Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Urriaren 26a

Arimen gaua - Sehaska hustea

Arimen gaua

Urriaren 31n, asteartez, iraganen da: Atharrin kalabazen apainketa (10:00). Desfilea Plazatik Atharrira (18:00), Itsasuko 3 eskoletako haurrek bertsu, kantu eta dantzak emanen dituzte. Atharrin (19:30) sua, Basaldunak eta aperitifa partekatua (bakotxak jatekoa eta edatekoa ekarriko du eta denen artean partikatuko dira gauzak gau goxo bat pasatzeko).

Euria balitz dena Atharrin iraganen da.

Sehaska hustea

San Josep eskolak eta Ikasleen Buraso elkarteak sehaska huste bat antolatzen dute azaroaren 19an, igandez (9:00-17:00), ezkerparetan, Atharrin. Haur eta ninijantziak, haurtzaintza eta jostailuak salgai izanen dira. Talo eta edari tokian berean.

Argibideak eta erreserbak: 07-82-98-56-64 edo apel@sanjosepitsasu.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/10/26

Osasungintza eri?

Menane Oxandabaratz

Joan den astean jakin da Donapaleuko amategia zeinbat egunez mediku eskasagatik hetsirik egon dela. Baionatik etorri behar zen ginekologoa jadanik Baionako ospitalean langile kopurua murriztua izanez, barnealdera ezin etorria zen. Haur ukan behar zuten familiak ez daitezke guti harritu! Larrialdiak eta kontsultak emagin baten esku utziz, behar izanez gero, emazteak bideratuak izan dira beste amategi batzuetara, euskal kostaldeko eta Paueko ospitale zentroetara.

Holako berriak entzutean pentsatzen da baserri eremuan bizi direnak direla beti petzero. Aldi bat gehiago pairatzen dute zerbitzu publikoaren disfuntzionamendua. Ohartzen gira baserri eremuetan zerbitzu bulego publiko anitz desegiten ari direla. Zerbitzu publikoa kenka txarrean da. Posta bezalako zerbitzuak joanago eta txarragoak dira. Astekari huntan berean aste bat ez da pasatzen nun harpidedun batek ez duen deitzen kazeta ez duela eskuratua abisatzeko. Publikoko alor...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016