Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a

Aitzina!

J-B D

Bero handiek, erraiten ahal da biziki handiek, aitzina segitu dute, untsa gogoetagarri baita! Lekuka 37 graduko ozka gainditua izan da irailean polliki sartuak girelarik! Noiz ikusi dira gure artean holako beroak? Eta hain berant gainerat! Lotsatzekoa ere bazen. Aste huntan haatik eguraldi eztixagoa behar ginuke, hala diote segurik hortakoak direnek. Arrangura frango eta frango badelarik oraino bazter guzietan. Geroari buruz oraino gehiago orobat. Hauxe besteak beste, elur-tokiak zer bilakatuko diren, gero eta elur gutiago izaiten baldin bada, hori baita gero eta gehiago anitzen beldurra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2023/09/14

Bozak beraz

J-B D

Europa-mailako hauteskundeak hein bat urrun dira oraino, heldu den ekainean alabainan, arte huntan urak eginen du bide. Gainerat, gutarteko jendea ez da biziki berotua, alderdietako arduradunak dira kezkatzen hasiak, non agertu duten hautagai bezala eta beharrez nolako hitzarmenak berme. Ja idatzia dugu ezkerraldekoak ez direla batere ados beren artean. Eskuinburukoek aldiz nahi luzkete berengana bildu "errepublikano" delakoetarik zonbait, toki pollita eginez beren zerrendan. Holako zerbait gauzatuko dutea azkenean, norekin eta nola? Eta zer ondorio ukan dezakete holako urratsek?

Gauzak argixago ikusteko, hilabete parrasta bat igurikatu behar naski. Eta "errepublikanoek" preseski nor dute zerrendaburu berexiko? Ari omen dira solas eta solas bainan biziki aitzinatu gabe iduriz segurik. Aizina hartuz nolazpait, eta badute oraino denbora frango, bainan hautu zonbait trenkatu beharko halere sobera berandu gabe.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Lau lehenak

J-B D

Lau%20lehenak

Lau zerrendaburu badira ja agertuak. Marie Toussaint "berdea", Jordan Bardella eskuinburukoa, Marion Marechal, ez dena eskuinburuko horietarik batere urrun eta Léon Deffontaines komunista. Sozialistek berriz aipatzen dute Raphael Glucksmann. Intsumituek Marion Aubry.

Berriz hautagai izaiten ahal ere Nicolas Dupont-Aignan, aspaldian arrunt bere gain jarria dagon eskuindarra. Tematsu baino tematsuago dena, hori denek badakigu segur, badu zinez urteak eta urteak!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Zendako?

J-B D

Errugbilarien nazioarteko lehiaketa nagusia hasi da eta aurten Frantzian iragaiten da. Gainerat, Frantziak irabazi du bere lehen partida, Zeelanda-Berrikoen kontra, ez nornahiren kontra beraz. Bazterrak aitzina berotu dira eta ez guti! Emmanuel Macron lehendakaria han zen eta badira tirahala hixtukatu dutenak! Beste orduz ja idatzia dugu hauxe bainan goazen beretik: zendako behar da hola hixtu eta hixtu arizan? Macron ukaiten ahal dugu gure gustukoa, edo berdin ez batere gure gustukoa! Hori bakoitxak bere ikustekoa du. Bainan zendako behar da hola hixtukatu? Holako ttipikeriak ezin onetsiak dira!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Zaia luze hori

J-B D

Abaya deitzen duten zaia luze hori debekatu dute beraz eta hortaz bada zernahi eztabaida. Izena bera arrotza ginuen ez hain aspaldi. Orain badu zernahi aipaldi, noiznahi eta nunahi. Bazterrak gisa horrara harrotuak izanik! Abaya soinean zure burua islamista agertzen duzula eta legez-lege hori ez dela onartzen ahal, batzuk hala diote eta beste frangori iduritzen izaitekoz debeku horrek ez duela kolore handirik eta ez dituela abayaren alde direnak sustatzen baizik! Arrunt ikusmolde desberdinak beraz! Oro har, arras guti direlarik, orainokoan segurik, abaya hori ezartzen dutenak!

Dena den, lehen ere izan dira kalapita ederrak beztitzeko molde berezi zonbaitengatik. Gutien ustean berriz haste! Eskualde batetarik eztitzen zirelarik beste punta batetarik arrapizten. Beti ba sua pitz eta pitz artzeko bero-beroak zaudenak! Xo, zaudenak ala oraino ere beti hala daudenak ez idurika?

Irakurri segida

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016