Mundu zabalean | 2023ko Azaroaren 16a

Glifosatoaren geroa Europar Parlamentuaren esku

M.O.

Zientifikoek joano eta gehiago aipatzen dituztelarik gure osasunerako eta ingurumenerako glifosatoaren arriskuak, Europako lurraldean erabiltzeko baimena luzatzen jarraitzen du. Azken hamar urteko luzapena laster bururatzera doala, abenduaren 15a baino lehen Europar Parlamentuak behin betikoz debekatzea ala 10 urte gehiagorentzat berriz baimentzea erabaki beharko du. Hartu erabakia laborantza sektorearentzat garrantzitsua bada, jendarte osoarentzat ere da.

Planetan gehien erabiltzen den RoundUp herbizida eztabaidagarriak, Europar Batasunak hartuko duen bidea bakoitzaren osagarriarentzat garrantzitsua izanen da. Puntu hunen inguruan Europar Batasuneko estatu kideak ez badira denak baitezpada ados, zientzialariak eta elkarteak aldiz beste hamar urtez luzatzearen kontra agertzen dira.

1950ean glifosatoa lehen aldiz agertu zen. Henri Martin suitzar kimikariak asmatu zuen. Produktu hau Cilag laborategi farmazeutikoak eskuratu zuen, erabili gabe. Hogei urte berantago, 1974an,

John E. Franz-ek, Monsanto konpainiako estatubatuar kimikariak, atzeman zuen glifosatoa landaretan ezarriz, nola metabolizatzen zen eta belar zikinak geldiarazten zituen. 1974an, Monsantok lehen aldiz herbizida merkaturatu zuen, RoundUp sortu zen. Mundu osoko laborantza sailean arrakasta bildu zuen. Saltzeko argumentuak azkarrak izan ziren eta kantitate handietan ekoiztua izan zen. Baserrietan berehalako arrakasta ukanez, merkatua garatu zen, 40 urtez salmentak 100 aldiz biderkatu baitira. 1990ean Monsantok OGM-en merkaturatzeko baliatu zuen. 2000. urtean, Monsantoren herbizida publiko jabetzan sartu zen, dozenaka konpainiak merkaturatu zutena. Glifosatoa nazioarteko merkatuan sartzen da, geroztik munduan saltzen diren ehunka herbizidetan aurkitzen da. Garaian ez zen ikerketarik egina izan eta eskola, baratze publiko, pentze… denetan kasu egin gabe hedatua izan da.

2015ean dira lehen lanjer abisuak agertu, herbizida horren ondorioz minbiziak sortzen ahal direla agertu baitzen. Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (CIRC) minbiziak sortzen ahal luken produktu gisa sailkatzen du eta zalantzan jartzen du molekularen izaera genotoxikoa, ADN-a kaltetzen duena. Paradoxikoki, ez Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA), ez eta Europako Kimika Agentziak (ECHA), Munduko Osasun Erakundearen (OMS) diagnostiko kezkagarria ez dute kontutan hartu.

Ingurumenarentzat eta osasunarentzat arriskutsua den pozoia debekatzeko, Europan zehar mobilizazio anitz iragaiten ari dira. Europar Parlamentuko deputatuen abenduko bozaldia ongi segitua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2023/11/16

Peruko laborari xumea, multinazional baten kontra

M.O.

Peruko%20laborari%20xumea_%20multinazional%20baten%20kontra

Saul Luciano Peruko laborari eta mendiko gida da, Andetan sortua, bere lurrak zaindu nahian beroketa klimatikoaren kontra engaiatua da. Perutar laboraria Llupa, 350 biztanle dituen herrian bizi da, bere familiarekin, lursagarra, quinoa, artoa eta garia ekoizten ditu. Badu orain zenbait urte borrokatzen dela Andetako hormagunearen azalera urte guziz %40ez ttipitzen ari baita, fenomenoa azkartuz doala.

Azken urteotan, Peruko laboraria, berotze klimatikoaren kontrako borrokaren ikur bihurtu da, planetaren kutsatzaile enpresa handienetarako bat auzitan ezarri duelako.

Llupako herritarrak, ondoko herriak eta Huarazeko 50.000 biztanleak (3 091m) etengabeko mehatxu pean bizi dira. Hormen urtzeak eskualde horretan alimaleko uholdea eragin lezake, arrisku pean milaka jende bizi da, ibar osoan kalte handiak eraginez.

Horko herritarrek jadanik ondorioak jasaiten dituzte, mendiak gutiago hormatuak izanez, edateko ura eskasten ari da. Populu hori mendi gunean laborantzatik b...

Irakurri segida

3720. zbk

Azalekoa | 2023/11/16

Bagira prozesuaren azken urratsak

M.O.

Bagira%20prozesuaren%20azken%20urratsak

Aurten Itsasun iragan zen Aberri Egunean, Bagira prozesua abiatu zen, Ipar Euskal Herriko abertzale mugimendua berrantolatzeko xedearekin. Ondotik inkesta bat egina izan zen, puntu anitzen inguruan, Aztiker ikerketa soziolinguistikoan aditua den egiturak emaitzak aztertu ditu.

Inkestaren erantzun kopurutsua

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen diagnostikoa egiteko, Bagira prozesuaren baitan zabaldu inkestak arrakasta ukan du, galdeketa errezibitzeko 2.250 pertsonek izena eman baitute, 1.500 erantzun inguru aztertuak izan dira. "Bat-batekotasunak, hausturak, politikatik eta antolaketa kolektibotik urruntzeak ezaugarritzen duten garai huntan, mugimendu abertzaleak elkartzeko eta gogoeta-tarte baten hartzeko gaitasuna erakutsi du, oinarrizko gaien inguruan gogoetatzeko eta etorkizunera baturik proiektatzeko” adierazi du Bagiraren gidaritza batzordeko Txomin Povedak.

Ipar Euskal Herrian bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dute. Inkesta euskarri digitalaren bidez nagusiki bete da, paperez ere egiten ahal zena. Galdetegiari erantzun dutenen erdia baino gehiago gizonak izan dira (%53,1), beste kasik erdia emazteak (%46,5) eta erantzuleen %0,4k ez du bere burua gizon edo emazte bezala identifikatu.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016