Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023ko Irailaren 14a
Kaskarotak
Frangotan, gero eta gehiago orobat, ziburutar guziak kaskarot deitzen dituzte. Denbora batez haatik, bakarrik noizbait nunbaitik etorriak zirenak. Nor ziren, nola etorriak, zeri buruz, hortaz izan da, eta bada beti, eztabaida asko. Aurten, ondarearen egunak direla, gai hortaz izanen da berriz ere anitz solas. Jakintza elkarteari esker bereziki. Hitzaldi bat Bordagain dorrean, ibilaldi bat herrian gaindi, aztertuz kaskarot delakoen harat-hunatak... Gai bat biziki aipagarria.