Azalekoa | 2023ko Irailaren 14a

Nahi zenuke… Ausart zaitez!

M.O.

Nahi%20zenukea€%20Ausart%20zaitez!

Elealdi elkarteak aurtengo ikasturte hasierako lema tituluko hitz hauekin abiatzen du. Bildu gira Maryse Elissalde arduradunarekin, elkartearen funtzioa zein den azaldu dauku.

Elkartearen xedea

Elealdi elkartea 2017an abiatu zen, 30 bat kidez osatua, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoarekin. Maryse Elissalde da ekimen hunen sortzailea eta erakaslea. Euskara kurtsoak Endarra Angeluko kolegioan eman ditu, bai eta ere Angeluko “Ikasleak” taldean. Euskara ikasketak Baionako unibertsitatean segitu ditu, hizkuntzalaritza saileko masterra maila arte.

Maryse Elissalde sortzez Iholdikoa izanez, ttipitatik euskara menperatzen badu, euskarazko kurtsoak segitu zituelarik ohartu zen euskara transmititzeko beharra zegoela, bereziki kostalde inguruan. Oharra egiten zuen, Angelun bizi izanez, anitzek euskara baldin badakite, mintzatzeko uzkur agertzen direla. Elkartearen xedetatik bat da jende horiek euskaraz mintzatzeko usaia beregana dezaten.

Elkarteak heldueri zuzendutako kurtsoak emaiteaz gain, euskaraz trebatzeko aktibitate desberdinak antolatzen ditu. Kurtsoek astero oren bat eta erdi irauten dute, taldearen dinamika atxikitzeko dozena bat pertsonez osatua izan behar dela erraiten zaukun.

Erabili metodoa

2019an Ikas-ek argitaratu “Ikasbide” metodoa erabilia da, erritmo intentsiboan aritzea ahalbidetzen duelako. Europako Erreferentzia Markoan oinarritzen diren euskarriak eskaintzen ditu. Ahozko mintzairan trebatzea baitezpadakoa izanez, aktualitateko eta kultura gaiak aipatuak dira. Bestalde kantuen eta jokoen bidez euskara landua da. Ikasleek “etxeko lanak” badituzte, ondoko kurtsoan aipatuak direnak. Audioak erabiliak dira ikasleari etxean berriz entzutekoaukera emanez, kurtso bat huts egiten delarik erabilgarria ere dena. “Ikasbide” metodoak bakoitzaren aitzinamendua neurtu dezake, ikasleek liburuan auto-ebaluaziorako bete behar den gune bat baitute.

Edozeinek parte har lezake, ez dakitenetik ongi dakitena arte. Ibiltzen direnen profil desberdinak daude, horietan ikastolako burasoak beren haurrekin euskaraz hitz egiteko, euskaraz mintzatzeko ausartzia galdua dutenak… helburua delarik elkarrizketen bidez ahozkoa eta idatzia lantzea eta aberastea.

Euskaltzaindiaren gomendioak segituak dira, gaur egungo Ipar Euskal Herriko ahozko mintzaira da kurtsoetan gehienik erabiltzen dena, maila eta beharren arabera beste euskalkiak landuak dira.


Hitzegileari konfiantza eman

Maryse Elissaldek kontatzen zaukun Angelun saltegi batean sartzean “Egun on” erraitearekin gehienetan euskara dakiten pertsonak atzemaiten dituela. Horiekin solastatuz beren ama hizkuntzan hitz egiteko usaia galdua izanez, ez dira menturatzen. Elealdi elkarteak pertsona horieri buruz joan nahi luke, kurtsoak segituz, edozein gaiez mintzatuz, beren baitan konfiantza har dezaten helburua du.

Kurtsoan ibiltzen direlarik, hitz berri baten osaera azaltzen denean berehala berenganatzen dutela zioen. “Ahozko euskaradunak” deitzen ditu, alfabetatzea eta beren baitako konfiantza dutela eskas azpimarratzen zuen. Elkarteko arduraduna euskalkien alde agertu da, euskara batua beharrezkoa baldin bazaio, zioen tokiko mintzairak aberastasuna ekartzen duela.


Kurtsoetan parte hartzeko

Kurtsoak Angelun egunean zehar emanak dira. Interesatuek izena eman eta, banazka ikusiak dira fitxa galdeketa baten bidez beren ezagutza egiteko parada emanez. Jazko ikasleekin lehen kurtsoa irailaren 18an hasiko da, parte hartzeko interesatua denak 06-44-76-03-47 deituz izena eman lezake.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/09/14

Amnistia Kataluniako independentistentzat

J.B.

Amnistia%20Kataluniako%20independentistentzat

Pedro Sanchez Espainol Gobernu buruaren inguruko koalizioa negoziatzeko lehen baldintza bezala, Carles Puigdemont, Belgikan errefusiatua den Kataluniako presidente ohiak amnistia katalan independentisten alde aitzinatu du. Nahiz eskuinak irabazi dituen Espainiako azken hauteskundeak, sozialistek dute koalizio zabalena lortzeko xantza handiena. Bainan horretara heltzeko sozialistek baitezpadakoa dute Puigdemont-en inguruan sortu den Junts per Catalunya alderdi independentistako parlamentarien su

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/09/14

“Eko Barometroa”: Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoa

a€œEko%20Barometroaa€:%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20egoera%20ekonomikoa

Uztailaren 3tik 20ra, Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak Ipar Euskal Herriko enpresetan inkesta bat egin du. Joan den astean André Garreta eta Pantxoa Bimboire Merkatal eta Industria Ganbarako ordezkariek, horiekin zutela Marie-Anne Kozlowski Baionako “Banque de France”-ko arduraduna, inkestaren emaitzen berri eman dute. “Eko Barometroa” deitu azterketan, 2023ko lehen sei hilabeteak kontutan hartzen ditu, Ipar Euskal Herriko enpresen egoera ekonomikoa agertzen dela.

