Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023ko Irailaren 14a

Elkarteen eguna - Latsan kantuz - Ondarearen eguna - Ondarearen eguna - Arrats erakusketa

Elkarteen%20eguna%20-%20Latsan%20kantuz%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Arrats%20erakusketa

Elkarteen eguna

Denbora ederra bainan bero batekin iragan da joan den larunbatean elkarteen eguna Bilgune inguruan, 30 elkarte bilduz sail guzietan: kirol, kultura, bizimodu, soinu, dantza eta abar. Egunaz baliatu da Herriko Etxea, bertan ziren elkarteeri izenpearazteko aitzineko hilabetetan landua izan den ''Eko Herritarra'' deitu ituna. Hautetsi lerro batek, auzapezatik haste, ohoratu dute elkarteen egun hori. Beroarengatik ikusliarrak ere arras kopuru handian ibili dira mahaien bisita hortan. Erakustaldi bakar batzu izan dira: judo, boxeo eta dantza. Aste batez gibelatuak izan ziren mutxikoen emanaldiak, azkenean ez dira egin. Halere egunaz denak pozik baitzeuden ez da dudarik heldu den urtean berriz berrituko dela.

Latsan kantuz

Latsa elkarteak jakinarazten du Latsan Kantuz taldeak bere errepikapenak hasiko dituela heldu den astetik haste. Errepikapenak egiten dira asteazkenetan (20:15-21:30), elkartearen egoitzan bi asteetarik behin bilduz. Deneri idekia da, gizon eta emazte. Kantu herrikoiak landuak dira, xahar eta berri, boz bakar edo bi bozetan gitarra eta eskusoinuz lagundurik. Lehen biltzea irailaren 13an. Parte hartzaile bakotxari 15 euroko urte saria galdegina da gastuen estaltzeko. Izenen emaiteko eta argitasun gehiagorentzat deitu daiteke telefono huntara: 06-07-44-42-21. Kantu urte on deneri.

Ondarearen eguna

Herriko Etxea eta elkarte batzuk partzuergoan ondarearen eguna antolatzen dute, larunbat huntan iraganen dena, irailaren 16an bi toki desberdinetan. Herriko Etxearen bisitak eginen dira tenore hauetan: 10:00-11:00 eta 14:00-15:00. Bainan egunaren parte handiena izanen da Haitze gazteluan. Hunen bisitak egiten ahalko dira Herriko Etxearen bisiten tenore beretan, bainan aitzinetik izenak emanik telefono huntara: 07-69-43-89-67. Ondotik (17:30) Xabier Itzainaren mintzaldia eta (18:30) Enara Baionako emazte abesbatzaren kantaldia. Sartzea urririk.

Arruntzako bestak

Aurtengo Arruntzako bestak irailaren 22tik 24ra iraganen dira. Egitaraua honelakoa da. Ostirala 22: (19:30) elizan kantaldia euskaldun eta korsikar kantuekin Botakantu eta A Sulana (Ajacciokoa), (21:00) plazan paella jatea Loaziz Akustik taldeak alaiturik, tokiak atxikitzeko 06-46-10-06-55 eta bururatzeko dantzaldia Jeandoy DJ-arekin. Larunbata 23: (9:00) 5 eta 11 kilometroko lasterkaldien izen hartzea (Laurent Carrère), (10:00) lasterkaldien abiatzea, (13:30) bazkaria Leku Eder jatetxean (26 euro) izenak eman: 05-59-93-01-50, (16:00) Izartxoren dantzaldia, (17:30) euskal indar jokoak Ezpeletako Napurrak elkartearekin, (19:30) Ixtaklok taldea, (23:00) kontzertua Janus Lester taldearekin eta dantzaldia Arpège taldea. Igandea 24: (10:00) meza nagusia, (11:30) besta komitearen zintzur bustitzea, arratsaldean pilota komiteak antolatu palazko lehiaketaren finalak, (13:00) emazteen finala, (14:00) bigarren mailako B finala, (15:00) bigarren mailako A finala, (16:00) lehen mailakoen finala. Partiden bukaeran zintzur bustitzea Brililiak taldeak alaiturik. Besta on Arruntza auzoari!

Arrast erakusketa

Joseba Agirrezabalagak erakusketa estreinatu berri du tTok arte lekuan. Aurtengo ikasturtea estreinatzen du 34 obra ezarriz ikusgai, gehienak paperean eginak. Artistak marraztuz pentsamendu libreari ateak zabalik utzita sortu dituen hainbeste leiho dira erakusketa huntan aurkezten dituen obrak. Aretoa giro grafiko indartsuaz jantzita da. Erakusketa irailaren 5etik urriaren 26a arte idekia da. Bisiten ordutegiak hauexek dira: asteartetan (17:00-20:00), asteazkenetan (9:00-16:00), ostegunetan (15:00-18:00). Bestalde bisita daiteke bainan hitzordu bat harturik. Sartzea urririk da. Ongi etorri deneri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Warning: Undefined array key 3 in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-goikoa.php on line 241

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/09/14

Elkarteen eguna - Latsan kantuz - Ondarearen eguna - Ondarearen eguna - Arrats erakusketa

Elkarteen%20eguna%20-%20Latsan%20kantuz%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Arrats%20erakusketa

Elkarteen eguna

Denbora ederra bainan bero batekin iragan da joan den larunbatean elkarteen eguna Bilgune inguruan, 30 elkarte bilduz sail guzietan: kirol, kultura, bizimodu, soinu, dantza eta abar. Egunaz baliatu da Herriko Etxea, bertan ziren elkarteeri izenpearazteko aitzineko hilabetetan landua izan den ''Eko Herritarra'' deitu ituna. Hautetsi lerro batek, auzapezatik haste, ohoratu dute elkarteen egun hori. Beroarengatik ikusliarrak ere arras kopuru handian ibili dira mahaien bisita hortan. Erakustaldi bakar batzu izan dira: judo, boxeo eta dantza. Aste batez gibelatuak izan ziren mutxikoen emanaldiak, azkenean ez dira egin. Halere egunaz denak pozik baitzeuden ez da dudarik heldu den urtean berriz berrituko dela.

Latsan kantuz

Latsa elkarteak jakinarazten du Latsan Kantuz taldeak bere errepikapenak hasiko dituela heldu den astetik haste. Errepikapenak egiten dira asteazkenetan (20:15-21:30), elkarteare...

Irakurri segida

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016