Herriz Herri - Angelu (L) | 2023ko Azaroaren 16a

Aizkora desafioa

Aizkora%20desafioa

Euskararen Urtaroa kari, Orok Bat ezkerparetan, herri jokoak, pilota eta euskaraz lehen lerroan ezarriak izanen dira (15:00-18:00). Ondotik aizkora desafioa izanen da, lehiatuko dira: Etxarri Aranatzeko Aritz Oiarbide eta Jon Erdozia, Berako Oier Larretxea eta Endika Goia, Angeluko Ibai Telletxea eta Patxi Igoa.

Jatekoa eta edatekoa seguratatua izanen da, sartzea urririk.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2023/11/16

Udazkena

Janbattitt Dirassar

Eta bai, udazkena buruz beheiti ari zauku. Ez bide ditake bestela izan, azaroan polliki sartuak baigira. Besteak beste, ikaragarriko galerna jasan dugu bizpahiru egunez segidan. Gehiago ere Frantzia iparraldean. Aspaldian, biziki aspaldian, ez zen holakorik ikusi. Bideak zerratuak, autoak eta treinak geldituak, zernahi etxe fundituak, urak nunahi ateratuak, gaitzeko eremuak estaliz, alimaleko makurrak bazter guzietan! Oroitzeko egun latzak, latzak baino latzagoak ere funtsean, ez baititugu hola eta hola ahanzten ahalko!

Ez gaude halere alde bat txarrena gogoan. Egun hobeak heldu dira eta zauri pisu horiek sendatuko dira, gisa hartako urratsak ere eginez batzuk eta bestek. Behialakoak ziona, hola da bizia!

Eta bestalde, nolako sasoina, aurtengo udazkena? Makeako eiherazainaren ustez segurik, ez hain ona eta ez hain txarra... Oro har, usaian baino urtxo pasaia gutixago naski, artetan anitz ikusi bada erehan edo hemen. Onddo gutiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016