Enpresarien sentimendua

Ipar Euskal Herriko 212 enpresek inkestari erantzun dute, aurtengo lehen sei hilabeteak giro ekonomiko egonkorrean gelditu dela agertzen da. Enpresa gehienen arrangura energia gastuen inguruan kokatzen da, prezioen gorakada, elektrizitate eta gas mozte arriskuak direla.

Agertzen da urteko lehen sei hilabetetan giro ekonomikoa pixkanaka txartzen ari dela, urte bururatze arte hala-hola atxiki beharko luke. Barne produktu gordina (PIB) Covid aitzineko...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2023/09/14

Senatore hauteskundeak

Senatore%20hauteskundeak

Senatore hauteskundeek ez badute hauteslego zabalean interes handirik sortzen, irailaren 24an iragan beharrak dira. Hiru urte guziz, frantses estatuko senatuko hautetsien erdia arraberritua da. “Hautesle handiak” izendatuak, herrietako hautetsi, departamenduko eta eskualdeko kontseilari, bai eta deputatu dira bozkatzera deituak.

Pirinio Atlantiko departamenduak 3 senatore hautatu beharko ditu, bozka eremuan bozkatzaileen %60a Biarno partean da eta bestea Euskal Herrikoan. Herri bakoitzak herritarren kopuruaren arabera, hautesle bozkatzaile batetik (500 baino gutiagoko herriak), 45 hautesle arte (50.000 baino gehiago) irailaren 24an bozkatu behar dute. Herriko kontseiluetan hautatu hautetsiek, hauteskunde horietan bozkatzera behartuak dira, bai eta asanbladako, departamenduko eta eskualdeko kontseilariak. Legeak permititzen duen arrazoi batengatik salbu, botoa eman behar dute, bestela hautesle-ordezkoak ordezkatzen du. Bozketan ez parte hartzea justifikatua ez bada, hautesl...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Aitzina!

J-B D

Bero handiek, erraiten ahal da biziki handiek, aitzina segitu dute, untsa gogoetagarri baita! Lekuka 37 graduko ozka gainditua izan da irailean polliki sartuak girelarik! Noiz ikusi dira gure artean holako beroak? Eta hain berant gainerat! Lotsatzekoa ere bazen. Aste huntan haatik eguraldi eztixagoa behar ginuke, hala diote segurik hortakoak direnek. Arrangura frango eta frango badelarik oraino bazter guzietan. Geroari buruz oraino gehiago orobat. Hauxe besteak beste, elur-tokiak zer bilakatuko diren, gero eta elur gutiago izaiten baldin bada, hori baita gero eta gehiago anitzen beldurra.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Bozak beraz

J-B D

Europa-mailako hauteskundeak hein bat urrun dira oraino, heldu den ekainean alabainan, arte huntan urak eginen du bide. Gainerat, gutarteko jendea ez da biziki berotua, alderdietako arduradunak dira kezkatzen hasiak, non agertu duten hautagai bezala eta beharrez nolako hitzarmenak berme. Ja idatzia dugu ezkerraldekoak ez direla batere ados beren artean. Eskuinburukoek aldiz nahi luzkete berengana bildu "errepublikano" delakoetarik zonbait, toki pollita eginez beren zerrendan. Holako zerbait gauzatuko dutea azkenean, norekin eta nola? Eta zer ondorio ukan dezakete holako urratsek?

Gauzak argixago ikusteko, hilabete parrasta bat igurikatu behar naski. Eta "errepublikanoek" preseski nor dute zerrendaburu berexiko? Ari omen dira solas eta solas bainan biziki aitzinatu gabe iduriz segurik. Aizina hartuz nolazpait, eta badute oraino denbora frango, bainan hautu zonbait trenkatu beharko halere sobera berandu gabe.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Lau lehenak

J-B D

Lau%20lehenak

Lau zerrendaburu badira ja agertuak. Marie Toussaint "berdea", Jordan Bardella eskuinburukoa, Marion Marechal, ez dena eskuinburuko horietarik batere urrun eta Léon Deffontaines komunista. Sozialistek berriz aipatzen dute Raphael Glucksmann. Intsumituek Marion Aubry.

Berriz hautagai izaiten ahal ere Nicolas Dupont-Aignan, aspaldian arrunt bere gain jarria dagon eskuindarra. Tematsu baino tematsuago dena, hori denek badakigu segur, badu zinez urteak eta urteak!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Zendako?

J-B D

Errugbilarien nazioarteko lehiaketa nagusia hasi da eta aurten Frantzian iragaiten da. Gainerat, Frantziak irabazi du bere lehen partida, Zeelanda-Berrikoen kontra, ez nornahiren kontra beraz. Bazterrak aitzina berotu dira eta ez guti! Emmanuel Macron lehendakaria han zen eta badira tirahala hixtukatu dutenak! Beste orduz ja idatzia dugu hauxe bainan goazen beretik: zendako behar da hola hixtu eta hixtu arizan? Macron ukaiten ahal dugu gure gustukoa, edo berdin ez batere gure gustukoa! Hori bakoitxak bere ikustekoa du. Bainan zendako behar da hola hixtukatu? Holako ttipikeriak ezin onetsiak dira!

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2023/09/14

Zaia luze hori

J-B D

Abaya deitzen duten zaia luze hori debekatu dute beraz eta hortaz bada zernahi eztabaida. Izena bera arrotza ginuen ez hain aspaldi. Orain badu zernahi aipaldi, noiznahi eta nunahi. Bazterrak gisa horrara harrotuak izanik! Abaya soinean zure burua islamista agertzen duzula eta legez-lege hori ez dela onartzen ahal, batzuk hala diote eta beste frangori iduritzen izaitekoz debeku horrek ez duela kolore handirik eta ez dituela abayaren alde direnak sustatzen baizik! Arrunt ikusmolde desberdinak beraz! Oro har, arras guti direlarik, orainokoan segurik, abaya hori ezartzen dutenak!

