eta desfilea gaiteroekin (10:00). Haritz Barnen iraganen da zeremonia berezia (10:30). Gero parte hartzaileak Garat trinketera joanen dira bazkaltzera. Thierry Etchegarak alaituko du bazkaria.

Kontzertu

Buruilaren 23an Bateria-Fanfaren kontzertu handia antolatua da, Mendeala gelan (20:30). Hor ariko dira Haitzmendi Hazparnekoa eta Réveil Urtois Ahurtikoak, Kiwi’Zz Band ere hor izanen da.

12€ pagatu beharko da eta edariak eta taloak salduko dira seiak et’erdietarik goiti.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016