Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2023ko Azaroaren 23a
Dolu
Barnetxeko Xobur Uhalde 84 urte, etxean eriturik sartu zen Iholdiko erretira etxean. Zorigaitzez bere pausa lekua ez du hilabete batez baizik gozatu, eritasunak gaina harturik utzi du mundu hau, bai eta hain maite zituen sorterria eta sortetxea.
Bere denbora laborantxan arizanik, Xoburuk gizon xintxo et hurbil errexaren oroitzapena uzten dauku, fedezko urratseri jarraikia. Ondorioz eliza bete da haren ehorzketa egunean, jinak otoitz eta kantuetan parte hartzera, erakutsiz Xobur-i buruz zuten estimua eta familiaren bihotz minean, zoini eskaintzen dizkiogun gure bihotzeko doluminak.