Dena den, lehen ere izan dira kalapita ederrak beztitzeko molde berezi zonbaitengatik. Gutien ustean berriz haste! Eskualde batetarik eztitzen zirelarik beste punta batetarik arrapizten. Beti ba sua pitz eta pitz artzeko bero-beroak zaudenak! Xo, zaudenak ala oraino ere beti hala daudenak ez idurika?

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2023/09/14

Edukazioaren helburuak

Maite Iratzoki

Edukazio, Heziketa, Hazibide, egun hauetako hitzak, eskolen sartzea egin baita. Lorioski ala penarekin, jauzika ala oinak herrestan, eskolara joan beharrak, milioika haur, gazte eta profesional jartzen ditu ikasteko bide hortan. Frantzian, 16 urte betetzera arteko obligazioa ere bada, anitz hasten dira 3 urte orduko. Zoin dira bada eskolako eginbeharrak eta hainbertze urtetako xedeak?

Lehen lehenik gogoratzen dena, irakurtzen eta idazten ikastea eta berehala gehitzen da kontatzea, kalkulatzea. Bi elementu horiek jadanik adierazten dute erlazioaren helburua, harremanaren helburua. Mintzatzeko, lehen ikaskuntza etxean egiten da, eta irakurketa, oro har, haurra handixago denean, eskolan egiten da. Irakurketak gogoa zabaltzen du bertzeen pentsamendura, aldi berean distantzia bat segurtatzen du sentitzen diren emozioekin. Irakurketa nahi bezala gelditu eta berriz har daiteke, denbora eta gustua delarik. Erritmoa menperatu ahal izateak, bere ahaleri moldatzeak, irakurketari bere zin...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2023/09/14

Laguntza Diasporako euskaldun batendako eta Diaspora Eguna

Joseba Etxarri

Laguntza%20Diasporako%20euskaldun%20batendako%20eta%20Diaspora%20Eguna

Argazki-oina:

Renon bizi den euskalduna da Ezti, eta eritasun handi eta arraro bat diagnostikatu diote, arrunt aitzina egina. Lagunek laguntza kanpaina hasi dute

--------------

RENO, NEVADA. Kanpaina abiatu zuten agorril hondarrean Estatu Batuetan Nevadako Renotik, laguntza galdeginik minbizi egoera larrian eta beharrean den euskal komunitateko 29 urteko Ezti ama gaztearendako. Bere amaren etxean bizi den 29 urteko Renoko gazte bat da Ezti, ezkongabea, 3 urteko alaba baten ama, eta jasaten ari den osasun egoera konplikatuaren aitzinean bere lagunek diru-bilketa kanpaina antolatu dute Gofundme plataformarenbidez, ordaintzeko dituen eta ordaindu beharko dituen ospitale eta osasun gastu handiei aurre egin ahal izateko. Animalientzako klinika batean bost urtez lankide izan duen Michelle adiskideak antolatu du eskealdia, ikusirik Eztiri heltzen hasi zaizkiola fakturak, eta eritasunaren kontrako egoeraren hastapenean baizik ez dagoela, e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Azkaine (L) | 2023/09/14

Ainarak dokumentala

Ainarak%20dokumentala

Ainarak dokumentala irailaren 15ean, ostiralarekin (20:00), Biltoki gelan ikusgai izanen da. Dokumentalean aipagai dira 1870 eta 1940 artean, Nafarroako eta Aragoiko milaka emazte, ainarak izenez ezagunak, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako. Neguan Mauleraino espartin industrian lan egitera etortzen ziren eta udaberrian etxera itzultzen, familia laguntzeko edo bizitza berri bat hasteko helburuarekin.

Filmaren ondotik Anne Etchegoyenen eskutik kontzertu laburra eskainia da.

Sartzeak salgai egunean bertan, helduak 10€, 15 urtez petik 5€.

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2023/09/14

Atenastar demokrazia (3/5)

Gilen Bacho

Atenastar%20demokrazia%20(3/5)

Herritar batek, Bostehunen Kontseiluan (Boule) zelarik, Estaduko gobernamenduan parte hartzen zuelako sentimendua bazuen. Estaduko afera inportantenak lantzen zituen eta hori egunero edo kasik, kontseilua urtean 300 egunez bederen elkartzen baitzen. Herritar pobreeri kontseiluko lanak segitzeko posibilitatea emaiteko, 450eko hamarkadatik goiti, ordainsari bat kontseilarieri emaitea erabakia izan zen. Kontseilariek haien kargua uzten zutelarik, kontseilu berriaren aitzinean kontuak eman behar zit

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2023/09/14

Hondakinen tratamendua - Udazken’Art - Ondarearen Eguna

Hondakinen%20tratamendua%20-%20Udazkena€™Art%20%20-%20Ondarearen%20Eguna

Hondakinen tratamendua

Bil Ta Bila sindikatuak Canopian bisita gidatuak irailaren 16an proposatzen ditu (10:00-13:00).

Etxeko papera eta ontzien sailkatze zentro berria eta bio-hondakinen balorizazio organikoa ezagutzeko parada emana da. Bisitatzeko, beharrezkoa da izena emaitea, 20 laguneko taldea osatu eta, gidari batek azalpenak emanen ditu. Bisita erreserbatzeko: www.biltagarbi.com edo 05-59-44-26-44.


Udazken’Art

Irailaren 15etik 17a arte Baionako 36 peñek beren ateak idekitzen dituzte Udazken’Art edizioaren karietara. Gertakari hau Ondarearen Eguna kari antolatua izan da. Publiko zabalari lokal pribatu hauen ezagutzeko aukera emana zaie, batzuetan arkitektura berezia duten lekuetan kokatuak. 60 bat artista: margolari, diseinatzaile, zeramista eta beste eskultoreen ezagutzeko parada emana da.

Ondarearen Egunak

Europako 40. Ondarearen Egunak irailaren 16 eta 17a...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Transmisioa dokumentala… herriz herri!

