Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2023ko Azaroaren 16a

Itxaro Borda oragartarra euskaltzain - “Bizi naizeno, je danserai la vie” - Euskaldunen emigrazioa - Aste hondar huntako hitzordu zenbait Amikuzen

Itxaro%20Borda%20oragartarra%20euskaltzain%20-%20a€œBizi%20naizeno_%20je%20danserai%20la%20viea€%20-%20Euskaldunen%20emigrazioa%20-%20Aste%20hondar%20huntako%20hitzordu%20zenbait%20Amikuzen

Itxaro Borda oragartarra, euskaltzain osoa izendatua

Duela zenbait egun, urriaren 28an, Itxaro Borda, oragartarra, Baionako Herriko Etxean egin ospakizunean, Euskaltzaindiko tronuan jarria izan da. Sartzeko hitzaldian “Mugari tirorik ez!”, idazleak bere ibilbidearen errepaso zinez argia eta argigarria egin dauku.

Amikuzen, Zabalik elkarteak bere sarearen bidez zorionak eskaintzen dizkio: “Gure bihotzeko idazle oragartarra... zorionak Itxaro! Milesker eta segi horrela, hik idaztean eta guk irakurtzean, gozatuz”. Gu ere pozik agertzen gira eta Zabaliken mezuarekin bat egiten dugu.

“Bizi naizeno, je danserai la vie” filma Donapaleun

Film hau, Philippe Oyhambururi buruz egina izan den dokumentala da, Lucia Barahona, bere arralabaren sorkuntza. Philippe Oyhamburuk aurten 102 urte ospatu ditu. Dantza eta musika mailan biziki ezagutua da, irrati gizon eta idazle bezala ere. Oldarra eta gero Etorki euskal balleta eta koruen sortzaile izan da, dantza eta musika mailan berrikuntza anitz sortuz. Film huntan, beste gai batzu aipatzen ditu, hala nola transmisioa, engaiamendu politikoa eta bizitzarekiko maitasuna.

Dokumental hau Donapaleuko zineman ikus dezakezue ostegun huntan, azaroaren 16an (20:30). Lucia Barahoma filmegilea eta Yohanna Dufourg produktorea hor izanen dira.

Euskaldunen emigrazioari buruzko azken hitzaldiak Donapaleun

Euskal Argentina elkarteak euskaldunen emigrazioari buruz antolatu dituen hitzaldiek arrakasta ederra ezagutzen dute. Joan den asteazkeneko elkarretaratzean Bideakeko gela handia mukuru betea zen Jean-Pierre Cachenaut apezak eskaini hitzaldiaren behatzeko (160 bat parte-hartzaile). 1977 eta 1986 artean, bederatzi urtez amerikar mendebaldean egon zen eta han anitz euskaldun gurutzatu zituen. Talentu eta humanismo handiz, euskaldun horiekin bizi izan dituen mementoak publikoarekin partekatu ditu. Bizi gogorrak beren alde alai eta tristeekin.

Hitzaldi ziklo hau azken bi topaketa hauekin bururatuko da:

- “Jose Goñi, El Porteño, argentinar pilotari handiaren bizitza”: Edouard Maytek, Jose Maria Oterminen liburutik, azaroaren 18an, ibiakoitzez (17:00)

- “Iparraldeko euskaldunak Txilen”: Patricio Legarragarekin, azaroaren 24an, ibiakoitzez (17:00).

Interesatuak diren guzieri ongi etorri beroena egina izanen zaie.

Aste hondar huntako hitzordu zenbait Amikuzen

Huna asteburu huntan izanen diren elkarretaratze zenbaiten berri:

- Azaroaren 18an, ibiakoitzez (10:00), Jean Claude Mailharin-ek, Zabalik elkartearen izenean, hitzaldia emanen du etxetiargoaz Arbotin. Etxetiargoak izan duen garrantzia gure ekonomian, jendarte harremanetan eta gure izaitean aipatuko ditu. Hitzaldia euskaraz eginen da, itzultze automatikoarekin euskara ulertzen ez dutenendako.

- Azaroaren 18an, Euskararen Urtaroaren karietara Amikuzeko ikastolakEleka konpainiaren Iki Mihi Klikantzerkia Donapaleuko ikastolara jinarazten du. Bi emanaldi proposatuak zauzkizue:3-6 urtekoentzat (9:30), eta 6-11 urtekoentzat (11:00). Bi ikusgarrien artean kafe eta bixkotxak eskainiak izanen dira. Lekuak mugatuak izanez, izenak aitzinetik eman behar dira euskaraz.bizi.amikuze@gmail.com.

- Azaroaren 19an, igandez (15:30), aiziriztarrek larrazkeneko kantaldia antolatzen dute. Bi talde ospetsuen entzuteko parada emana da. Lehenik, Menditarrak talde famatua eta ondotik Solange Añorga, sopranoa, bere musikariekin. Sartzea kitorik denentzat.

- Bestalde, oroitarazten dugu LOrALDIA erakusketa azaroaren 26a arte ikusgai dela Bideak gunean. Irudi ederrez apaindua izaiteaz bestalde, gure historiaren gako zenbait eskaintzen dauzkigu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2023/11/16

Udazkena

Janbattitt Dirassar

Eta bai, udazkena buruz beheiti ari zauku. Ez bide ditake bestela izan, azaroan polliki sartuak baigira. Besteak beste, ikaragarriko galerna jasan dugu bizpahiru egunez segidan. Gehiago ere Frantzia iparraldean. Aspaldian, biziki aspaldian, ez zen holakorik ikusi. Bideak zerratuak, autoak eta treinak geldituak, zernahi etxe fundituak, urak nunahi ateratuak, gaitzeko eremuak estaliz, alimaleko makurrak bazter guzietan! Oroitzeko egun latzak, latzak baino latzagoak ere funtsean, ez baititugu hola eta hola ahanzten ahalko!

Ez gaude halere alde bat txarrena gogoan. Egun hobeak heldu dira eta zauri pisu horiek sendatuko dira, gisa hartako urratsak ere eginez batzuk eta bestek. Behialakoak ziona, hola da bizia!

Eta bestalde, nolako sasoina, aurtengo udazkena? Makeako eiherazainaren ustez segurik, ez hain ona eta ez hain txarra... Oro har, usaian baino urtxo pasaia gutixago naski, artetan anitz ikusi bada erehan edo hemen. Onddo gutiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016