Herriz Herri - Itsasu (L) | 2023ko Azaroaren 16a

Ganer hustea - kantaldia

Ganer hustea

Eskola Publikoko ikasleen gurasoek ganer hustea antolatzen dute azaroaren 26an, igandez, Atharri ezkerparetan (9:00-17:00).

Saltzaileentzat metro bakarreko sal-eremua 5 euro kostako da. Hiru metroz goitiko sal-eremua aldizkitorik izanen da. Tokia atxikitzeko helbide huntara jo behar da: gureeskolaitsasu@gmail.com. Egun osoan tokian berean izanen da zer jan eta zer edan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Gure Hitza | 2023/11/16

Udazkena

Janbattitt Dirassar

Eta bai, udazkena buruz beheiti ari zauku. Ez bide ditake bestela izan, azaroan polliki sartuak baigira. Besteak beste, ikaragarriko galerna jasan dugu bizpahiru egunez segidan. Gehiago ere Frantzia iparraldean. Aspaldian, biziki aspaldian, ez zen holakorik ikusi. Bideak zerratuak, autoak eta treinak geldituak, zernahi etxe fundituak, urak nunahi ateratuak, gaitzeko eremuak estaliz, alimaleko makurrak bazter guzietan! Oroitzeko egun latzak, latzak baino latzagoak ere funtsean, ez baititugu hola eta hola ahanzten ahalko!

Ez gaude halere alde bat txarrena gogoan. Egun hobeak heldu dira eta zauri pisu horiek sendatuko dira, gisa hartako urratsak ere eginez batzuk eta bestek. Behialakoak ziona, hola da bizia!

Eta bestalde, nolako sasoina, aurtengo udazkena? Makeako eiherazainaren ustez segurik, ez hain ona eta ez hain txarra... Oro har, usaian baino urtxo pasaia gutixago naski, artetan anitz ikusi bada erehan edo hemen. Onddo gutiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016