Transmisioa%20dokumentalaa€%20herriz%20herri!

Argentinako proiektua luzatu da, Transmisioa dokumentalak bere bidea segitzen du, Olentzeroren Lagunak elkartea uda huntan Urugaiko euskal etxe batean eta Argentinako 8 euskal etxetan ibili dira.

Dokumentala aurkeztean, toki batzuetan konferentziak emanez eta Olentzerori buruzko liburuak banatuak izan da.

Lehen aldian bezala harrera ezin hobea ukan du eta bi kontinenteen arteko lotura azkartzen segitu duela segur du.

Hilabeteak ari da Argentina eta Euskal Herriaren arteko proiektu hunen gauzatzen, erran daiteke proiektuaren bidaien zatia, bukatutzat duela. Dokumentalak aldiz bere bidea segitzen du.

Ondoko hilabeteetan, elkarteak Transmisioa dokumentala erakusten segituko du. Hemen dituzue ondoko datak:

Irailaren 23an Baionan

Urriaren 13an Ezpeletan (konfirmatzekoa)

Urriaren 19an Donapaleun

Azaroaren 17an Arbonan

Azaroaren 18an Urruñan

Azaroaren 23an Kanbon

Azaroaren 25ean An...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

KARITATEAZ

EPELONDO

Erlijio guztiz gehienek karitatea daukate beren zerua irabazteko zutabeetan jarria. XIX. mendean, aberastasunen banaketaren gainean bermatu eta guk justizia sozial deitzen duguna, karitatea izendatzen zen: nobleek egiten zuten, andere burges papunek, apezek eta gelariek. Karitateak badu zerbait justizia sozialak ez duena: agertu behar du, aldarrikatu behar da, goretsi behar dugu eskerronez eta buruak apalduz. Lehen bezala, orain ere. Berrietan jakin dugu Bernard Arnault okituak 10 milioiko emaitza hitzeman diola behardunak materialki sustengatzen dituen “Bihotzaren Jatetxeak” elkarteari. Prentsan, asko eta sobera aipatzen da jestua, goraki, gizonaren karitaterako jaidura azpimarratuz, beste dirudunek segituko dutela esperoan.

Alabaren senarraren gurasoen etxean ginen herenegun afaltzen, andrea eta biok. Eztabaida piztu zen gure artean, ardoa eta ahotik ezin utziriko janaria lagun. Batzuek, ni tarteko, Arnault-en eginkizuna ongi ikusten zuten, izpiritu zabaltasun handiko gi...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Haziak idazle: Ilunaren bidaia

Adeline Gorostiague, Lorena Ascarain, Amaia Lairaud, Uhaina Le Strat, Julia Anxolabehere, Laura neguelouart eta Luxi Hasquet-Laxague Donostei kolegioa- Baigorri Taldeka bigarren saria

Haziak%20idazle:%20Ilunaren%20bidaia

Egun batez, Iluna, hamabost urteko neska, kolegiotik sartu zen. Bere amarekin, Klara deitzen zena, Iruñan bizi zen. Hamar urte zituelarik, bere aita hil zen suziri baten barnean zelarik lehertua. Xantxok bere alabari pasioa eman zioen: astronomia eta hori biziki maite zuen. Bere ametsa Marte planetaren gainerat joaitea zen, baina bazekien ez zela posible, han ez baita aski oxigenorik. Arrats batez, bere bainuan, astronomiari buruz zen liburua leitzen hasi zen.

Bat batean, espazioan gertatu zen. Suziri biziki polit batetik jautsi zen. Iluna planeta horren gainean egun bat egon zen hango fenomenoen behatzeko, baina han, beste suziri bat ikusi zuen: bere aitarena iduri zuen! Haren barnerat joan zen hobeki ikusteko, baina bere gibeletik atea hetsi zen! Suziria abiatu zen eta Iluna beste planeta ezezagun batean gertatu zen! Espazioan kokatua! Pentsatu zuen ez zela nehor planeta horretan baina beldurrez ez zen suziritik atera. Momentu batez, ateratzea erabaki zuen, ibili zen eta b...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Bertsu eskolak abiatzen… hunekin batean Xilaba 2023!

Bertsu%20eskolak%20abiatzena€%20hunekin%20batean%20Xilaba%202023!

Bertsu eskola

Bertsularien Lagunak elkarteak haur eta gazteak bertsutan ikasteko kurtsoen izen emaitea hasia du, bertsolaritzairakasleak@gmail.com saretik egin behar dena edo 07-67-09-88-78 deituz. Hor aurkituko da, zein herritan eta ordutegian kurtsoak emanak diren. Talde bat osatzeko gutienez 4 pertsona izan behar dira. Ipar Euskal Herriko 38 bertsu eskolak irailaren 18an hastekoak dira.


Xilaba 2023 hurbiltzen ari

Hemen da berriz ere taldekako Xilaba. Usaiako eta ez hain usaiako bertsulariak elkartzen dituen taldekako lehia da. Aurten ere bertsulari zahar eta berriak agertuko dira, gai emaitera eta epaitzera. Orotara 39 parte hartzaile izanen dira, 9 taldetan banaturik.

Taldekako lehia parte hartzailea denez, talde bakoitzak saio bat antolatzeko ardura ukanen badu ere, beste multzoko saio batean gaiak eman eta epaile lanak egin beharko ditu. Aldi guziez bi talde lehiatuko dira eta final...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Iraurlea mintzo: ABAYA

Agnès Esponde

Entzun duzue hitz hori berriki, 15 egun gora behera gure Hezkuntza ministroak errepikatzen duela eta berehala irrati eta telebista guziek ez baitute besterik ahoan! Beren katixima ongiikasirik.

