Herriz Herri - Bardoze (L) | 2023ko Azaroaren 23a

Emazteen bortizkerien kontrako eguna kari

Emazteei eginiko bortizkerien kontrako borrokaren nazioarteko aste kari, Bardozeko herriak, Euskal Elkargoarekin eta Erran eta Bizi elkartearekin batera, denei zabalduak zaizkien aktibitateak azaroaren 25ean larunbatez eta 26an igandez proposatuak dira.

Larunbatean, kontzertua Buhaminak taldearekin (18:00), ondotik mutxikoak Arberoa txarangarekin.

Igandean, autodefentsa Krav Maga (14:30), “Irri yoga” (16:00), krakada kitorik esne goxokiak Bastidarrak eskainirik eta bukatzeko “Mon Roi de Maïwen” filmaren proiekzioa eta eztabaida (18:30). Parte-hartze librea.

Jateko eta edateko tokian berean, bai eta ere “Talo Drive” bidez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2023/11/23

Beldurrik gabeko bizitza

Menane Oxandabaratz

Emazteen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean finkatua da, Rafael Trujillo estatuburuaren manuz, Dominikar Estatuko Mirabal ahizpak erailak izan ziren egunaren oroimenez. Maluruski egun horrek 24 urte berantago beti bere sentsua badu.

Frantses barne ministerioak joan den astean agertu dituen zenbakiak kezkagarriak dira. 2022ko urtean, etxeko indarkeriengatik 244.000 biktima kontatuak izan dira, aitzineko urteari konparatuz %15aren gorakada!

Genero indarkeriaren arrazoiak ezin dira elementu bakar baten gainean oinarritu. Hainbat faktore kontutan sartzen dira. Gizonen nagusitasuna bermatzeko, mendez mende ikuspegi patriarkal eta sexistek indarkeria legitimatu dute. Jendartean estereotipoek eta aurreiritziek, feminitatean eta maskulinitatean ezarri normek, indarkeria ondorioztatu dute.

Emazte anitzi leporatua zaie beren jarrerarengatik direl...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016