Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 16a

Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionalean

Joseba Etxarri

Irria_%20bozkarioa%20eta%20giro%20ederra%20Necochean%202023ko%20Euskal%20Aste%20Nazionalean

NABOko presidente Jean Flesher eta FEVAkoa, Arantxa Anitua, Necochean, HERRIA eskuetan. Xiberoko dantzak

-----------------------

Argazki luzearen oina:

Argentina osoko euskal etxeetako dantzariak eta Uruguaiko Eusko Indarra taldekoak igandeko kale erakustaldiaren ondotik


Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionalean

NECOCHEA, ARGENTINA. Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionala. Asteburuan bereziki, Argentina osoko euskaldunak eta dantza talde eta kantariak bildu dira, baita Uruguaikoak ere, eta bazen baita ere Estatu Batuetako, Kanada eta Brasilgo euskal komunitateetako lagunik. Programako parte ziren Simposium bat Diasporari buruz, argazki erakusketa bat, artxibari eta liburuzainen bilkura, dantza zuzendariena, FEVAren osoko bilkura, Euskal Herritik etorririk Aukeran dantza taldea eta Laiotz-eko musikariak, dantza klase bat, sagardotegi txotx afari bat Euskal Etxekoek egin sagardoarekin, abesbatzen jaialdia, euskara praktikatzeko mintzodromoa, danborrada, kabalkada Necocheako karriketan musika eta dantzariekin eta buruhandi eta erraldoiekin, 21 dantza taldeko gaualdia antzokian, meza, lore-sorta ezartzea Gernikako Arbolaren kimuaren aitzinean, erromeria eta balak, igandean dantzari guzien erakustaldia plazan... Besta ederra, irriz eta bozkarioz betea. Zorionak guzieri! Heldu den urtekoa, Bahía Blancan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3720. zbk

Azalekoa | 2023/11/16

Bagira prozesuaren azken urratsak

M.O.

Bagira%20prozesuaren%20azken%20urratsak

Aurten Itsasun iragan zen Aberri Egunean, Bagira prozesua abiatu zen, Ipar Euskal Herriko abertzale mugimendua berrantolatzeko xedearekin. Ondotik inkesta bat egina izan zen, puntu anitzen inguruan, Aztiker ikerketa soziolinguistikoan aditua den egiturak emaitzak aztertu ditu.

Inkestaren erantzun kopurutsua

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen diagnostikoa egiteko, Bagira prozesuaren baitan zabaldu inkestak arrakasta ukan du, galdeketa errezibitzeko 2.250 pertsonek izena eman baitute, 1.500 erantzun inguru aztertuak izan dira. "Bat-batekotasunak, hausturak, politikatik eta antolaketa kolektibotik urruntzeak ezaugarritzen duten garai huntan, mugimendu abertzaleak elkartzeko eta gogoeta-tarte baten hartzeko gaitasuna erakutsi du, oinarrizko gaien inguruan gogoetatzeko eta etorkizunera baturik proiektatzeko” adierazi du Bagiraren gidaritza batzordeko Txomin Povedak.

Ipar Euskal Herrian bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dute. Inkesta euskarri digitalaren bidez nagusiki bete da, paperez ere egiten ahal zena. Galdetegiari erantzun dutenen erdia baino gehiago gizonak izan dira (%53,1), beste kasik erdia emazteak (%46,5) eta erantzuleen %0,4k ez du bere burua gizon edo emazte bezala identifikatu.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016