Orotarik | 2023ko Azaroaren 16a

AS-KA-TU

EPELONDO

Iragan astean, Ostia taldeko lau pertsona atxilotuak izan ziren, edo poliziak atxilotu zituen hobeki erranik, Angeluko higiezin enpresa ezagun baten bulegoak lurrez emokatu zituztelako aitzakian. Goizean, bakoitza beren bizi-tokietan bildu zituzten eta eguna naski, Baionako komisaldegian pasatu zuten galdekatuak izateko. Berehala, gazteak, gazte hutsak batzuk, juntatu ziren “atxilotuen askatzea” eskatzeko, mende erdian entzun dugun leloa ahots indartsuz errepikatuz: “a-txilo-tuak as-ka-tu...”. Bidenabar, ohartzen gara, dagoeneko “preso hartu” erran moldea desagertu dela, hegoaldeko “atxilotuak” ozenaren faboretan, nahiz eta ez den hau filologo gisa agertzeko lekurik egokiena!

Irakurleak badaki engoitik “asto zikin bat” baizik ez naizela eta ez da zutabe honetan idatziko dudanaz harrituko. Konturatu naiz, justuki, atxilotuak adin batekoak direla, baten bat nire urte berean sortua pentsa!, eta nire galdera zera da: zertan ari dira aitona-amona horiek ekintza espektakular horietan? Eta gazteek ez al dute gatibu eraman taldea sustengatzeaz beste egitekorik? J. Martinaren edo Olaia Intziarteren musika entzutea adibidez? Edo larrua jotzea, filosofia bi kurtsoren artean? Arrats apalean, bistan dena, guzien indarrak juntaturik, lortu zuen Herriak atxilotuak “as-ka-tzea”. Lau kideak ikerketa pean egongo dira eta heldu den urte hasmentan epaituko dituzte. Hargatik, higiezinen arazoak ez dira irri-egitekoak eta denek sufritzen ditugu, andreak eta biok barne.

Hauxe oraino: borroka armatuaren garaiak urrun dira, baina hala ere, euskal gizarteak biolentziaren adrenalina zenbatetaraino eskas duen jabetzea ikusgarria da, marrakaz eta urratsean aitzinatzen diren manifestaldiak edo hiru puntutan egituratu aldarrikapen agiriak halaber.

I-ra-agana haz-ka-tu...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2023/11/16

Leizetako kontzertuak

Sarako San Josep eskola

Leizetako%20kontzertuak

Guk Sarako San Josepe CM-eko haurrak, beste herriko CMko beste ikasleekin, leizeetan kantatzeko Kalakan taldeari lotu gira.

Urriaren 6 eta 7an, Kalakan-ek antolatu gaualdian bi kontzertu eman ditugu, Berçaits anaiak, Allegria taldea (Bigorra) eta Aguamadera (Argentina) gurekin zirela.

Jean-Michel eta Xanekin irail osoan Jean-Baptiste Elizanbururen 3 kantu errepikatu ditugu:“Apexa eta lorea”, “Nere etxea”, “Agur nere herriari”. Kontzertu bukaeran denek elgarrekin kantatu dugun “Sagarra jo” prestatzeko.

Jean-Baptiste Elizanbururen kantuak hautatu ditugu XIX. mendeko Sarako bertsolaria zelako.

300 pertsonen aitzinean kantatzea biziki gustatu zaigu, pixka bat beldurtuak baldin baginen ere. “Sagarra jo”, azken kantuarekin, gure indar guziak eman ditugu.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/16

Itsasertzeko arriskuak aztertuz...

Piarres Larazbal Kolegioa

Itsasertzeko%20arriskuak%20aztertuz...

Heldu den martxoan, gure kolegioak Elhuyar Zientzia Azoka aterpetuko du.

Erakusketa hau prestatzeko, ikasturtean zehar lau eta hirugarreneko 27 ikasle boluntariok saio berezi batzuetan parte hartuko dute.

Testuinguru honetan, urriaren 17an, “Itsasertzeko arriskuak” erakusketa bisitatzeko lehen ateraldia iragan zen. Kostaldeko eremuetan aldaketa klimatikoak eta gizakiaren aktibitateen ondorioak, baikor ala kaltegarri, ezagutzea genuen helburu. Euskal Elkargoa, CPIE eta Piarres Larzabal Kolegioaren elkarlanari esker, taldeak bisita interesgarria eta sakona egin zuen.

Aipatutakoan oinarrituz gure lanketa garatzen segituko dugu ikaskide eta familiei aurkezpen ederra erakusteko.

Irakurri segida

Orotarik | 2023/11/16

Pontx pailazoaren berri!

Pontx pailazoa

Pontx%20pailazoaren%20berri!

Pontx pailazoa nauzue! Espero dut ongi zaiztela!


Ikasturte berriarekin nik Pontx pailazoak ikusgarri berria aurkeztuko dut, azaroaren 18an Sarako Lur Berri gelan (17:00). "Gelara!" ikusgarrian, zuek nirekin batean, eskola batean sartzeko aukera ukanen duzue. Erakaslea aldiz ez da agertuko, nik dut erakasle kargua hartuko. Bertan, matematikak, musika, esperientziak, biologia... denetatik eginen dugu, jolastuz eta ongi pasaz.

Proiektuaren gibelean nirekin lanean jende anitz ibili da, dekorazioan, jantzietan, hitzak sortzen... Axular Arizmendi eta Iñaki Mujikak ikusgarri berrirako kantuak prestatu dituzte. Ikusgarri berriarekin erritmo eta kolore desberdinetako 6 kantu berri entzuteko aukera ukanen duzue.

Sarako ikastolako haurrekin Gelara! kantuaren bideoklipa grabatu dut, Youtuben ikusgai dena.


Nire ikusgarria presentatu dudanean giro bertakoekin biziki polita sortu zen eta Sarako Herriko Etxean goiz e...

Irakurri segida

3720. zbk

Azalekoa | 2023/11/16

Bagira prozesuaren azken urratsak

M.O.

Bagira%20prozesuaren%20azken%20urratsak

Aurten Itsasun iragan zen Aberri Egunean, Bagira prozesua abiatu zen, Ipar Euskal Herriko abertzale mugimendua berrantolatzeko xedearekin. Ondotik inkesta bat egina izan zen, puntu anitzen inguruan, Aztiker ikerketa soziolinguistikoan aditua den egiturak emaitzak aztertu ditu.

Inkestaren erantzun kopurutsua

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen diagnostikoa egiteko, Bagira prozesuaren baitan zabaldu inkestak arrakasta ukan du, galdeketa errezibitzeko 2.250 pertsonek izena eman baitute, 1.500 erantzun inguru aztertuak izan dira. "Bat-batekotasunak, hausturak, politikatik eta antolaketa kolektibotik urruntzeak ezaugarritzen duten garai huntan, mugimendu abertzaleak elkartzeko eta gogoeta-tarte baten hartzeko gaitasuna erakutsi du, oinarrizko gaien inguruan gogoetatzeko eta etorkizunera baturik proiektatzeko” adierazi du Bagiraren gidaritza batzordeko Txomin Povedak.

Ipar Euskal Herrian bizi diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dute. Inkesta euskarri digitalaren bidez nagusiki bete da, paperez ere egiten ahal zena. Galdetegiari erantzun dutenen erdia baino gehiago gizonak izan dira (%53,1), beste kasik erdia emazteak (%46,5) eta erantzuleen %0,4k ez du bere burua gizon edo emazte bezala identifikatu.

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016