Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a
Auziperatua
J-B D
Nork erranen zuen bestenaz hori ere behar ginuela ikusi? Justiziaren ministroa, Eric Dupond-Moretti, auziperatua Parisen. Bera abokat-lanetan ari zen urte heietan, lege-gizon ezagutu zonbaitekin samurtua egonik, gaitzeko saltsa nahasian sartua zela-eta. Berak haatik beti ukatu du hori. Alde bat xuxen ibilia dela, arrunt xuxen, urrats guziak legez-lege eginez. Orain ere beti hitz ber-beretan dago. Gainerat eztabaidak badira auziperatua izanikan ere nola segitzen duen gobernuan, hori ez dela aise onesten ahal den gauza. Dena den, ikusi behar denen buru nolako erabakia hartua izanen den.