Orotarik | 2023ko Irailaren 14a

Transmisioa dokumentala… herriz herri!

Transmisioa%20dokumentalaa€%20herriz%20herri!

Argentinako proiektua luzatu da, Transmisioa dokumentalak bere bidea segitzen du, Olentzeroren Lagunak elkartea uda huntan Urugaiko euskal etxe batean eta Argentinako 8 euskal etxetan ibili dira.

Dokumentala aurkeztean, toki batzuetan konferentziak emanez eta Olentzerori buruzko liburuak banatuak izan da.

Lehen aldian bezala harrera ezin hobea ukan du eta bi kontinenteen arteko lotura azkartzen segitu duela segur du.

Hilabeteak ari da Argentina eta Euskal Herriaren arteko proiektu hunen gauzatzen, erran daiteke proiektuaren bidaien zatia, bukatutzat duela. Dokumentalak aldiz bere bidea segitzen du.

Ondoko hilabeteetan, elkarteak Transmisioa dokumentala erakusten segituko du. Hemen dituzue ondoko datak:

Irailaren 23an Baionan

Urriaren 13an Ezpeletan (konfirmatzekoa)

Urriaren 19an Donapaleun

Azaroaren 17an Arbonan

Azaroaren 18an Urruñan

Azaroaren 23an Kanbon

Azaroaren 25ean Anhauzen

Abenduaren 1ean Bardozen

Abenduaren 2an Uztaritzen

Abenduaren 3an Biarritzen

Abenduaren 7an Senperen

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/09/14

KARITATEAZ

EPELONDO

Erlijio guztiz gehienek karitatea daukate beren zerua irabazteko zutabeetan jarria. XIX. mendean, aberastasunen banaketaren gainean bermatu eta guk justizia sozial deitzen duguna, karitatea izendatzen zen: nobleek egiten zuten, andere burges papunek, apezek eta gelariek. Karitateak badu zerbait justizia sozialak ez duena: agertu behar du, aldarrikatu behar da, goretsi behar dugu eskerronez eta buruak apalduz. Lehen bezala, orain ere. Berrietan jakin dugu Bernard Arnault okituak 10 milioiko emaitza hitzeman diola behardunak materialki sustengatzen dituen “Bihotzaren Jatetxeak” elkarteari. Prentsan, asko eta sobera aipatzen da jestua, goraki, gizonaren karitaterako jaidura azpimarratuz, beste dirudunek segituko dutela esperoan.

Alabaren senarraren gurasoen etxean ginen herenegun afaltzen, andrea eta biok. Eztabaida piztu zen gure artean, ardoa eta ahotik ezin utziriko janaria lagun. Batzuek, ni tarteko, Arnault-en eginkizuna ongi ikusten zuten, izpiritu zabaltasun handiko gi...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Haziak idazle: Ilunaren bidaia

Adeline Gorostiague, Lorena Ascarain, Amaia Lairaud, Uhaina Le Strat, Julia Anxolabehere, Laura neguelouart eta Luxi Hasquet-Laxague Donostei kolegioa- Baigorri Taldeka bigarren saria

Haziak%20idazle:%20Ilunaren%20bidaia

Egun batez, Iluna, hamabost urteko neska, kolegiotik sartu zen. Bere amarekin, Klara deitzen zena, Iruñan bizi zen. Hamar urte zituelarik, bere aita hil zen suziri baten barnean zelarik lehertua. Xantxok bere alabari pasioa eman zioen: astronomia eta hori biziki maite zuen. Bere ametsa Marte planetaren gainerat joaitea zen, baina bazekien ez zela posible, han ez baita aski oxigenorik. Arrats batez, bere bainuan, astronomiari buruz zen liburua leitzen hasi zen.

Bat batean, espazioan gertatu zen. Suziri biziki polit batetik jautsi zen. Iluna planeta horren gainean egun bat egon zen hango fenomenoen behatzeko, baina han, beste suziri bat ikusi zuen: bere aitarena iduri zuen! Haren barnerat joan zen hobeki ikusteko, baina bere gibeletik atea hetsi zen! Suziria abiatu zen eta Iluna beste planeta ezezagun batean gertatu zen! Espazioan kokatua! Pentsatu zuen ez zela nehor planeta horretan baina beldurrez ez zen suziritik atera. Momentu batez, ateratzea erabaki zuen, ibili zen eta b...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Bertsu eskolak abiatzen… hunekin batean Xilaba 2023!

