Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023ko Irailaren 14a
Mugikortasunaren Europako Astea - Ekonomia zirkularra inbertitzeko
Mugikortasunaren Europako Astea
Irun, Hondarribia eta Hendaian irailaren 16tik 22ra, adin guzietako pertsonentzat aktibitate desberdinak proposatuak izanen dira. Hiru Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren baitan, mugikortasun iraunkorrari buruz sentsibilizazio lana jarraitzen dute. Horretarako, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, eguneroko garraio ohiturak aldatzeko hainbat ekimen proposatzen dituzte. Horren bidez hirien arteko lankidetza indartzeko eta mugikortasun iraunkorrerako ikuspegi integrala sustatzeko xedea da.
Ekonomia zirkularrean inbertitzeko xedez
ESTIA, ingeniaritza eskolak bultzaturik, ehun eta larru materiala berziklatzeko CETIA plataforma Joncaux auzoan plantatu berri da. 1.200m2 dituen gune hunek, 2,4 milioi kosta da, Akitania Berria eskualdearenganik 1,2 milioi euroren laguntza eskuratu du. Automatizatzea posible eginen duen teknologiak, ehungintzako eta larruzko artikuluak identifikatuko eta sailkatuko ditu, kalitate handiko materialen ber-ekoiztea ahalbidetuz.