Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari berria

M.V.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari berri gisa izendatu dute Noemi Ostolaza, berriki kargua uztea erabaki duen Monika Hernandorena ordezkatzeko. Ostolaza (Orio, 1974) pedagogia lizentziaduna da, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko kabinete zuzendaria izan da orain arte. Bere sorterriko zinegotzi izan zen 2003 eta 2015 urteen artean. 2013 eta 2020 artean Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko aholkulari kargua bete zuen.

Joan den maiatzaren 28an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, Orion EAJren zerrendaburua izan zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2023/09/14

Hezkuntza

M.V.

Haur eta gazteek eskolako bidea berriz hartu duten aste berean, Euskalgintzaren Kontseiluak hezkuntzari buruzko azterketa nazionala plazaratu du. Horretan, euskaraz ikasteko eskubideari eta ezintasunari bota die behakoa. Kontseiluko kideen arabera, hezkuntza sistema funtsezko elementua da hizkuntza gutitu baten berreskuratze, normalizatze eta biziberritze prozesuan, hori baita transmisioa bermatzeko bidea. Halaber, iduritzen zaie prozesu hori aitzinarazteko, hizkuntza politiketan jauzi bat baitezpadakoa dela, hezkuntzan ere.

Euskal Herriko hiru errealitateak bana-bana aztertu dituzte. Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokienez, alde baikorra azpimarratu dute lehenik, hots, azken berrogei urteetan euskararen normalizatzean eta biziberritzean egin diren urratsen bermerik handienetakoa hezkuntza sistema izan dela. Zehazki, eskolatuak diren ikasle gehien-gehienek euskararekin harremana badutela baieztatu dute. Haatik, onartzen dute ezagutzak ez duela beti erabilera bermatzen. Oh...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Euskaltzale Independentiston Topaketak

M.V.

Urriaren 7 eta 8an Billabonan (Gipuzkoa), Euskaltzale Independentiston Topaketak ospatuko dira. Beren buruak euskaltzale eta independentista gisa aurkeztu dituzten antolatzaileek erran dute haien xedea “indarrak batzea” eta “norabide berean arraun egitea” dela.

Luken Etxabe eta Ihintza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskaraz taldeko bozeramaileek azaldu dute Topaketen jatorria: “Pandemia garaian egindako barne prozesu baten ondoren, EHEk, lehen aldiz, esplizituki, eragile independentista modura aitortu du bere burua”.

Bi eguneko egitaraua prestatu dute, kontzertu, otordu, tailer eta jokoz osatua izanen dena. Topaketak abiatzeko, mahai ingurua izanen da, Amets Aranguren, Amets Arzallus, Eneko Bidegain, Estitxu Garai eta Lorea Agirreren parte hartzearekin. Antolatzaileek izena emateko galdetegi bat apailatu dute. Nahi duenak frontoi estalian gaua pasatu ahalko du, aitzinetik izena emanez.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Hondarribiko alardea

M.V.

Hondarribiko%20alardea

Irailaren 8a egun berezia izan da Hondarribian, 26 urte iraun duen gatazka azkenean konponduko delako seinaleak izan baitira. Herriko bestetako ospakizun nagusienetakoa alardea izaten da. Duela 26 urte arte, gizonez bakarrik osatua izaten zen, emazteei soilik kantinera lekua uzten zitzaielarik. Baina 1997an sortu zen Jaizkibel konpainia, emazteek ere soldadu gisa parte hartzen duten taldea. Geroztik, bi alarde izaten dira Hondarribian, baina soilik tradizionalak izan ohi du ofizialki errezibitua izateko ohorea.

Aurten aldaketa etorri da, historian lehen aldiz Jaizkibel konpainiari harrera egin baitiote auzapezak eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Hala ere, aitortu behar da herriko zinegotzien aldetik ez dela batasun osorik agertu: EH Bilduko hautetsiek ez dute alarde tradizionalaren desfilea ikusi, eta EAJkoak ez dira Jaizkibelen desfilean izan.

Goizeko zortzietan abiatu da alarde parekidea, bederatzietan tradizionala. Duela zenbait urte, Jaizkibelen kontrako...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Aldatu Gidoia Euskararen alde

M.V.

Euskal Herriko hainbat eragile kezkatuak dira Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturari eta euskarazko ikus-entzunezkoei buruz duen jarrerarekin. Iduritzen zaie EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta euskara aldiz “zokoratua” dela. Horregatik, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde “gidoia aldatzeko”, eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza “zabal, duin, eguneratua eta erakargarria” osatzera sustatu dute.

Euskal Herri osoko 31 eragilek elkarrekin adostu dute eskaera. Irailaren 9an agerraldi jendetsua egin dute Gasteizen, “Aldatu Gidoia Euskararen alde” izeneko kanpaina iragartzeko. Kanpainaren helburua izanen da Eusko Jaurlaritzari kultura eta ikus-entzunezkoen politikak “errotik” alda ditzan galdegitea. Horretarako, Euskal Herri osoko gizarte eragile eta norbanakoekin bilduko dira, eta sinadura bilketa abiatuko dute Change.org plataforman atxikimendu g...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Moves III programa

M.V.

Auto elektrikoen erosketa laguntzeko eta sustatzeko sortu zen Moves III programa 2021ean, eta aurtengo abendua arte iraunen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu eskaerak, jadanik 8.126 galde ukan ditu eta horien %93k eskuratu dute baiezko erantzuna. Galdeginak izan diren laguntzetarik, 4.566 ibilgailuak erosteko izan dira eta bertze 3.560 kargatze puntuen ezartzeko. Orotara, 29 milioi euro eman ditu programak.

Auto elektrikoa erosi nahi duen partikularrak 4.500 euroko laguntza eskura dezake, eta diru kopuru hau 7.000€raino handituko da ibilgailua bota-lekuan ezartzeko baldin bada.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Literatura

M.V.

Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak banatu dira joan den astean. Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena izeneko eleberria eta Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema bilduma izan dira sarituak.

Lehen aldia da Xabier Lasak (Berriozar, 1967) eleberri bat agertzen duela, saria ustekabez eta atsegin handiz hartu du: “Hau da idatzi dudan nire lehen eleberri serioa. Ez naiz gaztea batere, baina orain arte ez dut ezer argitaratu nobelagintzan.”

Jon Gerediaga (Bilbo, 1975), aldiz, ezaguna da olerkari gisa, eta aurten saritua izan den obra bere zazpigarren poema liburua da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2023/09/14

Estropadak

M.V.

Kontxako banderaren bigarren haitadan, Donostiako Arraun Lagunak izan da garaile, emazteetan eta Bermeoko Urdaibai taldeak irabazi du gizonetan.

Irakurri segida

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016