Herriz Herri - Banka (NB) | 2023ko Azaroaren 16a
Eguberriko merkatua
Banka eta Urepeleko eskolako APE Behin Bazen buraso elkarteak lehen aldikoz antolatzen du Eguberriko merkatua, azaroaren 26an igandez, Bankako ezkerparetan (10:00).
20 bat ofiziale, ekoizle, saltzaile eta erakusle segurik izanen dira. Besteak beste, lekuko etxe mozkin frango, edateko hala jateko, bainan ere bitxi egileak, kosmetikak, haurrentzat liburu hala jokoak...
Eguberriko oparien egiteko parada ederra.
Izanen da ere lekuan berean jateko mentura: talo eta ogitarteko eguerditan, matamiak eta gofrak egun osoan.
Bai eta animazioak haurrentzat: Jokoxoki joko tailerra (10:30),Zygo pailasoa (15:00), ondotik Olentzerorekin argazki hartzeaeta bururatzeko Eguberriko merkatu kari zozketa (17:00).