Azalekoa | 2024ko Urtarrilaren 18a

Familian lan egitetik, sorterriko produktua ekoiztera

A.E.

Familian%20lan%20egitetik_%20sorterriko%20produktua%20ekoiztera

Boris eta Rémy Harretchek, "Anaiak" lantegia Ziburun sortu dute, gin edaria bertan ekoiztuz. Mintzatu gira Boris Harretcherekin fabrikatzen duten gin alkoholari buruz gehiago ikasteko.

"Anaiak" enpresa: tokiko ekonomiaren sustatzaile

Modak joaiten eta berriz heldu diren bezala, gin edariak bere itzulera indarrez egin du. Gina ipuru-baien (baie genévrier) usaineko edaria da, laborantza jatorriko alkoholaren destilazioaren berriz egitearen ondotik sortzen da, ipuruarekin eta beste landare batzuekin. Harretche anaiek, 2020an, beren enpresan gina ekoiztea erabaki zuten. Rémy marketin, komunikazio eta merkatari arduraduna da eta Boris anaia produkzioaz okupatzen da. Jatorriz azkaindarrak diren bi anaiak arrunt gin zaleak dira. Destilategia Ziburuko itsasargiaren ondo-ondoan kokatua da, bertan Borisek produkzioaren etapa guziak egiten ditu, alanbikearen laguntzaz. Tresna hori bakarrik ginaren destilaziorako diseinatua izan da eta landareen infusiora egokitzeko aldatua izan da. Egin likore hau %100 bertako ekoizpenekin egina da, Euskal Herriko eta Akitaniako partaideak hobesten dituenak.

"Anaiak" lantegiak ekoiztu produktuetako bat eskuratuz, bezeroek eta birsaltzaileek Ipar Euskal Herriko ekonomiari eta tokiko labelari sostengua ekartzen diote.

Sariak eskuratu dituen edaria

Rémy eta Borisen lehen gin botila London Dry Gin orekatua da, aldi berean atsegina eta delikatua. Dry Ginean atzemaiten den ipuruaz gain, gure mendietan biltzen den eukalipto basatia eta Azkainen landatzen duten berbena zitroinduna gehitzeko hautua egin dute, bigarren mailako gostu freskoak, belarkiak, piper eta zitroin notak emaiteko. Azkaindar anaiek gina hutsik dastatzea gomendatzen dute, tonik xorta gehituz ere edan daiteke. Ekoizten den edariak %41eko alkohola du. Produkzioaren etapa guziak eskuz eginak dira, edari esklusiboa bilakaraziz. 2021ean, The Gin Guide Awards lehiaketan, "Gina N°1" deitu edariak bi sari irabazi ditu, Frantziako onena eta gomendatuena.


Edari mota anitza

Kontsumoari dagokionez neurriak hartu behar badira, ideia eta irudimen aldetik ez da hala! Beren gama zabaltzeko, edariaren gostua atxikitzeko hautua egin zuten, beti ere ahalik eta bertako produktuetara mugatuz. Horretarako, Donibane Lohizuneko Deuza Etxearekin lanean aritzeko hautua egin zuten. Bigarren gin mota ekoiztea erabaki zuten, Marion Costerok garatu duen "Brouillarta" te berdearekin destilatua izan da, te berde eta zitrikodun gina sortuz. Edari horri Azkainen landatu laranja azala gehitu diote. Dena destilatuz (ipurua, te berdea eta zitrikoak), akazia-lore fresko eta zitrikoen biribiltasun ederraren nota loratuak ematen ditu. Anaia gazteenak gin hori, lehenaren molde berean dastatzea aholkatzen dauku.

Edizio mugatua

Gina bere forma desberdinetan ezagutzeko asmoz, 2023ko abenduan anaiek edizio mugatu berria atera zuten, Sloe Gin edaria basaranekin egina. Rémy eta Borisek patxaran basaranak hautatu dituzte. Orotara 700 botila ekoiztuko dituzte, hilabetero 100 bat, edizio mugatuak ahal bezain luzaz iraun dezan. Sloe Gin hau bertze motakoa da, likoretik gehiago hurbiltzen baita, goxoagoa eta alkohol maila apalagoarekin (%30). Edari hau zortzi hilabetez mazeratzen egon da. Alkoholaren ehunekoa jausteko, etxeko eztia gehitua izan da. Edizio hunen kasuan aldiz, lehen bi edariak ez bezala, molde bakarra hutsik dastatzea da.

Harretche anaiek beren enpresako ateak astearte eta asteazken goizetan publikoari zabaltzen dituzte.

Destilategia nola ibiltzen den ezagutzeko eta botilak erosteko parada ezin hobea. Edari desberdinen ezagutzeko www.anaiak-gin.fr webgunean informazio guziak aurki daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016