Orotarik | 2024ko Urtarrilaren 11a

GERLARI NAHI

Epelondo

Ikusi ditugu munduko autokrata eta diktadoreen urte berriko mezuen saioak: sua hitzematen diete beren etsaiei, beren herritarrei eta oroz bat mundu osoko bizidunei! Putin, Kim Jong Un eta Xi Jinpingek adibide, bonbardaketak hitz eman dituzte, ipar Koreako diktadoreak bazuka ateratzen duela, literalki, hego Korea eta Estatu Batuak mehatxatuz. Netanyhouk ere Gazaren erabateko suntsiketa iragarri du, gerora Israelen izenean, Zerrenda hustu eta berriz kolonizatzeko. Taiwaneko presidente andereak boterean diren orok errepikatu beharko luketena erranez ihardetsi dio txinatar autokratari: "autoritarismoaren itzuleraren aitzinean, gure egiteko bakarra demokrazia eta bakea gerizatzean datza!"

Antzara gibela prestatzen ari nintzen bitartean mintzatu zen Macron ere, telebistan. Zazpi aldiz erabili zuen réarmer edo "berrarmatu" aditza, gerla buru deliberatu bat bailitzan edo hala izan nahi balu bezala. Armatzeko orduan, eskoletako eta etxeetako premiazko larderia, bai eta ekonomia zein sozial alorrak aipatu zituen, frantses izatearen urguilu zozoz hanturik azkenik, 2024ko joko olinpiko garestien zita azpimarratuz. Badakigu Macronek zazpi urte hauetan eramaten duen gerla bakuna bere hiritarren kontrakoa dela, hauen lan, sozial eta nortasun eskubideak larrutu beharrez, hori guzia, eskuinera buhatzen duten estatuko bizpahiru miliardunen pribilegioak ez hunkitzeko!

Macronek amesten ote du Zelenski baten larruan jartzea, sinbolikoki baldin bada ere? Ez dio nehork horrelakorik eskatzen, Frantzia ahalik justuen eta irekien goberna dezan baizik. Baina esperantza hau aspaldian galdu da, eta immigrazioaren legearekin, lurraldea RN alderdi xenofoboaren eskuetan opari uztera doa.

Iñigo Urkulluren diskurtsoa bederen enpatikoa zen.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2024/01/11

Kukumarro: Zotalegunak

Xarles Videgain


Urtea hasten delarik, Urtatsez gain badira beste egun zonbait ere ospatzen direnak edo ospatzen zirenak. Egun horiek izena dute zotalegun, edo Hegoaldean igarregun. Badakigu igartzea zer den, hots gauzak aitzinetik ikustea. Preseski zotalegunak konta ziren zer aroazatekeen edo zitekeen asmatzeko.

Urtea hasten den puntutik zure egutegia edo agenda hartzen ahal duzu, urteko lehen 12 egunetan zer aroa egiten duen markatzeko.

Diote hamabi egun horietarik bakoitzak doakion hilabetearen aro nagusia seinalatzen duela. Konparazione, zinez idorra baldin bada urtarrilaren 3an, erran nahi luke hirugarren hilabetea, hots martxoa, ez dela euritsua izanen. Urtarrilaren 7an euri anitz ote? Atx! uztaila euritsu badukegu. 11. eguna hotz bada, azaroa hala izanen da. Beraz azti gisa erabiltzen dira egun berezi horiek.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/11

Maskaradak 2024 egutegia

Maskaradak%202024%20egutegia

Aurten Pagolari da maskaraden emaitea, urtarrilaren 21ean lehen emanaldia herrian emanen da eta apirilaren 27an ber tokian bururatuko da. Orotara 15 emanaldi emanen dira, 12 herritan ibiliko dira, horra egutegia:

Urtarrilaren 21ean, igandea: Pagola

Urtarrilaren 28an, igandea: Ezpeize

Otsailaren 3an, larunbata: Maule-Lextarre

Otsailaren 11n, igandea: Iruri

Otsailaren 17an, larunbata: Gamere-Zihiga

Otsailaren 24an, larunbata: Muskildi

Martxoaren 2an, larunbata: Donaixti

Martxoaren 10ean, igandea: Ligi-Atherei

Martxoaren 17an, igandea: Idauze

Martxoaren 23an, larunbata: Aloze

Martxoaren 31n, igandea: Barkoxe

Apirilaren 7an, igandea: Larraine

Apirilaren 14an, igandea: Urdiñarbe

Apirilaren 21ean, igandea: Lakarri-Altzai

Apirilaren 27an, larunbata: Pagola

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/11

GIZONKERIA BETI ALAN...

G.L.

Euskal Herrian gizonkeriak

Azken hogei urteotan,

Ehun-ta hemezortzi emazte

Hil omen ditu etxetan!

Daukan "on"tasun guzia galtzen

Ere du holakoetan...

Bere burua ezin kontrola,

Herra alan bihotzetan...

Gogo onaren laguntza behar,

Zerbait "on"eratzekotan!

Zenbat miseria, sufrimendu

Jasaiten ote duten ba...

