https://dai.ly/x8r3a8q.Euskara Plangintza..." /> Herria | Herriz Herri | Urruña

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Kuxkuxtu txaranga - Euskara plangintza - Bizkarsoro filma - Bidasoa 2018-2023 dokumentala - Xerar Urrutiren obrak - Kuxkuxtu dokumentala - Pilota

Kuxkuxtu%20txaranga%20-%20Euskara%20plangintza%20-%20Bizkarsoro%20filma%20-%20Bidasoa%202018-2023%20dokumentala%20-%20Xerar%20Urrutiren%20obrak%20-%20Kuxkuxtu%20dokumentala%20-%20Pilota

Kuxkuxtu txaranga Urdin Irratian

Urte berriarekin batera, Xexili Foix irrati-andere ospetsuaren eskutik, biziki irratsaio ederra grabatu zioten Kuxkuxtu txarangari Urdin Irratiaren estudioan: hitz eta kantu. "Isil-isilik" kantua entzun nahi izanez gero: https://dai.ly/x8r3a8q.

Euskara Plangintza onartuta

Urtarrilaren 2an izan zen herri kontseilu nagusian, hautetsiek Urruñako "Euskara Plangintza" onartu zuten aho batez. Hilaren 16an, asteartearekin, prentsa-aitzineko aurkezpena egin zuten herri kontseiluaren ganberan eta bertan izan ziren azalpenak ematen Filipe Aramendi jaun auzapeza, hizkuntza politikarako Pruden Sudupe hautetsi delegatu jauna eta Ione Josie herriko euskara-teknikari anderea. Orain plangintza praktikan ezarri behar!

Bizkarsoro filma Itsas Mendin

Hilaren 14an, igandearekin, Josu Martinez zine-zuzendariaren Bizkarsoro filma eman zuten Itsas Mendi zinemako gelan eta aretoa jendez gainezka izan zen. Hilaren 16an, asteartearekin, berriz eman zuten herriko zineman, berriz ere, gela jendez mukuru izan zen. Eta hirugarren aldiz, hilaren 18an, ostegunarekin emanen dute. Ez galdu ikusteko parada! Gidoia: Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Bidasoa 2018-2023 dokumentala

2018ko udan, Frantziako Gobernuak Bidasoa gaineko zubiak eta muga aldeko pasabideak itxi zituen afrikar etorkinak pasa ez zitezen. Horrek hamar hildako eragin zituen, zazpi lagun Bidasoa ibaian ito ziren pasatu nahian, eta beste hiru hil ziren Ziburun, trenak burdinbidean harrapatuta. Fermin Muguruzak zuzendu zuen aipatu dokumentala, Donostiako Zinemaldian eman zuten lehen aldiz eta geroztik Euskal Herri osoko hainbat herritan ikusi ahal izan da. Urtarrilaren 4tik aitzina, Primeran izeneko plataforman urririk ikusten ahal da.

Xerar Urrutiaren kantu eta olerkiak

Iruñeko Elinberri.eus izeneko euskal webgunean, Xerar Urrutia urruñar olerkari eta kantariak bere olerkiak eta kantuak plazaratzen ditu. Abenduaren 30ean, "Bizitzaren itsasontzia" izeneko olerki ederra plazaratu zuen, bizitzaren laburraz gogoeta sentikorra eginez. Aipatu olerkia da sail horretan olerkari urruñarrak plazaratu duen berrogeita hamalaugarrena.

Kuxkuxturi buruzko dokumentala.

Otsailaren 23an, ostiralarekin, arratsez, Kuxkuxtu txarangaren ibilaldi luzeari buruzko dokumentala emanen dute Itsas Mendi zinema aretoan.

Pilotari urruñarren emaitzak

Iparraldeko Federazioak antolatzen duen trinket txapelketaren amatur mailan, pilotari urruñarrek emaitza hauek erdietsi zituzten: Lafitte/Harizmendi (Denek Bat) 40 - Zigarroa/Lazkano (Urruñarrak) 33, Biskubi/Jauregi (Urruñarrak) 40 - Teilleri/Dufau (Lau Herri) 26 eta Agirre/Benesse (Urruñarrak) 40 - Dizabo/Lafitte (Lau Herri) 30.

Adindunendako ekitaldiak

Hilaren 18an, ostegunarekin, ibilaldia Angeluko Quintaou merkatura. Abiatzea: Posta gelatik. (9:00). Arratsaldean mahai jokoak Posta gelan (14:00). Hilaren 19an, ostiralarekin, irakurzaletasuna landu Posta gelan (10:00). Hilaren 22an, astelehenarekin, asmaketa arratsaldea Posta gelan (14:00). Hilaren 23an, asteartearekin, sukaldaritza saioa Posta gelan (10:00). Arratsaldean laguntzaileen yoga Jeanne Senper gelan (14:00-17:00). Hilaren 24an, asteazkenarekin, loto ttikia Oletan (14:30). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016