Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023ko Irailaren 14a

“Heletan gaindi”

a€œHeletan%20gaindia€

Urte guziz bezala eskola giristinoak xutik ezartzen duen “Heletan gaindi” ibilaldia heldu den igandean, buruilaren 17an, iraganen da. Bi ibilmolde mota proposatuak dira, lehena oinez 16-km 900 metro gora-beherekin (7:30) eta 11-km 300 metro desnibelarekin (8:30). Bertzea VTT bizikletaz 36-km 1.500 gora-beherekin (8:30) eta 24-km 900 metro gora-beherekin (9:30). Partitu aitzin kafea ofreitua da.

Kurrida denboran ala bizikletaz, bidean zehar jatekoak eta edatekoak emanak izanen dira. Prezioa: kurrida 6€, 12 urtez petik 3€ eta bizikletaz 8€.

Izen hartzea goizean 7:30etarik harat eginen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016