Duela zonbeit urte, aipatu nuen arabiar emazteen bizia eta Abaya ekarri behar zutela etxetik ateratzeko, gizonakez nahasteko berenedertasunak gordeez! Izanik 2023an, beti emaztek ekartzen dute toki horietan. Munduko emazteak kolpatzen dituen soineko edo beste ohidurak betidanik salatu nahi ukan ditut.

Egun, garbiki, zonbat dira Frantzian eskolan ekartzen dutena. Eta Euskal Herrian?

Anartean, prezioak beti goiti, besteneke eta buru hausteak bazterrera utziak. Nardatua naiz nola gure buruzagiek jendea erabiltzen duten eta liluratzen deus ez duten balioko berriak aipatuz eta oroz gainetik gezurra merke!

Egon gaiten erne eta atxik beti gure izpiritu kritikoa ez badugu nahi demokraziari kolpe bortza eman.

Pasa zazue denek eskolan urte ona, lan mota guzietan e...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ziburu (L) | 2023/09/14

Kaskarotak

Kaskarotak

Frangotan, gero eta gehiago orobat, ziburutar guziak kaskarot deitzen dituzte. Denbora batez haatik, bakarrik noizbait nunbaitik etorriak zirenak. Nor ziren, nola etorriak, zeri buruz, hortaz izan da, eta bada beti, eztabaida asko. Aurten, ondarearen egunak direla, gai hortaz izanen da berriz ere anitz solas. Jakintza elkarteari esker bereziki. Hitzaldi bat Bordagain dorrean, ibilaldi bat herrian gaindi, aztertuz kaskarot delakoen harat-hunatak... Gai bat biziki aipagarria.

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2023/09/14

Gau Eskolen sartzea - Haritz Barne zineman - Hazaprenko Talaoren Anaidia - Kontzertu

Gau%20Eskolen%20sartzea%20-%20Haritz%20Barne%20zineman%20-%20Hazaprenko%20Talaoren%20Anaidia%20-%20Kontzertu

Gau Eskolen sartzea

Eskolen sartzearen ondotik hara AEK-k, euskara erakasten duen elkarteak, berea eginen duela. Maila desberdinak eskainiz, talde egokiak, egunaz eta gauaz antolatuak diren kurtsoak emanen dira aurten ere. Kurtso horiek Eihartzea kultur etxean iragaiten dira.

Izenak han berean emaiten ahal dira, egiten diren galde guzieri arrapostua izanez, irailaren 11tik 23raino ondoko tenoreetan:

- Astelehenetik asteazkenera(09:00→12:00)

- Ostegun eta ostiraletan (09:00→12:00) eta (14:00→20:00)

Eihartzerat telefona daiteke ere 05-47-02-48-74 zenbakira edo helbide huntara idatz hazparne@aek.eus.

Maila guzientzat izan egunezko edo gauazko kurtsoentzat sartzea urriaren 2an izanen da.

Haritz Barne zineman

Pausaldi bat hartuko dute zinemaz arduratzen direnek, irailaren 13tik 19ra. Berriz hasiko direlarik irailaren 20an gaualdi be...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2023/09/14

Mugikortasunaren Europako Astea - Ekonomia zirkularra inbertitzeko

Mugikortasunaren%20Europako%20Astea%20-%20Ekonomia%20zirkularra%20inbertitzeko

Mugikortasunaren Europako Astea

Irun, Hondarribia eta Hendaian irailaren 16tik 22ra, adin guzietako pertsonentzat aktibitate desberdinak proposatuak izanen dira. Hiru Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren baitan, mugikortasun iraunkorrari buruz sentsibilizazio lana jarraitzen dute. Horretarako, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, eguneroko garraio ohiturak aldatzeko hainbat ekimen proposatzen dituzte. Horren bidez hirien arteko lankidetza indartzeko eta mugikortasun iraunkorrerako ikuspegi integrala sustatzeko xedea da.


Ekonomia zirkularrean inbertitzeko xedez

ESTIA, ingeniaritza eskolak bultzaturik, ehun eta larru materiala berziklatzeko CETIA plataforma Joncaux auzoan plantatu berri da. 1.200m2 dituen gune hunek, 2,4 milioi kosta da, Akitania Berria eskualdearenganik 1,2 milioi euroren laguntza eskuratu du. Automatizatzea posible eginen duen teknologiak, ehungintzako eta larru...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023/09/14

Elkarteen foroa - Arroka eguna

Elkarteen%20foroa%20-%20Arroka%20eguna

Elkarteen foroa

Irailaren 16an Sanoki gelan iraganen da (10:00-12:00).

Arroka eguna

Irailaren 16an iragaitekoa da, eskalatzaile eta mendizaleen hitzordua. Sanokin (14:00) elkartearen aurkezpena eginen da eta ondotik plazan eskalada iniziazioa haurrentzat eta joko eta tailer pedagogikoak denentzat, Gorka Karapetok egin filma Sanokin ikusgai izanen da (18:00). Eguna bururatzeko elkar trukatze eta gozatzeko parada eskainia izanen zaizue. Arratsalde osoan jateko eta edateko. Animazio guziak urririk




Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2023/09/14

Kattalin Elizalde kolegioa - Suhiltzaileetan aldaketak - Darius antzerkia - Heriotze - Denetarik

Kattalin%20Elizalde%20kolegioa%20-%20Suhiltzaileetan%20aldaketak%20-%20Darius%20antzerkia%20-%20Heriotze%20-%20Denetarik

Kattalin Elizalde kolegioa

Joan den astean Senpereko eskola guzietan, ikasleen sartzea izan da gertakari eta hizpide nagusia, halere Seaskaren 5. kolegio berriak protagonismoa hartu du. Duela 7 hilabete abiatu zen eraikitzea Herriko-Etxeak utzitako lur eremuan, Dominique Idiart zelarik auzapez. Haatik jaun Prefetak Seaskarekin ezeztatu du alokatze-kontratua, beraz Herriko-Etxeak negoziatu beharko du lurraren salmenta. Nehork ez zezaken pentsa, kolegioaren zabaltzea gauzatuko zela irailaren 4an, alta 82 ikaslek beren postuak hartu dituzte, 6. eta 5. mailetan, 4 geletan. Hemendik urte bat idekiko da 4. maila, baita bertzekoan 3. maila, helburua delarik 160 ikasleen kopurua aurkitzea. Enpresetako langile eta burasoen parte hartzearekin idekitzeko apustua bete da, nahiz oraino anitz obra gelditzen diren, bereziki bertze 8 gela iragarriak dira, lanen iraupena 2 urterendako ezarria da. Atsegin handia izan da ikasleendako, 7 erakasle taldearendako eta burasoendako, ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2023/09/14

