Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 16a
Espainia: Sanchez gobernu buru berria?
A.E
Hainbat egunez negoziatzen aritu ondoan, amnistia legearen edukiari buruzko akordioa adostu dute PSOEk eta Juntsek (Katalunia). Ondorioz Pedro Sanchezen gobernu berrirako inbestidura bideratuta gelditu da. Bi aldeek Belgikako hiriburuan negoziatzen jarraitu dute, amnistia legeak bildu behar lituzkeen gaien inguruan adostasuna lortzeko. Amnistia legearen inguruko negoziazioak luzatu dira, Auzitegi Konstituzionalak baliogabetzeko estakururik ez izateko. Itxura guzien arabera, amnistia legeak, Juntsek aldarrikatu Kataluniako prozesu justiziapean lotuak diren zenbait auzi ere bere baitan hartuko ditu. Datozen egunetan Espainiako Diputatuen Kongresuan amnistia legea erregistratu beharko dute eta ondoren inbestidura etorriko da. Juntsekin akordioa lortuta, PSOEk Pedro Sanchezen inbestidura segurtatzeko EAJrekin adostasun batera heltzea falta du. Itxura guzien arabera, datorren astean, azaroaren 15ean edo 16an izanen da. EH Bilduk jadanik jakinarazia zuen eskuinari bidea mozteko Sanchezen inbestiduraren alde bozkatuko zuela.