Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Kaskarotak 2024 - Bixintxo bestak

Kaskarotak%202024%20-%20Bixintxo%20bestak

Kaskarotak 2024

Badu 50 urte baino gehiago historiak kondatzen duela herriko etxetan dantzari eta musikariak pasatzen direla, izpiritu txarrak kanporatzeko eta primaderaren etorrera jakinarazteko: huna beraz Kaskarotak.

Aurten ere Oinak Arinek ohitura hori begiratzen du, etxeak musikaz eta dantzaz alaiturik. Ikusiz herriko biztanleen eta beraz etxeen kopurua urtero handituz doala, 6 asteburu beharko dira auzogune guzietan gaindi ibiltzeko. Taldeak gomendatzen dauku auzoen artean elkartzea eta dantzarien harrera ongi prestatzea! Parada ederra ere giro hoberenean, auzoen, dantzarien eta musikarien arteko ezagutzak hobetzeko, dudarik gabe horren beharra baitugu.

Otsailaren 11n azken eguna, eliza aitzinean (plaza nagusian) ihauterien ikusgarria iraganen da.

Auzoguneetako pasaia egunak banatuak izan dira etxe guzietan, afixa ttipi batzuen medioz, aurki litzakete ere Oinak Arinen webgunean.

Bixintxoko pestak

Horiek ere hor izanen ditugu hilabete huntako 3. asteburuan.

Urtarrilaren 19an - Adinekoen dantzaldia, ondotik krakada Bixintxo komiteak eskainirik (15:30). Zintzur bustitze eta afaria Ezezagunak taldeak alaiturik (19:00).

Urtarrilaren 20an- Oinezko ibilaldiendako izen emaitea (9:00), hautua egina izanen duzuelarik: (9:30) herria oinez eta (10:30) herria lasterka. Arratsaldez haurren pesta, Zyglo pailazoa eta krakada (15:00). Taloak eta axoa (19:30), ondotik kontzertuak: Lagunekin Kanta eta Andoni Oilokiegi. Gauerditan dantzaldia Katxi taldearekin.

Urtarrilaren 21ean- Baserritarren azoka (9:00-12:00). Bixintxoko meza nagusia (10:30), "Los amicos" bandak animaturik. Komiteak eskainirik zintzur bustitzea, ondotik taloak baserriko produktuekin.

Pesta on deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016