Bestak- Eskuen lana - Egoera zibila - Pilota

Bestak-%20Eskuen%20lana%20-%20Egoera%20zibila%20-%20Pilota

Bestak - Larunbatean mendiko bizikleten ibilaldian 100 bat jende izan da. Ihiztarien ball-trap ere ongi pasatu da. Arratsaldeko “Sara korrika” ezeztatua izan da, arratseko kontzertuetan 2.500 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusia, ondotik bi hilen oroitarrietan beteranoak ohoratuak izan dira eta auzapezak loreak pausatu ditu, ondotik Marinelak danborradak plaza airostu du. Herriko Etxeak aperitifa ofreitu eta, kirolariak ohoratu ditu: Aguirre Arkaitz, Etxeberri Pacheco Manex, Mariluz Alduntzin Kaiet, Marin Imaz Eneko eta Oronoz Ania. Hauekin batean Ganex komiteko bi lehendakariek harri ederrak eskuratu dituzte, partidak animatu eta puntuak kantatu dituztelako. Auzapezak bere kontseiluarekin Martin Goyheneche eta bere andreari trofeo ederra oparitu diote, zeren hunek duela anitz urte bestak kanbiatu zituen ahate jokoa plazara ekarriz. Bertze trofeoa Joxet Etchegarayk eskuratu du, auto mozorrotuen ideia ukan zuelako. Errebotean “Luzean” elkarteak, partida ...

Irakurri segida

Herriz Herri - Zuraide (L) | 2023/09/14

Arrapestak herrian

Irailaren 15ean, talo gaualdia aitzin, Zuraideko Laminek pilota aitzinera ekarri nahi dute, Atzarri taldearekin batera, ostiral eta larunbatean finalak antolatuz. Irailaren 16an eguerditan, aperitifa eskainia izanen da eta bazkaria, 25€urotan. Pestarik ez baita musikarik gabe, Burrunbazale txaranga hor izanen da bazterren alaitzeko (19:00), baita Doli Soinu Sistema gauaren bururatzeko.

Herritar guzieri luzatua zauku gomita, ongi etorri!

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2023/09/14

Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna - Adixkideak elkartasun ekitaldiak - Proiektu aurkezpena Herriko Etxean - Urruña kantari - Merkatua - Langile istripu - Pilota

Mugarik%20Gabeko%20Alkartasun%20Eguna%20-%20Adixkideak%20elkartasun%20ekitaldiak%20-%20Proiektu%20aurkezpena%20Herriko%20Etxean%20-%20UrruAa%20kantari%20%20-%20Merkatua%20-%20Langile%20istripu%20-%20Pilota

Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna

Eusko Alkartasuna alderdiak antolaturik, hilaren 17an, igandearekin, Mugarik Gabeko Alkartasun Eguna izanen da herriko pilota-plazan. Ekitaldi politikoa (12:00), Kuxkuxtu txarangaren animazioa (13:00), Harrerak prestatu herri bazkaria (14:00), eta horren ondotik (16:00), Niko Etxarten eta Anje Duhalderen kontzertua. Urririk izanen da, beraz zer entzun eta zertaz goza.

Adixkideak elkartasun laikoaren ekitaldiak

Adixkideak elkarteak, urtero bezala, ekitaldi frango antolatu ditu helduentzat zein gazte eta haurrentzat.

Helduendako ekitaldiak - aquagym, lili artea, euskara, joskintza, dantza modernoa, espainiera, soinketa, informatika, karatea, keinu-hizkuntza, mutxikoak, musika, argazkigintza, mosaikoa, margolaritza, zeramika, ibilaldiak, sofrologia, antzerkigintza, yoga eta abar. Prezioa: 25 euro. Haur eta gazteendako ekitaldiak - dantza, judoa, karatea,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/09/14

Elkarteen eguna - Latsan kantuz - Ondarearen eguna - Ondarearen eguna - Arrats erakusketa

Elkarteen%20eguna%20-%20Latsan%20kantuz%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Arrats%20erakusketa

Elkarteen eguna

Denbora ederra bainan bero batekin iragan da joan den larunbatean elkarteen eguna Bilgune inguruan, 30 elkarte bilduz sail guzietan: kirol, kultura, bizimodu, soinu, dantza eta abar. Egunaz baliatu da Herriko Etxea, bertan ziren elkarteeri izenpearazteko aitzineko hilabetetan landua izan den ''Eko Herritarra'' deitu ituna. Hautetsi lerro batek, auzapezatik haste, ohoratu dute elkarteen egun hori. Beroarengatik ikusliarrak ere arras kopuru handian ibili dira mahaien bisita hortan. Erakustaldi bakar batzu izan dira: judo, boxeo eta dantza. Aste batez gibelatuak izan ziren mutxikoen emanaldiak, azkenean ez dira egin. Halere egunaz denak pozik baitzeuden ez da dudarik heldu den urtean berriz berrituko dela.