Kasu horretan aurkitzen diren

Bikoteek nola aipa?

Eta haurrak baldin badituzte,

Haien mina nola senda?

Lurreko gizakien mundu hau

Beti hola izan dea?

Egun batez zerbait hobetuko

Dela... sinestea lan da!

G.L.

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/11

"Noël made in China"

Maylis Duquenne Baionako AEK Gau Eskola

Noel%20made%20in%20China

Eguberri kari markatu ninduen erreportajea aipatu nahi nizueke, "Noël made in China" du titulua. Hiri ttipi baten eguneroko bizitza agerian ematen digu, han Eguberriko apaingarriak fabrikatzen dituzte. Irudiak harrigarriak dira: Yiwu hiritxoak Eguberri bere bihurrarazi du, hango milaka dendek mundu osoan Gabonetako produktuak saltzen eta barreiatzen dituzte.

Gu zalantzan jartzeko zerbait seinalatzen digu langileen eguneroko errealitate gogorraren eta objektuen distiraren arteko kontrasteak. Gogoan dut neska gazte batek egunak pasatzen zituela txinpartak margotzen bolatxoetan, urte osoan ekintza bera... Hala ere, dokumentala ez da asmo onekoa zentzugabe bihurtu den errealitatea modu neutralean erakusten digulako. Filmak iruzkinik gabe langileak segitzen ditu, lekukotasun axolagabea! Batzuetan irudiek irribarrea eragiten digute, baina gero, izaia apaintzean, ezin dut saihestu hiri zoro horretan pentsatzea gure inkoherentziari buruzko ispilu krudela eskaintzen...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/11

Joseba Iratzoki Arretxean

Senpereko Arretxea kolegioa

Joseba%20Iratzoki%20Arretxean

Bagenekien abenduaren 5ean euskarako kurtsoan, musikari profesionala etortzekoa zela, baina ez genuen batere pentsatzen Joseba Iratzokirekin horrelako esperientzia biziko genuela. Hau sorpresa! Gelara sartzean, gitarra eta anplifika-gailua beste tresnen artean pausatuak, berehala ulertu genuen zoragarria izanen zela. Bere ibilbidea partekatu digu, kontatuz zein izan diren bere bidaiak eta kontzertuak, Beratik Londresera, Madriletik Buenos Airesera. Kantuz eta musikaz alaiturik, azaldu digu ere zer den euskal musika eta azken hamarkadetan nolako egoera bizi ukan duen. Funtsean, kontzertu pribatu batekin bukatu dugu! Egiazki momentu goxoa izan da guretzat, liluratu gaituen oparia, ohartu gabe pasatu dena! Bihotz bihotzetik, milesker Joseba! Itzuli nahi duzularik 3.B-ko gelako atea zabalik egongo da zuretzat artista handia!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/01/11

Oiartzungo soinuen museoan!

Piarres Larazbal Kolegioa

Oiartzungo%20soinuen%20museoan!

Abenduaren 12an, asteartez, bosgarreneko ikasleekin Oiartzungo Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa bisitatu genuen.

Bisita gidatuan, soinu-tresnen funtzionamenduaz gain, nork, non, noiz eta zein funtziorekin erabili diren jakiteko aukera izan genuen. Ikasleek erakusketaren 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean entzuteko eta jotzeko aukera ukan zuten.

Bisita hots-jostailuen tailer batekin osatu genuen, kasu honetan burrunarekin. Burruna eraikitzeko egur xafla bat zizelkatu eta apaindu genuen. Ondoren, soka bat lotu eta hau bihurrituz, airean bueltak eman genizkion taulak haizea moztu eta hotsa atera arte. Intentsitate ezberdinarekin eraginez, grabe eta garaiak lortu genituen.

Egun bikaina pasa genuen soinu eta musika artean!

...

Irakurri segida

3720. zbk

Gure Hitza | 2024/01/11

Patxi Noblia gogoan

Jean-Louis Harignordoquy

Duela lau aste zendu Patxi Noblia ezagutua zen. 1965ean, Enbataren ale batzu ibilgailuan zauzkalako, mugan geldiarazi eta guardia zibilenganik 60 orenez segidan bortizki galdezkatua izan zen, gizon gazte haren ibilbidea zinez miresgarria da.

Euskal Herriko gazteek lana herrian ukaiteko, adiskide andana batek dirua prestaturik, kasik 300 langiletara heldua den Sokoa sozietatea Hendaian sortu zuen 1971n.

Muble merkatuei egokituz eta ahalaz lehen saltzailea izaitera lehiatuz, urtetik urtera Sokoa handituz joan da. Patxi Nobliak bazakien zoin beren sailean konfiantxazko arduradunen hautatzen, ekoizpena antolatzeko, saltzeak emendatzeko, langileekiko harremanetarako, eta abar. Jaz eritu arte, zuzendaritza taldearekin partekatu ditu bere bizipen eta aholku baliosak.

Xiberoa maite zuen; oroz gainetik pastoralak. Berak hala...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016