Bertsu%20eskolak%20abiatzena€%20hunekin%20batean%20Xilaba%202023!

Bertsu eskola

Bertsularien Lagunak elkarteak haur eta gazteak bertsutan ikasteko kurtsoen izen emaitea hasia du, bertsolaritzairakasleak@gmail.com saretik egin behar dena edo 07-67-09-88-78 deituz. Hor aurkituko da, zein herritan eta ordutegian kurtsoak emanak diren. Talde bat osatzeko gutienez 4 pertsona izan behar dira. Ipar Euskal Herriko 38 bertsu eskolak irailaren 18an hastekoak dira.


Xilaba 2023 hurbiltzen ari

Hemen da berriz ere taldekako Xilaba. Usaiako eta ez hain usaiako bertsulariak elkartzen dituen taldekako lehia da. Aurten ere bertsulari zahar eta berriak agertuko dira, gai emaitera eta epaitzera. Orotara 39 parte hartzaile izanen dira, 9 taldetan banaturik.

Taldekako lehia parte hartzailea denez, talde bakoitzak saio bat antolatzeko ardura ukanen badu ere, beste multzoko saio batean gaiak eman eta epaile lanak egin beharko ditu. Aldi guziez bi talde lehiatuko dira eta final...

Irakurri segida

Orotarik | 2023/09/14

Iraurlea mintzo: ABAYA

Agnès Esponde

Entzun duzue hitz hori berriki, 15 egun gora behera gure Hezkuntza ministroak errepikatzen duela eta berehala irrati eta telebista guziek ez baitute besterik ahoan! Beren katixima ongiikasirik.

Duela zonbeit urte, aipatu nuen arabiar emazteen bizia eta Abaya ekarri behar zutela etxetik ateratzeko, gizonakez nahasteko berenedertasunak gordeez! Izanik 2023an, beti emaztek ekartzen dute toki horietan. Munduko emazteak kolpatzen dituen soineko edo beste ohidurak betidanik salatu nahi ukan ditut.

Egun, garbiki, zonbat dira Frantzian eskolan ekartzen dutena. Eta Euskal Herrian?

Anartean, prezioak beti goiti, besteneke eta buru hausteak bazterrera utziak. Nardatua naiz nola gure buruzagiek jendea erabiltzen duten eta liluratzen deus ez duten balioko berriak aipatuz eta oroz gainetik gezurra merke!

Egon gaiten erne eta atxik beti gure izpiritu kritikoa ez badugu nahi demokraziari kolpe bortza eman.

Pasa zazue denek eskolan urte ona, lan mota guzietan e...

Irakurri segida

3710. zbk

Gure Hitza | 2023/09/14

Lurralde antolaketa

Jean-Louis Harignordoquy

Bizilagunen ongizatea gogoan, auzapezek eta kontseilariek beren herriko antolaketaz arta hartzen dute. Bere aldetik, Garapen Kontseiluak ipar Euskal Herriari buruzko gomendio baliosak egiten ditu. Funtsean bertze batasun frangok ere bai, zoinek beren sailean. Ez idurika, abertzale mugimenduaren hastapeneko aldarrikapenak agertzen dira leunago erranak eta idatziak. Halere, jende guti da abarrez abar aztertu dituenik bizi den herriko aldaketen on-gaitzak, Henri Duhau senpertar komertsant ohiak, goi mailako euskaltzale langile kartsuak bezain xeheki eta dokumentuetan oinarriturik.

Xiberoak eta Baxenabarreko parte batek bizilagunen galtzak dituen bitartean, itzulipurdikatze handiak gertatu dira Lapurdiko herri gehienetan. Haietan zonbaitek beren arima galtzeraino. Turismoa garatzeko, egitura batzuk sekulako propagandak egin dituzte Frantzia guzitik edo berdin urrunagotik jendeak trumilka hunarat ekarrarazteko. Soberakina beti soberakin baita, hara orain Ba...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016