Latsan kantuz

Latsa elkarteak jakinarazten du Latsan Kantuz taldeak bere errepikapenak hasiko dituela heldu den astetik haste. Errepikapenak egiten dira asteazkenetan (20:15-21:30), elkarteare...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2023/09/14

Elkarteen eguna - Latsan kantuz - Ondarearen eguna - Ondarearen eguna - Arrats erakusketa

Elkarteen%20eguna%20-%20Latsan%20kantuz%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Ondarearen%20eguna%20-%20Arrats%20erakusketa

Elkarteen eguna

Denbora ederra bainan bero batekin iragan da joan den larunbatean elkarteen eguna Bilgune inguruan, 30 elkarte bilduz sail guzietan: kirol, kultura, bizimodu, soinu, dantza eta abar. Egunaz baliatu da Herriko Etxea, bertan ziren elkarteeri izenpearazteko aitzineko hilabetetan landua izan den ''Eko Herritarra'' deitu ituna. Hautetsi lerro batek, auzapezatik haste, ohoratu dute elkarteen egun hori. Beroarengatik ikusliarrak ere arras kopuru handian ibili dira mahaien bisita hortan. Erakustaldi bakar batzu izan dira: judo, boxeo eta dantza. Aste batez gibelatuak izan ziren mutxikoen emanaldiak, azkenean ez dira egin. Halere egunaz denak pozik baitzeuden ez da dudarik heldu den urtean berriz berrituko dela.

Latsan kantuz

Latsa elkarteak jakinarazten du Latsan Kantuz taldeak bere errepikapenak hasiko dituela heldu den astetik haste. Errepikapenak egiten dira asteazkenetan (20:15-21:30), elkarteare...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2023/09/14

Eskolako sartzea eta besta - Lehengo gazteak

Eskolako sartzea eta besta

Buruil hastapen huntan, 24 ikaslek Mendi Alde eskolako bidea hartu dute. Urtean zehar beste batzuk ere segituko dute. Sartzea usaiako erakasle eta laguntzaileekin egin da. Denek ikasturte on eta baliosa iragan dezatela!

Eskolako kermeza buruilaren 30ean, ebiakoitzez iraganen da. Eguna mezarekin hasiko da, gain huntako asteburuko meza izanen da. Ondotik: pilota, jateko, edateko eta bertze izanen dira. OGEC elkarteak du Mendi Alde eskola kudeatzen. Barneko gelak arras untsa baldin badira, eraikinaren kanpoaldea berriz tindatu behar litaike. Denak gomitatuak gira buruilaren 30ean eta oroz gainetik herritar guziak, gehienek hor eskolatuak izan baigira, denek freskaldi on bat zor dakogu.

Lehengo gazteak

Buruilaren 28an, hirugarren adinekoen elkarteak ateraldi bat antolatzen du, Pasaia herrira, Donostiako ondoan, Albaola museoaren bisitatzera. Museo hunek 16. mendeko marinel balea ihiztarien hist...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2023/09/14

Aiherra-Antzuola “Mugakzubi” ibilbideaz - Arberoa ibarreko etxe ekoizleen merkatua - Denetarik

Aiherra-Antzuola%20a€œMugakzubia€%20ibilbideaz%20-%20Arberoa%20ibarreko%20etxe%20ekoizleen%20merkatua%20-%20Denetarik

Aiherra-Antzuola “Mugakzubi” ibilbideaz, mendizale baten oharrak

Duela zonbait hilabete, hemendik aipatu ginauzuegun, aihertar eta antzuolar multxo batek Baxenabarreko eta Gipuzkoako bi herri haurridetuak elkarri oinez lotzeko, tresna digitalean ibilbide bat jarri zutela. Aiherra eta Antzuolaren arteko egitasmo berri bat da, nornahik balia dezakeen Internet leiho bat (Mugakzubi.eus) eta aplikazioa, bi herriak oinez lotzen dituen ibilbidea xehe-xehea esplikatzen duena. Etapa guzien deskribapenak (12 etapa) hor daude, euskaraz idatziak, argazkiak, mapak, desnibelak eta herrieri buruzko informazioak lagun. Proiektu hunen helburua da ibilbideak zeharkatzen dituen herriak, mendiak eta guneak ezagutaraztea, herri bat girela erakustea, hautatu herrietan nornahirekin euskaraz ibiltzen ahal baita.

Egitasmoa plantan ezarririk, mendizale edo ibiltari asko dira uda huntan ibilbide honetan barna ibili direnak, batzuk zonbait etapa eginik eta beste batzu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2023/09/14

“Heletan gaindi”

a€œHeletan%20gaindia€

Urte guziz bezala eskola giristinoak xutik ezartzen duen “Heletan gaindi” ibilaldia heldu den igandean, buruilaren 17an, iraganen da. Bi ibilmolde mota proposatuak dira, lehena oinez 16-km 900 metro gora-beherekin (7:30) eta 11-km 300 metro desnibelarekin (8:30). Bertzea VTT bizikletaz 36-km 1.500 gora-beherekin (8:30) eta 24-km 900 metro gora-beherekin (9:30). Partitu aitzin kafea ofreitua da.

Kurrida denboran ala bizikletaz, bidean zehar jatekoak eta edatekoak emanak izanen dira. Prezioa: kurrida 6€, 12 urtez petik 3€ eta bizikletaz 8€.

Izen hartzea goizean 7:30etarik harat eginen da.

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2023/09/14

Eskubaloia

Irisartarrak-eko nazional 2ko lehen taldearendako sasoina berriz hasi da eta lehen partida 22-25 galdu du, Limoges talde gotorraren kontra.

Heldu den asteburuan, talde guziak ariko dira, denetara 21 talde, izanen da zer nun egiteko. Eskubaloiko ttipittuek, lehen trebatzea zuten, Airoski gelara 40 bat hurbildu dira, anitz gogorekin.

Larunbateko partidak - Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldea Libournera joanen da (20:30). Prenazional mailan, bigarren taldea Noustyn ariko da (21:00). Frantziako xapelgoaren kontu Irisarri-Atharratze hemezortzi urtez petik taldeak ASPOM Bègles errezebituko du (15:00).

Neskak Kanbon ariko dira, nazional 3. mailan, Kanbo-Irisarriko taldeak Eysines-eko taldea errezebituko du (20:30).

