Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Urtarrilaren 11a

Kontzertua - Aingirak Euskadi - Antzerkia - Arberoako ikastolak 15 urte

Kontzertua%20-%20Aingirak%20Euskadi%20-%20Antzerkia%20-%20Arberoako%20ikastolak%2015%20urte

Kontzertua

Santa Xexiliren karietara kontzertu berezia izanen da Urkoiko elizan, urtarrilaren 13an, larunbata (18:30). Hor aurkituko dira Haitzmendi bateria fanfara eta Ur Begi gizon korua. Bakotxak bere aireak emanen ditu bainan elgarrekin ariko dira ere.

Kontzertu hau orori idekia eta kitorik da.

Aingirak Euskadi

Aingirak Euskadi, Bidarteko errugbi kluba da, bainan ez arras besteak bezalakoa: jokolariak kadera gainean diren elbarrituak dira eta XIII jokolariko sailean ari dira. Maila handiko jokoa dute, Frantziako xapelketetan parte hartzen dute.

Urtarrilaren 14an Mendeala gelan partida bat jokatu beharra dute. Xehetasunak ez dira oraino emanak bainan erne egon, usaiaz kanpoko gertakari hau ikusi nahi baduzue.

Antzerkia

"La fabrique affamée" Hazparnen plantatua den antzerki taldea da. Kurtsoak emaiten dizkio ikasi nahi duenari eta helduen amatur taldea muntatua du. Huna talde hunek bi aldiz emanen duela "Wild West Women" prestatua duen antzerkia. Western modernoa: "Herrian emazteak azkar dira eta orain artinoko sinesmenak inarrosiko dituzte...". Hala antzerkiaren gaia. Urtarrilaren 12an, ostiralez Haritz Barnen ikusten ahalko da (20:30). Data hortan ezin bada, biharamunean Kanborat joaiten ahal da, tenore berean AIEC gelara. Frantsesez da.

Arberoa ikastolak 15 urte

Hamabost urteak handizki ospatu beharrez, Arberoa ikastolak gaualdi aparta proposatzen du, urtarrilaren 27an Mendealan. Huna gaualdiaren egitaraua:

- (19:30) Talo ta xingar

- (20:00À¢Æ''21:00) Patxaranga

- (21:00À¢Æ''22:30) Izaro

- Hamaikak et'erdiak arte Patxaranga berriz ere.

- (23:30) Xutik.

Gaualdi hortako sartzeak aitzinetik erosten ahal dira HelloAsso elkartearen gunerat joanez: 15€ kostako da hamasei urtetik goiti.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016