Eskualdeko mailan, bigarren taldeak Asson errezebituko du (18:30). Beti eskualde mailan, Kanbo-Irisarri taldeak Rochechouart errezebituko du (16:30).

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2023/09/14

“Xoko” zoingehiagoka Izturitzen

a€œXokoa€%20zoingehiagoka%20Izturitzen

Izturitzeko 2 pilotari gaztek dute hori antolatzen, herriko Harpealde trinketean. Hiru mailetan ariko dira. Partidak ostiral eta larunbat arratsetan eta igande goizetan jokatuko dira. Izen emaitea irailaren 24a aitzin 06-36-02-71-97 deituz eta jokalari bakotxak 10 euro ordainduz. Finalak abenduaren 2ko finkatuak dira.

Irakurri segida

Herriz Herri - Bastida (NB) | 2023/09/14

Larrazkenean

Larrazkenean

Irailaren 14, 15, 16 eta 17an Clarenza elkarteak urtero antolatzen duen “Larrazkenean” gertakarian parte hartzera gomita zabaltzen du. Lau egunez kontzertuak, dantza ikusgarriak, konferentziak eta ondarearen ezagutzeko ibilaldiak antolatuak dira. Poitiers-ko Musikari Interpretatzaileen Formakuntza Zentroko (CFMI) ikasleak zenbait egunez hor egonen dira, eginen duten lana irailaren 15ean erakutsia izanen da.

Aurten, ondareari buruzko gogoeta lehen lerroan ezarri nahi da. Irailaren 16an (17:00) Arberoako paisaia, ondarea eta turismoari buruz mahai-ingurua proposatua da, Daniel Olçomendy Euskal Elkargoko turismo saileko lehendakariordeak bere ikusmoldea emanen du.

Larunbatean Inessa Gaxen gelan (21:00) Elgar Oinka dantza taldeak “EO!” Ikusgarria eskainiko du. Egun horietan jateko eta edateko posibilitatea izanen da (18:00). Egitarau zehatza jakiteko eta izenaren emaiteko contact@clarenza.org bidez...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lasa (NB) | 2023/09/14

Sortze

Plazer handirekin jakiten dugu Orthusteian, agorrilaren 21ean, sortu dela denen zorionaren egiteko nekatto polit bat, Amets deitu dutena. Maia Iribarne eta Mikel Perez-en lehen haurra. Goresmen beroenak zueri Maia eta Mikel, zueri Denise eta Markox eta ere adin bat bildurik dauden aitzineko bi amatxieri. Gozatu, etxea argitzen duen izar pollit hori. Zuri Amets osasunezko agiantza hoberenak gaineratekoak ondoan baititugu.

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2023/09/14

Ezkontza - Urte betetze - AEK sartze

Ezkontza%20-%20Urte%20betetze%20-%20AEK%20sartze

Ezkontza

Aitzineko ibiakoitzean, heien ezteiak ospatu dituzte Anthony Zendt eta Oihana Rozados gazteek. Izpegiko bidean dute etxea. Goresmenak ezkondu berrieri.


Urte betetze

Ezin sinetsia! Gracien Juantorenak 80 urte ospatu ditu joan den aste hondarrean, alta bederen 20 urte guttiago emaiten zazkolarik.

Gracien ez da gutti harritu azkenean konprenitu duelarik alimaleko sorpresa egina zakotela familiak eta lagunek. Ibiakoitz eguerditan, denak herriko plaza nagusian bilduak ziren bere beha, ongi etorri hunkigarri baten eskaintzeko, kantu, dantza eta nola ez, hain aspaldian Zaharrer Segi elkarteko arduradun izanki, atxiki ttipiko jokolari hoberenak han ziren, xuri-gorriz bezti. Omenaldiaren ondotik, denak bere etxera joan dira eta jakin dugunaz, han besta luzaz segitu eta gau minean bururatu da. Gure agurrik beroenak Gracien Juantorenari.


AEK sartzea

Euskara ikasi edo heien mai...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2023/09/14

Maitaldia: Mosaique ikusgarria - Ondarearen eguna

Maitaldia:%20Mosaique%20ikusgarria%20-%20Ondarearen%20eguna

Maitaldia: Mosaique ikusgarria

Euskal Elkargoaren eta Herriko Etxearen laguntzarekin, Maitaldia festibalaren karietara Malandain Balletak buruilaren 16an (19:30), Jai-Alaian, 22 dantzariz osatu taldeak, Mosaique ikusgarria eskainiko du. Malandain Ballet Biarritzeko dantzariek, Euskal Herriko pilota plazak eta trinketak kurritzen dituzte, Thierry Malandainen errepertorioaren bihotzean murgiltzeko gomita.

Sartzea 12 euro/eusko, txartelak atxikitzeko Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023/09/14

AEK izen emaitea - Amikuze Mediatekaren sartzea - Xilaba

AEK%20izen%20emaitea%20-%20Amikuze%20Mediatekaren%20sartzea%20-%20Xilaba

AEK Gau Eskolako aurtengo leloa: “Euskara hurbil, zu urrun heltzeko”

Amikuzeko AEK-ko Gau Eskolak helduentzat euskara klaseak urriaren 2tik goiti eskainiko ditu. Informazioak hartzeko edo izena emaiteko, permanentziak antolatzen ditu Donapaleuko Gau Eskolan (36 Gambetta karrikan), irailaren 11tik 20rat (13:00-19:15). Interesatuak diren guzieri behar diren xehetasunak emanak izanen dira.

Prezioen aldetik, ikasleak, ikasturtea pagatzeko, CPF (Compte Personnel de Formation) erabiltzen ahalko du, A2 mailatik goiti. Bestentzat kide prezioa aplikatua izanen zaie. Kontaktuaamikuze@aek.eus edo 05-59-65-89-21.

Azpimarratzekoa da aurtengo ikasturtean Korrika izanen dela eta urtarriletik goiti A...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016